BIZKAIKO pixontzia deitzen diote Oizmendiari. Euri asko egiten du etahezea da oso.Mendi hotza da. Ez dagobaserri askorik parajean, baina belardizabalak daude eta ehundaka ardi. Artzaintzarilotutako mendia da; historiaurretik hasita,gizakiak ehiza baztertu eta sedentarismorakopausua eman zuenetik. Bertako baserritarrekkontatzen dutenez betidanik ezagutudute eta istorioak entzun euskal ofizio tradizionalhoni buruz. Jose Migel Barandiaraneuskal kulturaren aitak zioen gure zibilizazioarengarapenerako oso garrantzitsua izandela artzaintza, baina teknologia gizartekokoordenada nagusi bihurtu denetik indarra galduzdoan sektorea da.

Hiriko bizimodua nagusitu da eta lehenengosektoreko ogibideak galzorian egotera iritsi dira,baina oraindik ez dira iraganeko kontuak etaartzain bakartiaren irudia desagertu, Oiz mendianbederen. Euskal txapela, koadrodun alkandora,mahonezko prakak eta abarkak soinean.Gorputza erdi makurtua eta eskuak makila gaineanditu Santi Astorkia artzainak. Bee soinuakurrunetik entzuten dira, baita zintzarri hotsakere. Korotz usaina dator. Eta artzain txakurrakbueltaka dabiltza. Hiru guztira, 260 ardirentzako.Ardi latxek egituratu dituzten larre berdeaktxukun daude, perfekzioan moztuta. Artzainakanimaliekin eta naturarekin sentitzen duenoreka bera sentitzen du batek. 1.000 metrora,naturaren soinua entzuten da eta lengoaia horiulertzen ahalegintzen da bat.

SANTUEN EGUTEGIA, ARTZAINEN IPARRA Ardiakilez beterik daude, baina gutxi gelditzen zaieladio Kortaguren baserriko artzainak. Izan ere,udaberrian sartzearekin batera ilea kendu eginbehar izaten zaie, baina aurten hotz eta euri askoegin duenez atzeratu egin dute. “Ilea kendu berrihotz asko egiten badu ardiak sufritu egiten dueta esnea gutxitzen zaio” dio Santi Astorkiak.“Lehen San Juan inguruan izaten zen, baina orainzenbat eta goizago hobeto da” gehitzen du,ardia hobeto egoten delako. Hala ere, “mozketarenfuntzioa udarako ardia fresko eta eroso egoteada” azpimarratzen du. Sasoi honetan artileberria irteten hasten zaie eta zaharra da kentzendutena. Eta Kortagurenen bezalaxe,Muniozgurenen ere, ondoko baserrian, ekainaren1etik 30era egiten dute, gutxinaka, JonUrkiolabertako artzainak dioen modura.

Tradizionalki ardi ile mozketa urtaroen egutegiakbaldintzatu du eta beroaren etorrerarekinbatera egin izan da. Gaur egun, ordea, udaz gainneguan eremozten dute artzain batzuek, Gabonjaien bueltan ardia umearen esperoan dagoenean.Eta hau makina elektrikoak artaziaordezkatu duelako izan da. “Lehen 15 minututanegiten zena, orain bostean egiten da” dioOlatxu baserrian mozketaz arduratzen den JoseArgoitiak. Hala ere, “urtean bitan artalde handiadutenek egiten dute, 400 ardi baino gehiagodutenek”, gaineratzen du. Eta erosotasunagatik,batez ere, negua kortan pasatzen duteneimozten diete artilea.

ARTAZITIK MAKINARA Santi Astorkiak ondo gogoratzendu bera haurra zenean edadetuenek nolaegiten zuten ardi ilemozketa. “Hankak lotu etaburdiaren gainean, alturan, ipinita egiten zen”.Horrek lan itzela eskatzen duenez, berak betidanikardia lurrean etzanda jarrita egin izan du,artaziarekin lehen eta makinarekin orain. “Artabaserriko ziarekinegiten zenean ardiari hankak sokazlotu behar zitzaizkion, txintxo egon eta mugituez zedin”. Artaziak zorrotza izan behar du etaindarra egitea da gakoa. Denbora gehiago beharda mozteko eta akatsak uzten dira, artazikadairregularragoa delako. “Gaur egun ez dagosekreturik. Etzanda dagoenean, zuzenean, moztenhasten naiz, beste baten laguntzarekin”, kontatzendu. Kontuz pasa behar dela makina dioteartzainek, ardiari nahi gabe larrua moztudakiokelako. Ideia bat egiteko, egun batean Kortagurenen180 ardi mozten dituzte. Muniozgurenen,presarik gabe 140 ardi ekain osoan zehar.

Mozten den artilearekin gaur egun ez dagonegoziorik egiteko aukerarik. Lehen saldu egitenzuten, prezio onean gainera, baina orain ezdu inork nahi. Jon Urkiolak artilea ondoordaintzen zen garaiak memorian ditu gordeta:“Duela 30 urte arroba bat, 11,5 kilo inguru izangolirateke, 24-25 duro ordaintzen ziren”. Gaurartile kiloko 15 zentimo inguru jasotzen dituzte eta horrek dirurik ematen ez duenez, garbiguneraeramaten dute artzain askok. Lana ezindela erre eta ezin dela hain erraz desegin gogoraraztendute. Hala ere, hemengo artilea kanporabidaltzen da, Txinara, Japonera eta Israelera,besteak beste. Euskal Herrian apenas erabiltzendela dio Jon Urkiolak, nostalgia puntubatez gurean koltxoiak ere lanazkoak zirengaraiak gogoratuz.

OGIBIDE NEKETSUA Artileak baliorik ez duenbezala, duela 30 urte bildotsak zuen prezio beraduela gaur egun azaltzen du Jon Urkiolak.2012an pentsua %14 igo da, gai burokratikoakkonplexuak dira, azoketan produktuak saltzekozailtasunak daude… Arazo, oztopo edota arriskuasko ditu artzaintzak eta artzainek eurek diotesektoreak ez duela etorbiderik. Gaur egunmodan jarri diren hirietako esne makinez galdetuta,ezin dela errentagarria izan diote. “Soberakinekinzer egin jakin ez dakitela dauden seinale”,dio Kortagureneko artzainak. Bide bere tik, artzain eskoletan gazte jendea ogibideaikasten hasi dela eta, ideia ez zaie gaizki iruditzen,baina filosofia horretan “artzainarenbenetako lan gogorraren ideia ez dela transmititzen”diote.

Santi Astorkiak 14 urterekin jaso zuen Antonaitarengandik ogibidea eta 60 urte betetzear da.“Lana gustuko dut, baina horrenbeste urtebakarrik lan egiteaz aspertu egin naiz”, azpimarratzendu. Jon Urkiolak ere 14 urterekinekin zion artzain lanari eta 57 ditu gaur. “Ni bainogazteagoak hiru daude eta 70eko bat eta 80kobat ere bai hemen inguruan”, kontatzen du.Biak jubilatzeko puntuan daude eta horrekOizko artzaintza desagertzeko ez dela asko gelditzenesan nahi du, eurenean behintzat semealabekez dutelako nahi erreleboa hartzerik.Nahi duena oraindik garaiz dago duela 5.000urtetik honako Oizko ohiko ogibidearen lekukoahartzeko, euskal ofizio tradizional hau subaxuan egon arren ez delako oraindik itzali.