Arabako lurraldeko kultura-sektorea bultzatzen laguntzea pinturan, eskulturan, argazkigintzan eta bestelako tekniketan. Vital Fundazioak Arte Vital Lehiaketaren 2021. edizioko irabazleen erakusketa antolatu du. Bihartik urriaren 2ra arte egongo da zabalik erakusketa.

Hala, eta ildo beretik, Asier Aguinaco, Pablo Alonso, Remedios Aransaez eta Gert Voor Int Holt artistak, 2021eko Vital Arte Lehiaketako irabazleak, bihartik aurrera Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan beren lanekin egindako baterako erakusketa baten protagonistak izango dira, lehiaketaren oinarrietan jasota zegoen moduan. 2021eko edizioan 135 lan aurkeztu ziren, “guztiak berriak, originalak, argitaratu gabeak eta gai eta teknika librekoak. Horien artean, epaimahai profesional batek 1.500 euroko lau sari eman zituen”, azaldu zuten atzo Vital Fundazioatik.

Sari ekonomikoaz gain, Vital Fundazioaren lehiaketan saritutako lau egileei erakustareto bat uzten zaie, hurrengo urteko programazioan baterako erakusketa bat egin dezaten. Erakusketa Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan (Posta kalea 13-15, Gasteiz) egongo da ikusgai, asteartetik larunbatera 10:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara. Sarrera doan izango da.