Denak balio du?
Mendebaldeko kultura etnozentriko eta globalizatzaileakirakatsi digu, gaur egungoikuspegi moderno kosmopolita horretatik,doinua ateratzen duen edozer dela musikagailuedo musikagai, eta gizakion gorputzakegiten duen edozein keinu dantzatzathartu daitekela. Eta era berean, abangoardiakoarte garaikidetik datorkigu edozeinmuga apurtzeko joera, edozein egitura, oinarriedo arau, dena da posible gaur egungoartean: doinurik gabeko musika, mugimendurikgabeko dantza... Baina gai honeninguruan ikuspegi ezberdinak aurkitzenditugu toki, garai, eta sarritan banakakoezberdinen arauera.
Zer da dantza?
Gure herri kulturan, esaterako, dantza etamusikaren arteko bereizketa nahiko berriada. Dantza eta musika esan dut, baina agianez nituzke hitz bitan bereiztu behar. Dantzakgizakiaren mugimendua du abiapuntutzat.Eta mugimenduak espazioa eta denbora.Eta denbora, dantzari dagokionez etagure kulturan, musikarekin bat dator.Dantza aipatzean, dantza bere osotasuneanulertu izan dugu euskaldunok, hau da, doinuaeta gizakiaren gorputzaren mugimenduauztarturik, bat eginik. Gure dantzarizaharrek argi zeukaten dantza pausu edourrats konplikatuenak, modu fin, galant etadotorean markatuta egon arren, musikarekinbat etorri ezik, ez zirela dantza berez.Tradizioan, gorputza musikarekin bat egitenda dantzan egitean. Dantza, musika gorputzosoarekin entzun eta bizitzeko modubat izan da Auñamendi inguruan saltukabizi izan diren euskaldunentzat. Eta horregaitikiraun du tradizioan eta bizirik dago.
Dantzarik gabeko dantza?
Gogoan daukat behin danbolinteru batenetxera joan, bideo kamera eta guzti, eta bereherriko jai nagusiko dantzak jotzeko eskatugenionean, ezin zuela ulertu gure eskakizuna,ez zitzaion buruan sartzen: etxekosukaldean eta dantzaririk gabe dantzak jotzea?Eta modu beretsuan zer da fandango edobals bat dantzik gabe? Gure etxeko zaharrenekez dute ulertzen nola egon daitekensasoiko jendea jota-fandango bat entzutendantzatu gabe. Edo, beste adibide bat jartzearren,Strausstarrek XIX. mendean, dantzarakoidatzi zuten musika eder eta batezere dantzagarria nola entzuten den kontzertuaretoetan eserita zintzo-zintzo.Shangaiko begiekin, ez da erraza ulertzea,nola bideratu edo erreprimitu dituen gurekulturak, gizakiak musikaren aurrean duenberezko erantzun psikomotorea.