Xabier Lete hil zela hamar urte beteko dira ostiralean eta euskal kulturgintzak berritu egin nahi izan du poetarenganako miresmena. Aurreko ostiralean, Kursaalen datorren larunbatean estreinatuko den Hesia urraturik ikuskizunaren prentsaurrekoan, Joxan Goikoetxea sortzaileak, pozarren hartu zuen oiartzuarraren figuraren inguruan, azken aldian sortu den interesa, bai irakurgai berriekin eta baita ikuskizunekin ere.

Letren esparruan, esaterako, Balea Zuria argitaletxeak Urrats urratuak. Xabier Lete Gogoan saiakera liburua kaleratu du. Bertan, hamar idazle, pentsalari eta aditu, Xalbadorren heriotzean idatzi zuen pertsonarengana hurbildu dira; besteak beste, Anjel Lertxundi, Arantza Urretabizkaia eta Itxaro Borda. Horien artean dago Alex Gurrutxaga Literaturan doktorea ere. Zarauztarrak ondo eta sakon ezagutzen du Leteren bilakaera, bere doktorego tesia artistaren inguruan idatzi baitzuen. Ez hori bakarrik, bere ikerkuntza lanean oinarriturik, Gurrutxagak Aberriaren poeta kantaria argitaratu du aurten Alberdania argitaletxearekin. Ereinek, bere aldetik, 1978. urtean Ez Dok Amairuko sortzaileari Eugenio Ibarzabalek egindako elkarrizketaren transkripzioa kaleratu du Xabier Lete, de un tiempo, de un país izenburupean.

Beste zenbait sortzailek ere bere alea jarri du Lete omendu eta gogoratzeko. Horrela, hesia urraturik ikuskizunaz harago, Xabi San Sebastianek, Beñat Gaztelumendi, Joserra Senperena eta Quico Pugèsekin batera, Loreak eta zauriak diziplina anitzeko obra estreinatuko dute ostiralean Zarautzen. Datorren astean, gainera, omenaldi instituzionala izango da Victoria Eugenian eta, bihar, Euskararen Egunean Ni naiz Lete dokumentala proiektatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean.

EL DOCUMENTAL 'NI NAIZ LETE' SE PROYECTARÁ MAÑANA EN EL TEATRO PRINCIPAL DE DONOSTIA

El teatro Principal de Donostia acogerá mañana, Día del Euskera, la proyección del documental Ni naiz Lete, producido por Baleuko por encargo de la Diputación de Gipuzkoa.

Tras haberse agotado las invitaciones para la sesión de las 19.00 horas, se ha programado una exhibición previa a las 17.00 horas.

En Ni naiz Lete la ciudadanía podrá disfrutar de un documental que habla sobre el legado del artista de Oiartzun, sobre cómo su obra influenció a otros creadores que vendrían después. Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe, Gontzal Mendibil, Mikel Urdangarin, Miren Amuriza, Inés Osinaga, Unai Iturriaga, Igor Elortza y Karmele Jaio, entre otros, hablan sobre lo que supuso en su vida la obra cantada y escrita de Lete.

Estos no son los únicos que ofrecerán un testimonio sobre uno de los impulsores de Ez Dok Amairu, dado que algunas personas que lo conocieron de primera mano, como su hermana Arantxa Lete, o escritores y músicos como Bernardo Atxaga y Antton Valverde, entre otros, conversan sobre su multidisciplinar carrera y su obra.

Aquellos que deseen asistir a la proyección, podrán hacerse con alguna de las invitaciones a través de la página web gipuzkoa.eus/ninaizlete o en el teléfono 943 112 335.

ZAURIETATIK JAIOTAKO LOREAK, ZARAUTZEN

Zarauzko Modelon ostiralean estreinatuko den Loreak eta zauriak diziplina anitzeko kontzerturako agortu dira sarrerak. Garai zail hauetan "gustura" daudela onartu du Xabi San Sebastian musikariak. Urtebete baino gehiago pasa da Xabier Leteren obrarekin zerbait berezia egin behar zuela bururatu zitzaionetik, baina hezurmamitzeko aukera Joxan Goikoetxea hernaniarrak eskaini zion -elkarrekin jotzen dute Alboka taldean-, aurten Xabier Lete zendu zeneko hamar urte beteko zirela esan zioenean. Ostiralean Zarautzen Loreak eta zauriak estreinatu ondoren, bira hasiko dute: Hondarribian -abenduak 11-, Oiartzunen -abenduak 13-; Hernanin -abenduak 17-; eta Usurbilen ere izango dira -abenduak 26-.

Hasiera-hasieratik, uste izan zuen San Sebastianek ikuskizunean bertso munduak ere presentzia behar zuela. Horregatik jo zuen Beñat Gaztelumendirengana, Leteren zale amorratua baita. Gero, Joserra Senperana pianista batu zen proiektura, baita Quico Pugès biolontxelo-jotzaile katalana ere. Kon-tzertua izango da, baina bertsoak uztartu egingo dituzte (kantuen barruan eta baita a capella); espresuki sortutako hitzak ere izango dira eta, gainera, Leteren zenbait letra aldatu egingo dituzte, "gaur egunera ekarri nahian".

HESIA URRATZEKO "ORATORIO EZ LITURGIKOA", KURSAALEN

Hesia urraturik ikuskizunak bi emanaldi izango ditu datorren larunbatean Kursaalen, COVID-19aren aurkako murrizketak direla eta. "Oratorio ez liturgikoa" izango dela aurreratu zuen Joxan Goikoetxeak iragan ostiraleko aurkezpen prentsaurrekoan. Hernaniarraren iritziz, oratorioa da Xabier Leteren unibertso "intelektual" eta "espirituala" azaltzeko modurik aproposena. Juanjo Oconen zuzendaritzapean Kaabestri Ensemble kamera orkestrak jarriko dio musika ekitaldiari, Landarbaso abesbatzarekin batera.

Goikoetxeak oso argi zuen, ez zuela nahi musika, oiartzuarraren letren gainetik geratzea; horregatik, partitura idazteko garaian -musikariak sortzen duen lehen ikuskizun sinfonikoa da-, kamera orkestra baten beharra ikusi zuen.

Oratorio forma badu ere, publikoak izan ditzakeen beldurrak uxatu nahi ditu Goikoetxeak. Zentzu horretan, hain maitatua den Carmina Burana ere genero honetako obra dela gogoratu zuen. Hesia urraturik lanaren kasuan, obra liturgikoaren zenbait ezaugarri mantendu egingo ditu, beti ere, Lete zenaren erara -poetak berak, forma erlijiosoa zuten zenbait lan idatzi baitzituen-.

Musikariaren sorkuntzak hamahiru zati izango ditu, eta ikuskizunerako Ez Dok Amairu taldeko kidearen testu eta abesti aukeraketa sakona egin da, horietako batzuei musika berria jarriz. "Ziur nago Letek begi onez ikusiko lukeela ikuskizun hau", adierazi zuen Goikoetxeak.

Hamahiru zati horiekin hasi aurretik, ordea, hitzaurre moduko bat ere izango du ekitaldiak. Eñaut Elorrieta bizkaitarrak, Maite Larburu hernaniarrarekin batera Leteren bizpahiru abesti joko dituzte akustikoan. Ken Zazpiko abeslariak berak proposatu zion Goikoetxeari Maite Larbururekin elkarlana, oiartzuarra gogora ekartzeko.

"SOBRIO Y BELLO" HOMENAJE INSTITUCIONAL EN EL VICTORIA EUGENIA

Después de que se suspendiese debido al COVID-19 el pasado 14 de octubre, el espectáculo Xabier Lete: gezur eta egia gurea tendrá lugar, por fin, el próximo día 9 en el Victoria Eugenia. Se trata de un homenaje impulsado por el departamento de Cultura de la Diputación y Donostia Kultura, que cuenta con la dirección artística de Fernando Bernués y el guion de Frantxis López Landatxe.

Bernués, en declaraciones a este periódico, resalta el trabajo del antiguo responsable del Koldo Mitxelena, dado que ha diseñado un espectáculo desde el conocimiento personal y artístico de la vida y obra de Lete: "Trabajar junto a Frantxis ha sido un gusto".

El director de cine y de teatro expuso que su propuesta escénica para este espectáculo pretende sugerir los universos de palabras y música del oiartzuarra. "Quería hacer una traducción escénica en el que hubiese mucha constancia de esos dos universos", comenta Bernués. En este sentido, añade que ha trabajado con la "imagen de cinco pianos de cola" en escena. Cada uno tiene una banqueta a un lado para que se siente el pianista y, al otro, otra con un micrófono. De esta manera, pretende visualizar que "la palabra y la música se sientan codo con codo". Sobre el escenario se irán encadenando canciones, bertsos, poesía e, incluso, danza, un género que también trabajó. "Las capas de lectura van a ser muchas -continúa-, cualquiera va a poder disfrutar de algo así".

A las tablas del Victoria Eugenia se subirán amigos de Lete como Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Antton Valverde y Mariasun Landa, entre otros. "Todos responden a un momento, y a una etapa", comenta el responsable, y añade que en este espectáculo se van a encontrar "la sobriedad, la belleza y también la travesura, porque Lete también tenía algo de transgresor y de travieso".

Donostiako Antzoki Zaharrak 'Ni naiz Lete' dokumentala proiektatuko du bihar, Euskararen egunean

Azken aldian, Oiartzungo artistaren inguruan interes handia sortu da; eta hamaika irakurgai eta ikuskizun plazaratu dira