pari mota batzuk klasikoak bihurtu dra urteen poderioz, liburuen kasu. Gabonetan, liburuek garrantzi handiagoa hartzen dute, familia askok erabakitzen baitute liburu-formatuan literatura, artea, osasuna edo entretenimendua oparitzea. Zuloa Irudia, Elkar, La Casa del Libro, Ayala eta Anegón liburu-dendetatik ziurtatu dute Liburu Azoka honetan herritar asko hasi direla Gabonetako opariak erosten, literaturako azken nobedadeak, komikiak, arte-opariak edo errezeta osasungarriak, fitness bizitzara sartu eta gonbidatzen dituztenak.
Adibidez, Zuloa Irudiatik Sara Eliasek dio herritar asko joan direla beren postura komikietako azken nobedadeak eta arte-liburuak erosteko. Berari asko gusta-tzen zaio bezeroekin hitz egitea, irakurle bakoitzaren gustua ezagutzea, irakurle bakoitzarentzat liburu egokiago bat gomendatu ahal izateko. "Data hauetan klasiko bat da azken nobedadeetako arte-liburuak edo komikiak oparitzea. Liburu-dendan, batez ere, horretan espezializatuta gaude; orduan, herritar asko etortzen dira gure dendara berrikuntzei buruzko aholkularitza eske, gai horretako liburuak oparitu ahal izateko", dio.
Elkarretik, Amaia Castañeda taldekideak dio nobela beltza eta arrosa direla aurten protagonismo berezia hartzen ari direnak. Euskarazko liburuak ere garran-tzia hartzen ari dira irakurleen artean azpimarratzen duenez. Gabon hauetako beste arrakastetako bat Julia Navarroren liburuak dira. "Eloy Moreno Diferentes liburuarekin ere irakurle asko irabazten ari da. Izan ere, liburu honetatik 800.000 saldutako liburuak gainditu dira", nabarmendu du. La Casa del Librotik, aurtengo Gabonetarako apustuak bi liburu dira. Manuel Vilasen Los besos eta Detrás del verano liburua.
Bi liburu horiez gain, Maialen Duran taldekideak dio sukaldaritza-liburuak apustu segurua direla Gabonetan. Hain zuzen, azpimarratu du Karlos Arguiñanoren liburu bakoitzak arrakasta izaten duela beti, eta salduenak bihur-tzen direla. Laster, sukaldari honek errezeta-liburu berri bat argitaratuko du, eta Duranek uste du oso liburu saldua izango dela. Gainera, Blanca García nutrizionistaren Las recetas de Blanca errezeta-liburua ere asko saltzen ari dela aitortu du. "Gero eta protagonismo handiagoa dute errezeta liburuek eta bizimodu osasungarria erakusten dutenek, eta asko saltzen dira. Hala ere, data hauetan literatura da protagonista nagusia", dio. Azkenik, haurrentzako liburu interaktiboak ere apustu segurua dira Gabonetarako. Anegon liburu-dendatik azaltzen dutenez, guraso asko baliatzen dira seme-alabei ipuinak erosi eta oparitzeko. "Haurrentzako liburu asko ari dira iristen, autoekin eta jarduerekin. Horrelako liburuek haurrei irakasteaz gain entretenitu eta asko dibertitzen dituzte", dio.
"Data hauetan klasiko bat da azken nobedadeetako arte-liburuak edo komikiak erostea, Gabonetan oparitu ahal izateko"
"Gero eta protagonismo handiagoa dute
errezeta liburuek eta bizimodu osasungarria
erakusten dutenek"