HHERIOTZA bortitzen notiziek ikaratuegiten zuten Luis García Vidaleskultorea: lapur batek norbaitiemandako labankada, auto istripuak,eroritako abioia. Sega bat-batean agertzendenean, zas! Baina beldurrari aurre egitekomodu bat aurkitu zuen: heriotza oso agerianjartzea, begi bistan, tamaina erraldoian.Horregatik eraiki zituen Lizarrako zelai bateanburezur handiak, bere arte espresionistaren gaikutunena.

Gaztetan trafiko istripu larri bat jasan eta anaiabat minbiziak jota galdu ondoren, GarcíaVidalekpentsatu zuen heriotzarekin egin dezakegungauza bakarra ohitzea dela. “Ez dagoheriotza baino gauza naturalagorik. Ezkutatzenbadugu, beldurtu egingo gaitu beti”, zioen.Eta halaxe lortu zuen bere heriotzari buruz erepatxadaz hitz egiteko gaitasuna. “Horixe izangoda nire hilobia”, esaten zuen, mendian erdilurperatuta dagoen burezur itzela seinalatuz.Hortzetatik garezurraren bobedaraino, galeriabat eginda zeukan. “Faraoiek piramideak eraikizituzten bertan hilobiratu zitzaten, eta nikere horixe nahi dut, nire obran bertan lurperatuaizatea. Zatoz, atera iezadazu argazki bat,eta gero zera idatzi: Artista, bere hilobiari begira.Han barruan lasai egongo naiz, atsekaberikgabe”, azaltzen zuen García Vidalek parkean,79 urterekin. Bere nahia, ordea, ez zuten bete.Bi urte beranduago Ega ibaian aurkitu zutenbere gorpua eta ez zuten Burezurren Parkeraekarri.

Zumakearen adarrak, sare metalikoa eta pinturazuria eta beltza erabiltzen zituen eskulturahauek egiteko. Parkean barreiatuta, kotxezaharrak ere jarri zituen elkarren kontrakotalkak irudikatuz. Heriotzari autoak gustatzenzaizkio, dio plaka batek.

Obra berrien asmoak borborka zebiltzan artistarenburuan, baina azken urteetan bazuennahiko lan parkearen galerari aurre egiten.“Bisitariak burezurretara igotzen dira eta izorratuegiten dituzte, nahita ere puskatu izan dizkidate, sasiak pixkanaka jaten ari dira parkea,ni zahartuta nago eta ez dit inork laguntzen…”.

Halako batean, poltsa batetik zuri-beltzezkoargazkiak atera zituen García Vidalek, duela30 urtekoak, parkeak garai batean izan zuendistira erakusteko: lau metroko altuera zutenburezur harrigarriak ageri ziren, ondoan bisitarililiputarrak zituztela; gaur egun sasi arteanerdi desagertuta dagoen garezur bat, garai hartanburezur itzela zena, oso-osoa, hortz perfektuakbistan eta begi ikaratuak zerura begira.Nostalgiaz begiratzen zituen eskultoreak:“Begira, begira nolakoa izan zen parkea. Ezingozenuke argazki hauetakoren bat argitaratu,jendeak ikus dezan burezurrak nolakoakziren?”. Eskultorearen indar ahituek, iraganindartsuarekiko malenkoniak eta lanen hondatzegeldiezinak metafora triste bat osatzenzuten.

Baina García Vidalen bizitzako ahalegin nagusiamalenkoniaren kontrakoa izan zen. Parkeanpaseatzen genbiltzala, hiru neska sartu ziren.Burezurren artean buelta bat eman zuten,argazkiak ateratzen, eta eguzkipean etzan zirenazkenik. García Vidal poztu egin zen: “Eskulturekez dute ezertarako balio baina gauzak esatendituzte. Jende askori gustatzen zaio honaetortzea. Eta gazteei oso erakargarria egitenzaie burezurren kontua, marraztu egiten dituzte,eraztun eta tatuajeetan eramaten dituzte…Zerbaitengatik izango da, ezta? Burezurrek zergaren gogoratzen digutelako hain zuzen!”.