BIGARREN Mundu Gerra ostean, Kanadanjolas kooperatiboen mugimenduasortu zenetik, Alemania izan da tradiziohori jaso eta mahai-jokoak egiteagatikezaguna egin den herrialdea. Kanadan sortutakoakjolas fisikoak ziren, guztiok ezagutzendugun aulki-jokoaren modukoak; aulkiak kentzenjoan arren partaideak kaleratzen ez direnjokoa. Alemanian, aldiz, ez dira hain fisikoak,tablero bat txertatuta aurrez-aurre egiten dira.Mertxe Digon Intered-Euskadiko delegatuak dio:“Jolas tradizionalak kaleratzekoak izan dira etahauetan txertatzea da balore nagusia”. Izan ere,integrazioa, parte-hartzea, lankidetza, gatazkaaldatzailea,hazkuntza, askatasuna, sormena,dibertsitatea, kulturartekotasuna eta plazera dirajolasokin lantzen diren baloreak.

Euskal Herrian Intered da 1998az geroztik jolaskooperatiboak sustatzen eta hedatzen ari dena.Hasteko alemanierazko argibideak euskaratzendituzte, jolasa euskaraz erabil dadin. Urte horretanPascal Derú belgikarrak, jolasetan espezialistadenak, jolas kooperatiboen lehen tailerraeman zuen Donostian. Mertxe Digonek gogoraraztendu “hemen kooperazioaz lan egin nahibazen jolasen bidezko praktika kooperatiboakbultzatzea garrantzitsua zen”. Are gehiago,lehiakortasunak indarra duen munduan. Orduzgeroztik tailer asko antolatu dira.Materiala lortueta diru-laguntzei esker Kometak jolas kooperatiboenbaliabide zentrua ireki zen Donostian,2004an hain justu.

HEZITU ETA GERO JOLASTU

Jolasei buruzko aurkezpen eta hedapen kanpainakegiten ditu Interedek, ikastetxe, haur txokozein gaztelekuetan. Formazioa ere eskaintzendute. “Hezitzaileei zuzendutakoa batez ere, gurehelburua hezitzaileek euren lan esparruan aplikatzeadelako”, azaldu du Ainitze Zabala InteredekoGarapenerako Hezkuntza Teknikariak.“Ikastaroen ostean zentroentzat materiala erabilgarriabada oparitu egiten diegu”, dio. Eurenerronka da ikastetxeak kanpaina eurena egitea,materiala erabiltzea, egunerokotasunera egokituta.Hala ere, familia tailerrak antolatzen dituzteguraso eta haurrekin, bizitzako esparru desberdinetanjolasen balioak aplikatzeko.

Ikastetxeez eta familia partikularrez gain, gizartekobeste sektore batzuk ere Intereden helburuko-publiko bihurtu dira azken urteotan. Ildoberriak frogatzen hasi da gizartetik at daudenkolektiboekin, adibidez, kalekojendearekin. Bideberetik, ahoz-ahokoariesker esparrugehiagotarazabaltzen hasidirela kontatu du Mertxe Digonek: “Psikologianoinarritutako terapiekin lan egiten duten gabineteak(eta, orokorrean, enpresak ere) hasi diraerabiltzen”. Belgikan bezala bazkalorduan langileekjolastu egiten dute euren harremana hobetzeko,“nahiz eta oraindik ez dagoen gurean Europanmahai-jokoetan aritzeko dagoen moduko ohitura”,gehitzen du Intered-Euskadiko delegatuak.

GIZARTE ERALDAKETA

Hedatuz eta ezagutuz doazen arren, zabaltzebidean daudela baieztatu du Ainitze Zabalak.“Jendeak, oro har, ez du ezagutzen, baina hezitzaileensektoreak bai”. Jostailu dendara hurbiltzendiren askori berritzailea iruditzen zaieeta lehen aldiz deskubritzen duenak errepikatuegiten du. Ruben Gallego da Kometak jostailudendako langilea: “Jende partikular asko datoreta familia osoa etortzen da jolasa frogatzera”.Frogatu ostean, informazioa jaso eta gero askokerosi egiten dutela gehitu du, Donostiako erdiguneanegoteak salmenta handitu egin duela azpimarratuz.

Une honetan 200 jostailu baino gehiago daudeKometak dendan. Bertan informazioa eska daiteke,alokatu, ikastaroa egin eta erosi. Alokairuariesker, “urtean 60 euro ordainduta 15 egunetikbehin jolas bat har dezakete partikularrek, eta IrabaziAsmorik Gabeko Erakundeek urteko 120eurorekin hiru mahai joko hamabostean behin”.Berak jolasa gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzendu. Jolasa horrela ulertuta, balio horiek trasmititzekodaude egunez-egun Kometak dendan.Jolasakemozioa esan nahi du, harremana, komunikazioa,sentipenak lantzea eta, ez dezagunahantzi, funtsean, ondo pasatzea.