NAFAR guztien, ipar zein hegokoen,kultura eta hizkuntza izango dirabiharko jaialdiaren ardatzak,egun osoa hartuko duten ekitaldietan.Euskal Herriko bazter guztietatikespero dituzte bisitariak, hamar mila inguru,“Baigorri herri txikia da, NafarroarenEgunean hamar aldiz handitzen da jendekopurua”, ohartarazi duMaialen GallerasBasaizea elkarte antolatzaileko lehendakariak.Asmoa garbi daukate, “kulturaketa hizkuntzak batzen gaitu, nafarra izateaeuskalduna izatea da guretzat, etahori aldarrikatu nahi dugu”.

Nafarroaren Eguna 1979an hasi zirenospatzen Nafarroa Behereko Baigorrineta 1981ean Basaizea elkartea sortu zen,ospakizunaren ardura hartzeko. Dena dela, gauregun, Basaizearen lana urte osokoa da, “kulturelkartea gara funtsean, saiatzen gara herriamugiarazten euskal kulturaren bidez, adin guztietakopubliko zabala hunkitu nahi dugu eta,horretarako, hilero hainbat ekitaldi izaten ditugu,udalekuak, bertsoak, kirolak, ihauteriak etaabar”, adierazi du Ramuntxo Bidart lehendakariak.Bai, hau ere Basaizeako lehendakariada, Maialen Galleras bezala, elkarteak bi baititu:“Bi lehendakarirekin ardurak errazago eramatendira eta erabaki guztiak beti pertsonabaten ikuspegitik hartzea eragozten da”, azaldudute. Hogei urte inguru dituzten arren,Basaizea elkarteko arduradun berriak diraberaiek, lekukoa hartu berri dute, “Basaizeanbeti izan da ohitura belaunaldi gazteei lekukoapasatzea, aurreko zuzendaritzak eginak zituenhamar bat urte eta modu naturalean etorri zaiguardura hau”.

Nafarroaren Eguna, beraz, lehenengoz antolatzeaegokitu zaie zuzendaritza berrikoei, bainaohituta daudela azaldu digu Ramuntxo Bidartek,“txikitatik ezagutu dugu, apirileko azkenigandean Baigorrin ospakizun handia dela,aspalditik ibili gara laguntzen, orain arduradunnagusiak izatera igaro gara, ez besterik”. Giroaberotzeko, Kulturaldia izan dute asteotan. NafarroarenEgunaren aurreko ekitaldi sorta daKulturaldia,Baigorrin zein Nafarroako beste lekubatzuetan egiten dena. Aurten, NafarroarenKonkistaren 500. urteurrena izan da gai nagusiaeta, horrela, apirilaren 15ean Alurr dantzataldeak ikuskizun berria eskaini zuen, bostmende eta gero nafar izpiritua, hizkuntza etakultura bizirik daudela aldarrikatzeko. Horrezgain, ateraldia egin zuten Basaizeakoek EtxarriAranatzera joan den asteburuan; PresoenGaualdia eta Haurren Eguna ere izan dituzte oraintsu. Gaur, larunbata, LekeitiokoMusikaBandak joko du Baigorriko gaiteroekinbatera.

KABALKADA Kulturaldia burutzeko, bihar,Nafarroaren Egunak euskal kulturaren hiriburubihurtuko du Baigorri. Goizeko hamaiketanKabalkada egingo dute; RamuntxoBidarten ustez, Nafarroaren Eguneko unerikhunkigarriena da. “Bisitan etorritako taldeguztiek bat egiten dute ekitaldi horretan,Euskal Herri osoa han dela nabaritzen dut,gurea ez dela folklore hutsa, herri bizia baizik”,adierazi du. Nafarroako hainbat herritatik ekarritakoohitura eta pertsonaiak dira protagonistaKabalkadan. Geroago, bazkaria izangodute, Erramun Martikorenak, Maitena Monacoketa bertsolariek girotuta. Arratsaldean,plazan, kirol animazioa, dantzak eta kantakiragarri dituzte; Xokoan, aldiz, kontzertuak.

Gauean ere, musika, karaokea eta erromeriaegongo dira. Milaka pertsona bilduko dira,gehienak Nafarroatik etorriak. Euskal Herrikobeste leku askotatik ere etortzen zaizkie bisitariak, “Hegoaldean gehiago ezagutarazinahi genuke ospakizuna, baina hala ere,gero eta bizkaitar eta gipuzkoar gehiagoetortzen dira”, Bidarten esanetan. Basaizeaelkarteak Baigorriko ehundaka herritarrenlaguntza jasoko du bihar, NafarroarenEguneko xehetasun guztiak ondo irten daitezen,“nabarmendu behar da elkartasuna,belaunaldien arteko harremana”, dioBixente Hirigarai Basaizeako kideak.

Etorkizunera begira baikor dira Basaizeakoarduradun gazteak, “euskara Zuberoan, NafarroaBeherean eta Lapurdin ez da gehiago trababaten gisan ikusten, jende asko, erdaldundirenak ere euskarara hurbiltzen dira, euskalkulturara”, aipatu du Bidartek. Zeregin horretan,Nafarroaren Egunaren garrantzia ere ezdute ahaztu nahi, “nafar guztiak anaiak garelaikusarazi nahi dugu, Iruñean, Baigorrin,Tuteraraino”, aldarrikatu du Gallerasek,“Nafarroaren Eguna euskal kulturaren eta izatearenospakizuna da, beraz, ez da gelditzekosasoia, segitu behar da”.