AITA izango nintzela jakin nuenean zerapentsatu nuen, zer emango diot nikumeari jaiotzen denean?”. Gogoetaxume horretatik abiatu zen Urko Egañarenproiektua, orain dela bi urte. Betiko ipuinakkontatu nahi zituen Egañak, baina orainarte ikusi gabeko moduan. “Ni neu bertsolariaizaki, kontakizuna bertsotan egitea otu zitzaidan”,oroitu du. Horrela, Leire Derteanomarrazkilariari deitu eta berehala hasi zirenlanean. Bi urtean egitasmoak ibilbide luzea izandu eta azkenean DVD formatuan argitaratu da.Asteon aurkeztu dute Donostian 11 Kantatzeko,bertsoak eta ipuinak ez ezik irudi animatuak erebiltzen dituen lana.
“Leire Derteanori liburua egitea proposatu nion,nire bertso eta haren marrazkiekin”, azaldu duUrko Egañak, “Bertsozale Elkartean gureasmoen berri eman genuenean, gehiago egitekomodua bazegoela esan ziguten, eta musikatu etagrabatzeko proposatu ziguten”. Horrela, hainbatalorretako sortzaileak ezagutzeko bideazabaldu zien Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak,hala nola Oskar Estanga, hori ere bertsolaria,eta musika kontuetan jantzia; Olatz Amozarrain,musikaria; eta Antton Iztueta, ordenagailuarekinmaisu. Denen artean ondu dute 11Kantatzeko, DVD formatuan. Hamaika ipuintopatuko ditugu bertan, denak bertsotan emanak,musikatuak eta irudiz hornituak. AnttonIztuetak eman die bizia Leire Derteanoren akuarelazkoirudi estatikoei. “Marrazki xumeak bainaederrak dira, Leirek eta Anttonek lan bikainaegin dute”, onartu du Egañak.
Beti-betiko ipuinak dira DVDan dauden guztiak.Horietatik bederatzi ipuingintza unibertsalekoklasikoak dira, Pinotxo, Edurne Zuri, Hiru txerritxoaketa Loti ederra kasu. Beste bat, OñatikoJentilen kondaira mitologikoa da eta, hamaikagarrena,Sant Jordiren historia,Kataluniako folklorekokontakizuna. “Ipuin klasikoekin bateraniretzat esanahi berezia duten istorio bi ere sartunahi izan ditut, Oñatikoa eta Kataluniakoa;kontuan hartu ni lau urtez bizi izan nintzelaKatalunian, ikasle garaian”, azaldu digu UrkoEgañak. Hamaika kontakizunak bertsotara pasaditu, “literaturaren eta bertsolaritzaren artekozubia mantentzeko; prosatik hurbil daudenbertsoak dira, hau da, kantatu gabe irakurritaere erraz asko ulertzen direnak”. Hortaz, irakurtzekozein kantatzeko balio dute ipunek,“gaur eguneko bertsolaritzaren joeratik aldentzennaiz alde horretatik”. Hala ere, errima zeinneurria zorrotz gordetzen dute bertso guztiek.
TRANSMISIOA HELBURU Urko Egañak argi eta garbidauka zein den 11 Kantatzeko DVDaren helburua:belaunaldi berriei bertso munduaren etaipuinen transmisioa egitea. Horretarako, bi funtzionabarmentzen ditu: “Batetik, ikasmaterialona izan daiteke hau, eskoletan-eta erabiltzeko,bertsolaritzaren oinarriak, ezaugarriak ikasteko”;eta, bestetik, “nahi dut hartueman bat sortzeaumeen eta guraso zein aitona-amonenartean, literaturaren eta bertsolaritzaren bidez”.
Garai batean sutondoan batzen ziren helduak,etxeko gazteenei istorioak kontatu eta kantatzeko,eta, gaur egunera ekarrita, transmisio moldehori suspertu nahi du Urko Egañak. Hortaz,11 Kantatzeko DVDaren hartzaile nagusiak umeeta gaztetxoak dira, baina irakasle, guraso, aitona-amona eta hezitzaileentzat material interesgarriaizan daiteke. Oraingoz, Bertsozale Elkartearenedo Urko Egañaren bidez eskuratu daiteke DVDa,baina argitaletxeek ere interesa agertudute, eta laster kiosko eta liburudendetanbanatzea espero duela aurreratu digu Egañak.
Erabilera anitzeko DVDa ere badela azpimarratudu egileak, “bertsoak entzun daitezke edo,bestela, karaoke eran abestea ahalbidetzenduen aukera ere sartu dugu”. Pantailan, irudianimatuekin batera, bertsoen letrak irakur daitezkeipuin guztietan. Bertsolari, musikari, irudigileeta informatikarien elkarlanari esker,produktu atsegina sortu du Urko Egañaren taldeak,literaturaren eta bertsolaritzaren artekobidean beste urrats bat.