BERTSOLARITZAREN harrobia zertanden ezagutzeko neurgailu bikaina daGabiriko Osinalde Elkartearen urterokosariketa. Bertan nabarmentzendirenak, luze gabe, bertso munduaren lehenlerroan ikusten ditugu sarri. Aurtengo ekitaldiarenfinala joan den larunbatean, apirilaren14an, jokatu zen eta Amaia Iturriotz gailenduzen. Peio Ormazabal eta Josu OiartzabalXenpelar ere saritu zituen epaimahaiak. “Gustura,pozik nago sariarekin”, azaldu diguAmaia Iturriotz urretxuar gazteak. Lehenengoaldiz parte hartu du Osinalden, baina txapelketahorren xarma aspalditik dastatu ahalizan du, “txiki-txikitatik ezagutu dut, urterojoaten nintzen saioa ikustera, Osinaldekobertsolariak eredua izan dira eta orain, neureburua hor ikustea, eta gainera irabazi...”.
Iturriotz ondo merezita gailendu zen, gainera.Epaimahaiaren zein ikusleen iritziz izan zenonena. Bigarren tokia Peio Ormazabal bizkaitarrarentzatizan zen. Josu Oiartzabal Xenpelargipuzkoarrari, bestetik, bertsorik onenarengaraikurra eman zioten, zortziko txikianbotatako ale ederragatik. Beste hiru finalistak,Imanol Uria, Maddi Ane Txoperena eta NekaneZinkunegi izan ziren.
Gabiriko Osinalde Elkartea lepo bete zen seibertsolari gazteak entzuteko. 115 lagun batuziren afaltzera eta beste 180 inguru ere egonziren. “Giro goxoa sortu zen”, oroitu du IñakiMurua Bertsozale Elkarteko presidente eta OsinaldeElkarteko kideak. Muruak azaldu digunez,bertsolariek saio luzea izan zuten, agurretiketa puntuari erantzuteko ariketarekinhasita. Ofizioka bina saio eta bakarka jardunziren eta, ondoren, koplak ere abestu beharizan zituzten. Kartzelako lanarekin amaituzuten. Final ederra izan zen, “ez zuen puntugorenik lortu, saio osoa eta parte-hartzaile guztiakmaila onean ikusi nituen, baina ez zenegon une goren bat”, uste du Muruak.
Berdintasun horren barruan, hala ere, inorkez du zalantzan jartzen Amaia Iturriotzengaraipena. Iñaki Muruaren iritziz, “bertsoaldiguztietan lanketa fina egin zuen Amaiak, PeioOrmazabal bigarrenak, berriz, umoretik etaironiatik jo zuen, Peio ere ongi ibili zen”. Amaia Iturriotzek beste ikuspegi bat dauka,txapela jokoan daukanaren larrutik begiratuta:“Lasai joan nintzen, baina ez oso seguru etakontzentratzea kostatu zitzaidan, ez nengoenoso gustura hasieran, zortziko txikian-eta”,hasi da oroitzen. Saioak aurrera egin ahala,berotuz joan zen Iturriotz, “gaiei erantzuteneta kartzelan bai, hor hobeto ikusi nuen neureburua”. Peio Ormazabal bigarren sailkatuarenlana ere goraipatu du irabazleak, “oso erregularibili zen Peio, niri bezala saioan sartzea kostatuzitzaion arren; Peiorekin binaka abesteaegokitu zitzaidanean erraz ibili ginen elkarrekin,bertso onak irten zitzaizkigun”.
MIKRORIK EZ Bertsolari gazteen Osinalde sariketa,ospe handiko hitzordua izateaz gain,berezitasun ugariko txapelketa da, sailkapenfasetik bertatik hasita. Izan ere, hiru kanporaketajokatzen dira, horiek ere Gipuzkoakotxoko banatan egiten diren sariketak: Idiazabalekoa,Aztirikoa eta Ordiziakoa. Gauez,mahaiaren bueltan, batzen dira finalistak GabirikoOsinalde Elkartean eta afalostean kantatzendute. “Entzuleen jarrera ezberdina izatenda Osinalden, giro epela egon arren, isilisilikentzuten dituzte bertso guztiak, errespetuhandiz”, azpimarratu du Amaia Iturriotzek.Ez da gutxiagorako, bertsolariek mikrofonorikgabe abesten baitute, lehengo eran. “Entzuleoneko plaza da”, gaineratu du urretxuarrak.Epaimahaiak erabaki bat hartzen du eta entzuleek, beste bat. Aurten, Amaia Iturriotzenalde bat egin dute biek ala biek.
Bertsolari gazteen alorrean, erreferentzia daOsinalde sariketa eta, ezbairik gabe, ezagutzanabarmena dakarkio garaileari. Amaia Iturriotzekbadaki hori, baina etorkizunari patxadazbegiratzen dio: “Punta-puntako plazak egitenhasteko presarik ez daukat, etorkizuneanbertsoari zenbat eskainiko diodan ere ez dakit;dena dela, badakit aurrerantzean gehiago deitukodidatela eta ezetz ere ez diot esango”.Hartzen duen norabidea hartzen duela, Osinaldekogaraipenak lagundu egingo dio Iturriotzi,“bertsolariok behar izaten dugu aurreraegiten lagunduko digun dosia noizean behin,Osinaldek animoa eta gogoa emango dizkit”.