Magiak ilusioz beteko du Araba

Imanol Ituiñok, MagialdiAraban arituko den magoetako batek, esan du pozik sentitzen dela lurraldera itzultzeagatik

24.08.2021 | 01:06
Irudian, Imanol Ituiño magoa, MagialdiArabaren hurrengo edizioan parte hartuko duena, emanaldi batean. Argazkia: Utzita (Daniel Pablos)

GASTEIZ – Magia duenak ez du trikimailurik behar. Imanol Ituiño magoak ere ez du Arabako lurraldea ilusioz betetzeko trukurik behar. Bera izango da MagialdiArabaren edizio berrian larunbatetik aurrera Arabako 16 herrietara iritsiko diren lau magoetako bat. Magiarekin hasi eta ordu gutxira, DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian adierazi du zoriontsu eta gogotsu sentitzen dela magia eta ilusioa banatzeko aukera izateagatik, herritarrek inoiz baino barre gehiago egin behar duten unean.

"Magia eta antzerki munduak duen gauzarik politenetako bat da hori, horrelako ekitaldietan parte hartzea, egun bakoitzean leku ezberdin batean egon ahal izatea. Gaur antzoki handi baten egon zaitezke eta bihar herri bateko eleizaren atarian. Horrek bizirik mantentzen zaitu", dio. Bere ikuskizunetan beti magia eta umorea uztartzen saiatzen da, familia guztiari zuzenduta. "Askotan pentsatzen da magia umeei zuzendutako zerbait dela, baina ez da horrela inolaz ere. Magia errealitatearen aurka doa, eta alde horretatik askoz errezagoa da ezinezkoaren sentsazioa heldu bati sorraraztea ume bati baino", kontatu du eta erantsi ere: "Urtero, gabonetan, tximiniarik gabeko apartamentu batean bizi den umeak tximiniatik Gorbean bizi den ikatzgile batek opariak uzten dizkiola pentsatzen duen umeak ez du oso harrigarri aurkituko zuk bere karta biko ezpata zela jakitea". Eta, hain zuzen, Imanol Ituiñok haur, gazte eta helduentzat egiten duen magia hori Arabako 16 herritara iritsiko da. Laguardiatik Larreara, Arabako 16 udalerrik hartuko dute MagialdiArabaren beste edizio bat, larunbatetik aurrera. Tailerrak eta ikuskizunak programazio trinko batean izango dira, iaz bezala, pandemia alde batera utzi gabe baina ilusioa galdu gabe. Koronabirusak jendearen gogoarekin amaitzea lortzen ez duen adibide argi bat da aurten 30 eskaera jaso direla MagialdiAraba hartzeko. Eskaera horrek Aldundiaren, Vital Fundazioaren eta parte hartzen duten udalerrien laguntza du. Are gehiago, hautatutakoen artean, zortzi herri izango dira lehen aldiz ekimenean. Zehazki, Arabarako diseinatutako programa larunbatean hasiko da Guardian, Agurain (29), San Vicente (30) eta Markinezen (31) jarraitzeko. Iraileko agendari dagokionez, Araia (1), Maeztu (2), Sobron (3), Zurbano (4), Ametzaga (5), Kuartango (6), Legutio (7), Espejo (8), Labraza (9), Pobes (10), Berantevilla (11) eta Larreara (12) helduko da magia. Hori guztia kalitaterik handienarekin egin dadin, MagialdiArabak eta Magialdiak ondo ezagutzen dituzten lau artista izango dira: Hodei Magoa, Tor Magoa, Asier Kidam eta Imanol Ituiño. Ibilbide luzeko lau magok bermatuko dute familiek profesional horien magiaz gozatzea eta harritzea. Imanol Ituiñoren kasuan, oso txikitatik hasi zen magiaren munduan. Oroimenean baditu oroitzapen batzuk, oraindik ere haiengan pentsatzen duenean ilusionatzen dutenak. "Lehen ikuskizun asko gogoratzen ditut, denak bereziak. Gogoratzen dut Tamarizen kutxa hartan zegoen liburuan ikasitako trikimailu bat aitari egin eta jarraian berak nola berdina egin zidan; gogoratzen dut Tamariz Euskalduna Jauregian ikusita nola etxean genituen baraja guztien 5eko kopa hartu nituen, berak egiten zuen trikimailu bat era txapuzeroan kopiatzeko; gogoratzen dut magia egiteagatik dirua kobratu nuen lehen aldia, Gernikan, magoien elkarteko kide batzuekin... Ez dago pelikuletan erakusten diguten bezala Lehen aldia eta hortik aurrera arrakasta eta txaloak. Dena askoz lasaiagoa da, gutxinaka egiten den bidea. Eta lehen aldi guzti horiek, noski, atseginez gogoratzen ditut", kontatzen du.

Etengabean Eguneroko bizitzan, magia egitea gustatzen zaio, bai hurbileko tratuan, bai agertoki handietan. Hala ere, onartzen du atseden hartzea eta bizitza pertsonala lanbide bihurtu duen hobbyarekin gehiegi ez nahastea gustatzen zaiola. "Egia esan ez zait asko gustatzen bi aldeak nahastea, ez naiz magia egunero etengabe egiten ari den horietakoa. Etapak izaten dira. Magia munduan hastean beti zaude kartekin eskuartean, denbora guztian magia egin nahian, guztion aurrean magoa zu zarela erakutsi nahian edo... Badirudi zahartu egin naizela, orain ez dudalako horrelakorik egiten... Ez dut nahasten bizitza magikoa eta pribatua", onartzen du.

Egun osoan atseden hartuz edo magia eginez, MagialdiArabaren edizio berri hau hasi eta ilusioa lurraldera ekartzeko gogoa sentitzen du mago honek. Koronabirusak ere ezin izan du magia hautsi, dio. "Covid-19ak min handia egin du sektore eszenikoan. Publikoaren murrizpenak, herriko festak bertan behera geratzea, konfinamendu garaiko geldialdia... Magoak gainera oso ohituta gaude publikoa eszenatokira ateratzera, eta Covidak hori asko zaildu du. Baina espero dut laster, hitz magikoz ez bada ere, birusa gutxinaka desagertzen joatea".

MagialdiAraba

Arabako 16 herritara iritsiko da larunbatetik aurrera, eta lau magoren emanaldia izango da

Arabarako diseinatutako programa abuztuaren 28an hasiko da Guardian, Agurain (29), San Vicente (30) eta Markinez (31) jarraitzeko

noticias de noticiasdealava