- 197 gaztek parte hartu dute Euskal Herriko Gazte Orkestrak antolatutako entzunaldi birtualetan, plaza berriak beteko dituzten 26 musikari titularrak aukeratzeko.
Atzo EGOk ohar baten bidez jakinarazi zuenez, izena eman dutenen kopurua azken urteetakoen an-tzekoa izan omen da, "estatuko orkestra gazte desiratuenetakoa denaren seinale".
Aurreko urteotan gertatu bezala, aurrez aurreko entzunaldiak telematiko bihurtu zituen orkestra gazteak; beraz, hautagaiek bideo bat grabatu eta bidali egin behar izan dute, behin eskatutako errepertorioa prestatu ondoren.
Euskal musika talde gaztearen zuzendari artistikoak, Ruben Gimenok, "instrumentista guztien maila altua" nabarmendu eta "bereziki, talentu gazteenen bikaintasuna" ere azpimarratu zuen.
EGOtik aipatu zutenez, guztira 26 gazte hautatu dira titular gisa eta beste 40 ordezko. Musikari gehien dakartzan zentroa Musikene da, Nafarroako eta Aragoiko Goi Mailako Musika Ikastegiekin batera. Horren adierazgarri, aukeratutako hautagaien %60 inguru Euskadikoak eta Nafarroakoan izatea.
Hautatutako ikasleen erdiak emakumezkoak dira eta beste erdiak gizonezkoak; batez besteko adina 20 urtekoa da.
Gaur egun Euskal Herriko Gazte Orkestra, aurten bere 25. urteurrena ospatzeko antolatuko dituen jarduerak prestatzen dabil bete-betean.