ASPALDI, betiko kardiologoaren errebisioaegiten joan nintzelarik, hornonbait tentsioa altu nuelako, “Estáscomo un reloj”, esan zidan medikuak,baita “¿Haces algún deporte o así?”, galdetuere. “Bailo”, erantzun nion. “Pues sigue bailando...”,gomendatu zidan sendagileak. Etahorrela hasi nintzen dantzaren onuretaz jabetzeneta onurok aztertzen. Gure zaharrek kontatzenzutenez, goizean goiz jaiki eta iluntzeraarte egun osoan sukaldean, baserrian, mendian,itsasoan, aroztegian... edonon lanean joeta ke ibili arren, beti zeuden prest egunabukatzean dantzaldirako: dantzak giharrakberotu egiten ditu eta gaur egun diogunez,terapeutikoa da, eta ez fisikoki bakarrik.

Dantzaren bidez, barrenak askatzen ditugu,tentsioak bideratzen ditugu, askatu egitengara... katartikoa da. Gurean, behintzat, erlaxatuegiten gara, eta sarritan barre egitendugu gure inguruko lagunetaz eta lehendabizigure buruaz, barreak dakartzan onura guztiekin.Berebat, dantzak gure gorpuzkera ezagutzenlaguntzen gaitu. Imitatuz, jolastuz, psikomotrizitateagaratzen dugu, hots, gure gorputzariagintzen ikasten dugu. Dantzan gaudela,gure burua kontrolatu behar dugu, soseguzeta patxadaz jokatuz, taldearen parte erebagarelako. Taldearekin bat egin behar dugu,eta honekiko loturak neurtu eta garatu.Enpatia sortzeko ere lagungarri da, imitazioanoinarrituz hitzik gabeko komunikabide nahikozehatz bat erabiltzen baitugu dantzatzean.Gure ingurukoak ezagutzen ditugu dantzarenbidez, eta harremanak lantzeko gailu paregabekoaere bada. Zenbat bikote salbatu ditugudantzaren bidez Dantzaldi Ibiltarian! Etaburua ere erabiltzen dugu, lateralitatea, koordinazioa,gorputzeko atal ezberdinen independentzia,espazioan kokapena, denborarenneurketa, musikaren egituren ezagupena,memoria, inprobisazioa, jolasa, jokoa...

Andoni Egañari burmuinean kableak jarriomen dizkiote bertsotan dagoela zer gertatzenden aztertzeko, baina dantzan gaudela ere neuronakdezente astintzen ditugu ba! Edonolaere, buruaren gimnasia hau atsegina da, egunerokoarazoak aparkatu eta burua garbitzenlaguntzen digu eta.

Dantzak belaunaldien arteko komunikazioaeta lotura errazten du, gure ohiturak elkarrekinbizitzeko modu baliagarri bat eskainiz,eta era berean, dantzan, amankomuneko kulturabat partekatzen dugu, gure herri honen,gure Euskal Herri honen parte garela sentituz.Eta bide horretan bakarrik ez gaudela sentitzeakere indarberritzen gaitu, gure tribubereko indioekin dantza egitea eta ondo pasatzeaosasuntsua baita. Benitori inoiz entzundiodanez: “Zergatik utzi behar ote diot, zergatikutzi dantzatzeari?"