Hizkuntza anglosaxoia ona da kontzeptuakosatzen. “Crowdfundingdelako horretan akaso EuskalHerria ez da aintzaindari izan, bainaahalegin dezente egin dugu diru bilketakosatzen”, argudiatzen du Fermin Muguruzak.Bere apustua Marie-Monique Robin zinegilefrantziarraren hiritarren finantziazioa-renikuspegitik gertuago dago. “Eredu hori hartudut, hain justu, 50 euroren truke kamiseta, soinubandaren cd-a eta dvd-a bidaltzeko guredokumentala diruz babestu nahi duenari”, dio.Horixe izan da hasiera batean, sarean,crowdfunding delakoaren bidez abiarazi denZuloak egitasmoaren abiapuntua.
Kate luze horren istorioa, alta, ez da atzo goizekoa.“Etxeko kaxoi batean pilatutako gauzaahaztu horiekin nahastuta zegoen zerbait zen”,aurreratzen du Arrate Rodriguezek. Arte Ederrakikasten zebilela bururatu zitzaion WarholekThe Velvet Underground taldearekin eginzuen bezala, Euskal Herrian talde propio batmartxan jartzea, ideia-laborategi baten antzera.“Ordura arte ez zitzaidan gehiegi interesatuWarholen lana, agian unibertsitatean betigauza bera ikusten zelako, margoak lau zatitanmoztuta, zati bakoitza tonalitate bestelakobatez margotuta. Fenomeno hark zeharo aspertzenninduen”, gogoratzen du. Baina behin,haren liburu bat topatu zuen -gaztelaniazkoediziorik ere ez zegoen-eta hasieratik bukaeraraarte irakurri zuen, bereziki musika taldebat arte proiektu baten pare jartzen zuen modaberritzaile haren pasartea.Warholek The VelvetUnderground taldearekin hasi zuen ibilbidehura aintzat hartu eta, urteetara, neskamusikariak bilatzen hasi zen. “Ez zen lan errazaizan”, azpimarratu du Rodriguezek.
Euskal Herriko emakumezko talde bakarretakoaizan zen Zuloak. Orain, kaxoi galdu horretatik atera eta Fermin Muguruzak ezagunagobihurtu du, berriro ere. “Guztiz ezezagunazen musika taldea zen Zuloak; orain,ordea, izenez bakarrik bada ere, jendea ezagutzenhasi da”, nabarmendu du Rodriguezek.“Fermini materiala pasatu nionean alde baterautzita neukan; ilusioa galduta, taldea deseginda.Ordurako, jada, ez neukan asmorik guztihau argitara ateratzeko”, gogoratzen du.
Fermin Muguruzak ez zuen ahaztuta Zuloaktaldea. Gainera, motibagarria iruditu zitzaionikus-entzunezkoak eta musika berriro ereuztartzea. Dokumentala egiteko aukera argiikusi zuenetik ez da geratu. “Nire ibilbidearennolakotasuna inplikazioa izan da”, argitzendu. Primavera Sound, Brasil, La RouchellekoSormenezko Dokumental Jaialdia… Asko izandira Muguruzak bisitatutako hitzorduakfinantzazioa eta atxikimendua bilatu guran.Emaitzak lortzen hasi da dagoeneko. Zuloakdokumentala urriaren 5ean estreinatuko duBarton Filmsek Euskal Herrian eta, seguraski, Estatu espainiarreko hainbat hiritan.“Marketingik egiten ez genekiela argi geratuda, ezta?”, itauntzen du Rodriguezek. Bai,ordea, Muguruzak.
Negu Gorriakeko arima ibiltaria ez da konformatzendokumental proiektuarekin bakarrik.Zergatik ez Zuloak-en etorrera, kontzertusinboliko batekin amestu? “Izugarria izangolitzateke Zuloak berriro elkartzea, bukaerapixka bat tragikoa izan genuen akaso, bainaesango nuke momentuko zerbait izan zela.Dena airean dagoela esango nuke”, azpimarratzendu Rodriguezek. Bere ahizpa EiderRodriguez idazleaMuguruzarekin ari da dokumentalekomateriala biltzen. “Ez zait iruditzendesmitifikaziorik dagoenik, are gehiago:nik erdizka utzitakoa forma eder batez amaitudaitekeela iruditzen zait”, dio.