HERRIALDE batek kanpora egitendituen esportazioen eta kanpotikekartzen dituen inportazioen artekoharremanari esaten zaio balantzakomertziala, denok dakizuen bezala. Gai industrialetandexente saltzen dugu, lehengaietan iadena erosi... Kontzeptu ekonomiko hori kulturaraekarriko bagenu, berriz, ze aldetara egingoluke gure balantzak?Hasteko, esan behar kulturako gauzetan kanpotikhartzea ez dela pobretzea, aberastea baizik;hori argituta, baina, minutu batez pentsatzeaaski da ohartzeko gure balantza hori guztiz desorekatutadagoela: hau da, besterena asko kontsumitzendugu, eta gureak kanpoan hutsarenhurrengoa.
Ikus dezagun arloz arlo. Zineman, adibidez,urtean euskal pelikula bat eginda pozik ibili ohigara (iaz dozena erdi bat izan genuen arren,zorionez); aste parea iraun ohi du pantailetanasko jota, eta gure mugetatik kanpo jaialdietanikusi ohi dira oro har, oso gutxitan areto komertzialetan;hona, berriz, Espainiako filmografiaosoaz aparte AEBko guztiak iristen zaizkigu, etagaztelaniaz bikoiztuta ikusten ditugu gainera.
Musikan produkzio txukuna daukagu hainbatestilotan. Betiere gutxi izango da zalearentzat,baina herri txikia izanda berezkoa dirudihorrek; kanpotik ere denetik entzuten dugu,bakoitzak bere gustuen arabera. Atzerrian zerentzuten dute guretik baina? Fermin Muguruzaklortu zuen oihartzuna garai batean; gauregun Berri Txarrak ere badabil; folk mundukoaketa kantariak ere mugitzen dira, eta, eremu hispanikotikkanpo jauzi egitea zaila bada ere, esangonuke hortxe lortzen dugula balantza xeoxerberdintzea.
Antzerkia, zuzeneko ikuskizuna den aldetik etahizkuntzari lotua, espainolez egindakoa iristenzaiguHegoaldean eta frantsesa Iparraldean. Eraberean, gure arteko profesional mordoxka bateklortzen du beren antzezpenak estatu bi horietanerakustea, haien hizkuntzan noski; horri ez niokeeuskal antzerkia deituko, eta arlo hau, beraz,balantzetatik kanpo utziko dugu.
Eta literatura? Atxagak hautsi zituen mugarenlangak orain dela 20 bat urte, eta batzuek esperantzaizan zuten haren atzetik beste hainbataterako zirela. Ez da hala izan. Presentzia duinalortu duten beste biak Elorriaga eta Uribeizan dira, eta, hortaz, pentsa daiteke Espainia ko sari ofizialak ezinbesteko baldintza bihurtudirela hala internazionalizazioan abiatzeko nolaetxean bertan onarpen zabala eskuratzeko. Askotansalatu izan den gertaera honek, halere, ozenagosalatzen du gure ahuldadea estatu zentralarenmakurkeria baino, hark bere logika aplikatzenbaitu.
Hiru izen horiez gain, hainbat idazlek ditu itzulpentxoakhan-hemen. Gutxi, argitaletxe txikietan,eta ia ezer ez gaztelaniatik kanpo. Egoerahori konpontzeko sortu da, besteak beste, EtxepareInstitutua, oraingoz bi eginkizunetan dabilena:batetik, hainbat unibertsitatetan euskarairakatsiko duten lektoreak finkatzen (primerakoekimena, aspalditik abiatu beharko zena, hortikberehalako emaitzarik ez etorri arren betiizango baita onerako munduko gazte ikasiekeuskal kulturaren berri izatea); bestetik, Institutuabera promozionatzen dabiltza, lehen AlemaniakoKonstanzen, orain Madrilen, hainbatartistak parte hartuko duten ekitaldiak antolatuz.Diplomazia eta protokoloa ere beharrezkoakizan litezke, baina beldur naiz hor gastatutakodirua askoz gehiago izango dela euskal obrakitzultzen erabiliko dena baino. Eta hori, sentitzendut esatea baina, etxea teilatutik hastea da.