- Vital Fundazioak antolatutako Vital Araba Zehar programazioaren barruan (93 kultura-programazio antolatu zituen), uztaileko programazioa amaitu da asteburu honetan. Bi ekitaldi kultural izango dira gaur eta bihar, abuztuko programazio berriari hasiera emateko.
Hala, XVII. edizioak Ondategin eta Pobesen agurtuko du uztaila eta abuztuan Pobes, Lantziego, Villanañe, Ekora, Okondo, Armiñon, Mañueta, Navaridas, Berantevilla eta Sarria bisitatuko ditu berriro. Esan bezala, gaur Ondategiren txanda izango da. 20:00etan, Bengolarra parkean, Sarini zirko konpainiak Txoriak txori interpretatuko du. Familiarentzako ikuskizun bat da, lengoaia unibertsala, poetikoa eta dibertigarria duena. Pertsonaia emozio desberdinetatik igaroko da, eta umorearekin jolastuko da, beti bere bidelagun bereizezina izango den txoritxo batekin batera. Uztaileako Vital Araban zehar programa bihar amaituko da, Pobesen egingo den emanaldiaren eskutik. 22:30ean, Goiti tabernako plazan, La pulga y compañía flamenko koadroak egingo du agurra. Ekitaldi hauek bukatuta, Lantziegok eta Villanañek hartuko dute lekukoa abuztuan, Vital Fundazioaren programan azaltzen denez.