Kultura eta Hizkuntza Politikarako Euskal Sailak datorren maiatzaren 5era arte zabaldu du antzerki-, dantza- eta zirko-ekoizpen profesionalak sustatzeko laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea. Laguntzak 1,4 milioi eurokoak izango dira. Programa honen bidez ekoizpen eszenikoa ahalbidetzen duten prozesuak finantzatuko dira. Neurri horren bidez, euskal enpresak sortzen laguntzeko formula bat lortu nahi da, talde horien ahalegina aintzatesteko eta beren lanak beste merkatu batzuetara zabaltzeko eta finantzabideak handitzeko aukerak eskaintzeko.

Deialdi honetarako erabiliko diren 1,4 milioi euroak laguntza lerro desberdinetan banatuko dira. Horrela, 245.000 euro jarriko dira 2023ko uztailaren 1etik 2024ko azaroaren 30a baino lehen estreinatzen diren ekoizpen proiektuetarako.

Ildo beretik, kalean programatuko diren ekoizpen proiektuak 2023ko maiatzaren 18tik aurrera estreinatzen ahalko dira. Diru-laguntza jaso ahal izango dute, halaber, Sareko antzokiekin hitzartutako bira bat aurkezten badute, baldin eta ekoizpena sare horretako antzokiren batean estreinatu eta hurrengo lau hilabeteetan egiten bada. Era berean, laguntza lerro bat dago izaera profesionaleko lehen proiektuetarako, proiektu berritzaile esanguratsuetarako eta berariaz ikerketa eta esperimentaziorako diren obretarako. Laguntzen zenbatekoa 175.000 eurokoa da, 75.000 euro antzerkirako eta 100.000 euro dantzarako.

Beste lerro batean, 2023ko martxoaren 30etik 2024ko ekainaren 30a baino lehen estreinatzen diren ekoizpenetarako diru-laguntzak sartzen dira. Guztira 280.000 euro emango dira, horietatik 160.000 euro antzerkirako gordeko dira eta 120.000 euro dantzarako.