MERIKAR ametsaren leloak lau haizetarazabaldu du etxebizitza handiaeta lorategiduna poztasunaren adierazledela. Bizimodu eredu honenaurrean, txikitasunaren aldeko defentsa eginbeharrean gara. Txikiak ez baitu gutxiagotzearekinzerikusirik, ez eta mugatzearekin ere.Gurean, etxebizitza kolektiboko hainbat solairukotipologian bizitzea da ohikoena, eta badabizigune honetan ametserako espazioa sortzerikere.

Etxebizitza-espazioaren jolasketan trebeakdiren Pensando en blanco™ sortzaile taldearenlanek agerian uzten dute azalera eskasiarierrentagarritasuna ateratzerik badela. Estandarretikaldendu eta kasuan kasu egoerarengehienezko optimizazioa lortuko duen erantzuneanezartzen du erronka gipuzkoar-kataluniarlan-talde honek.

Hondarribian, antzinako okindegi baten garajeaetxebizitza bihurtu dute. Espazio estua etaluzea antolatzeko, alderik alde zeharkatzen duenaltzari-edukiontzi bat diseinatu dute, biziguneguztiei zerbitzua emateko baliagarria dena.Altzariak denetarikoak jasotzen ditu: sukaldea,biltegia, arropa-gordailua, telebista eta liburutegia.Komuna gunerik ilunenean da haritzegurrezkokutxa batean sartuta eta leiho txikibatek logelarekin jolasean jartzen du argi naturalaemateaz gain. Ohea lurretik altxa egiten daespazioak bereizteko eta egoteko egoera desberdinakahalbidetzeko aldi berean. Ekintzabakar baten bidez beharrizan bat baino gehiagoebaztea da soluzio hauen guztien atzean denestrategia.

Baina badira begirada zorrotzago batean, etxebizitzaare pertsonalagoa egiten duten xehetasunak.Pensando en blanco™ taldearen ezaugarriabaita eskuartean duten egitekoa mimozlantzea, detaile txikienganako arreta bereziaeskainiz. Ohe azpiko liburu-apalategiak adibiadibidez,jesarleku eta eskailera funtzioa du eta mugitudaitekeenez gero, etxeko edozein txoko irakur-gune bilakatu dezake. Bestalde, akaberekbadute ñabardurarik, inguruneari leuntasunaeskaintzen diotenak. Hala, altzariak haritzegurrezkoakbadira ere, egur-taulen kokapenarenarabera marrazki desberdinak sortzen dira(ikus nola komuneko kutxan diagonal marrazkibat osatzen den), edo lurzoruko zola jarraiakbadu marraketa fin bat espazioak modu delikatuandesberdintzeko.

ARGIA HARRAPATUZ Hondarribian ere kokatzenden beste zaharberritze baten kasuan, argia izanda hizpide espazio txikiak ikusgarri egiteko.Etxebizitzaren antolamendu berriak espazioguztietan argia “harrapatzeko” xedea izan du.Argi naturala eta ikuspegiak bizigune guztiekdisfrutatu dezaten, etxebizitzako espazio guztiakbegiratoki dira. Sukaldea esaterako, leihohandi bat da egongelako espazioan txertatua.Leiho honek ez du soilik argia sukalderainosartzen, etxeko espazio guztien artean ikusharremanakahalbidetzen ditu aldi berean.

Leihoaren izaera azpimarratzeko, leihoa egoteko-espazio bihurtu dute. Etzan eta jesartzekotxoko berezi bat eratzen da leihoaren inguruan,biltegirako espazio bat sortzeaz gainera. Espaziotxikiak diren arren, sortutako ikuspegiekzabalagoak ematen dute eta argitasunak bizigarritasunaareagotzen du. Xehetasun hauekdira gure bizimodua aldatzeko kapazitatea dutenaketa horrek bilakatzen ditu handi hain zuzen.Pensando en blanco™ Borja Garmendia etaAurora Polo lankideek osatzen dute. EuskalHerrian eta Bartzelona-Girona aldean sormen-diziplina zabaleko jardunetan ari dira: produktu-diseinua, barne-espazioen eraketa etadiseinu grafikoa. Tokiko materialak eta antzinakoartisautza tekniken berreskurapenean aridira egun bereziki lanean. Haienwebgunea bisitatzeakbadu bai ikus-gozamenik: pensandoenblanco.com.