DAZKENEAN ikusiko du argia Gozategitaldearen hogei urteko ibilbideajasoko duen disko berriak, Gozategi1992-2012 All Stars. Aurreko sei diskoetanentzun daitezkeen hamahiru abesti aukeratueta eraberritu dituzte oriotarrek.Bi hamarkada igaro dira dagoeneko Gozategitaldeari buruzko lehen berriak izan genituenetik.Asier eta Ainhoa Gozategi eta IñigoGoikoetxea ziren orduan Gozategi. Hogeiurte, erraz esaten da! Atzera begiratu eta“bertigoa” ematen dien arren, urte guztihauek hainbat harribitxi utzi dituztelaondo dakite taldekideek. Hogei urteko ibilbideaegunero betetzen ez denez, eurentzakoeta zaleentzako urtebetetze opari berezi bat prestatzenari dira:Gozategi 1992-2012 All Stars diskoakaleratuko dute datorren udazkenean, DurangokoLiburu eta Disko Azokari begira.

Dagoeneko bi belaunaldiko zaleak bildu dituentaldeak, Gozategi anai-arrebak trikitilarietatikabiatu eta 1991 urtean argitara emandako maketanizan zuen hasiera, eta Nor Nori Nork kantuarekinberehala egin ziren ezagun oriotarrak.1995ean etorri zen lehen diskoa, Gozategi (Elkar).Ondoren iritsi ziren Ainhoa (Elkar, 1996), Kalanbreak(Elkar, 1998), Egunon (Elkar, 2000) etaGoztg.com (Babelmusik, 2006). Horren ostean,Ainhoak taldea utzi zuen eta laukote formatu eraberrituanaurkeztu zuten Bizi-bizirik diskoa(Babelmusik, 2010). David Gorospe bateria-joleaeta Imanol Goikoetxea gitarra-jolea batu zitzaizkienAsier eta Iñigori.

Udazkena iritsi zain, labean dagoen All Starsdiskoko hamairu kantuak disko horietatik jasodituzte, hamabi gehi bat zehazki. Ez daude izarguztiak, baina dauden guztiak dira izar. “Gureustez funtzionatu duten abestiak sailkatzen hasiginen eta hogeitaka ateratzen zitzaizkigun -dioAsier Gozategik-. Hortik kentzen joan beharizan dugu, eta pena handiz utzi ditugu kanpoanbesteak, baina gure ustez hamahiru kantu nahikoakdira gaur egunerako. Denak dira lehen grabatutakokantuak, bat izan ezik, Korrikarakoegin genuen kantua ere sartu dugulako, hura ezbaikeneukan inongo diskotan jasota”. Ez dirafaltako 1996ko uda alaitu zuen Nirekin edo 1998anplazak dantzan jarri zituen Kalanbreak bezalakokantuak.

Kantuok, ordea, eguneratuta datoz, gaur egungotalde formatuarekin eta zuzenekoetan eskaintzenduten soinuarekin bat eginik. Hala, azken urteetakotronpeten soinuak eta programazioen zertzeladakere entzun ahal izango dira kanta berrietan.Miguel Bosé edo David Bisbal bezalako musikarientzutetsuen ekoizle den Mikel Irazoki izandute ekoizpen lanetan eta kantuei “ukitu ederra”eman diela dio Gozategik.

HELBURUAK ARGI, ASMOAK TINKO Hasieratik gaurdaino,trikitixari tradizioz lotutako arin-arin, fandangoeta porrusaldez gain, Euskal Herriazkanpoko berbenetan ohikoagoak diren erritmoaksartu dituzte oriotarrek, cumbiak edo baladak,esaterako, baita pop-rockera hurbiltzen direnabestiak ere. Helburu berari jarraiki konposatzendituzte kantuak: dantzarako gogoa eraginnahi dute.Baina hitzei ere garrantzia eman izandiete beti eta oinak ez ezik buruak ere martxanjartzea nahi izan dute. Hala, gizarteari eta, batezere, Euskal Herriko egoera sozial eta politikoarisarri begiratu izan diote, Egunkariaren itxierariedo Batasunaren ilegalizazioari kantatuz.Nahiz eta udazkenera arte gordeta eduki beharkodituzten izar guzti horiek, hasiak dira jada Gozategirenlan berria badatorrela iragartzen dutenkoloreak nabaritzen. Udazkenetik aurrera kantueraberrituok Euskal Herriko bazter guztietarazabaltzeko asmoa dute, plazaz plaza, oholtzazoholtza, azken hogei urtetan egin bezala. Plazakbetetzea gero eta zailagoa dirudien garaiotan, eta“hogei urte pasa diren arren, ikusten dugu jendeajoaten dela plazara”. Eta onartzen dute, gainera,hogei urteren ostean, oraindik gauzaberriak sentitzen jarraitzen dutela jendaurreraateratzean, oraindik urduritasunak ere agertzenzaizkiela zenbaitetan, “horretara ez da ohitzenbat. Egunen batean taulara igotzerako ez badutezer sentitzen, akabo”, dio Asierrek.

All Starsen birarekin amaitzean, aspaldianburuan duten zuzeneko kontzertu baten diskoaeta kantu berriekin eginiko hurrengo lana dituztehelburutzat: “Oraingoz behintzat, laneanjarraitzeko asmoa daukagu”.