DONOSTIA - Cristobal Balenciagari buruzko Nazioarteko I. Biltzarrak hamahiru ikerketa-proposamen izango ditu, aurkeztutako 50 ekarpen baino gehiagoren artean aukeratutakoak. Aste honetan bertan egingo da, jostunaren jaio-tzaren 125. urteurrena ospatzeko.

Getariako Balenciaga Museoak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, kongresua soilik online egingo dute bihar eta ostirala artean, Covid-19aren pandemiak ekarri dituen murrizketak direla eta.

Besteak beste, Miren Arzalluz (Palais Galliera, Paris), Gaspard de Massé (Balenciaga artxiboa, Paris), Lesley E. Miller (Victoria and Albert Museum, Londres), Caroline Evans (Central Saint Martins, Londres) edota Valerie Steele (Fashion Institute of Technology, New York) aditu ezagunek osatutako batzorde zientifikoak aukeratu ditu 13 proposamenak, aurkeztutako 50 baino gehiagoren artetik.

Nazioarteko kongresu akademiko honen helburua da "modistaren irudi eta ondare osoari (pertsonala, enpresariala, sormenezkoa, teknikoa, etab.) buruzko ikerlan eta proposamen berritzaileak eta kalitatezkoak, eta Balenciagak garatu zituen zeregin ani-tzen biografia eta kultur testuinguruak aztertzen dituzten ikerketak erakusteko plataforma izatea", azaldu zuten Museotik.

Hori guztia kontuan izanik, modaren historiaren esparrua jorratzen duten lanak hautatu dira, baina baita beste ikerketa-eremu batzuetakoak ere, hala nola arlo ekonomikoa, komunikazioarena eta baita bestelako arteena ere.

MUNDU OSOKO ADITUAK GETARIAN Parte hartuko dute hizlariak mundu akademikoari, museologiari, modari eta diseinuari lotutakoak izango dira, eta jatorriz ere herrialdetako anitzekoak; besteak beste, Estatu Batuetakoak, Kanadakoak, Mexikokoak, Erresuma Batukoak, Danimarkakoak, Herbehereetakoak, Italiakoak eta Espainiakoak.

Irekiera-hitzaldiak, "El Balenciaga esquivo" -Balenciaga muzin egin zalea- izenburua izango du, eta Alexandra Palmerrek esakiniko du, Nora E. Vaughan, Royal Ontario Museumeko ehun eta moda saileko kontserbadore-buruak.

Bihar arratsaldean egingo den kongresuaren lehen jardunaldian, Balenciagaren alderdi biografikoak eta goi-mailako joskintzari utzi zion legatua aztertuko dituzte, eta Ben Whyman, Julie Eilber, Gabriela Muñagorri eta Gabriele Monti adituak izango dira solaskide.

Ostiralean, berriz, hitzaldiek Getariako jostunaren alderdi ekintzailea izango dute hizpide, baita bere lanaren alderdi tekniko eta estetikoak ere; azalpenak ematen, besteak beste, Victoria de Lorenzo, Guillermo Leon, Ruth Valentin, Berta Pavlov, Ana Esther Santamaria eta Sergio Roman izango dira. Programa amaitzeko, konklusio orokorrak plazaratuko dira.

BIHAR

15.45. The Elusive Balenciaga, Alexandra Palmer.

17.15. Cristobal Balenciaga's Personal Style: A Material Culture Approach to His Life-Story, Ben Whyman.

18.15. Contemplating Legacy: Balenciaga- Ghesquière, Gabriela Muñagor.

18.35. Zurich, 1970, Gabriele Monti.

OSTIRALA

15.10. Supplying Woollens for Cristobal Balenciaga:

A Comparative Analysis of the Commercial Strategies

of Garigue and Agnona (1947-1968), Victoria de Lorenzo.

15.50. The Spirit of Cristóbal Balenciaga in Mexico.

Borderless Spanish Haute Couture, Guillermo León.

17.00. 1927: A Wedding Dress Attributed to Cristóbal Balenciaga, Ruth Valentín.

17.50. Study and Material Characterization of the Embroidery Threads Presented at the Bolero Jacket La Perse From the Collection of Kunstmuseum Den Haag, Cesar Rodriguez eta Nadia Albertini.

18.10. Cristobal Balenciaga: Master of Geometric Design, Berta Pavlov.

18.30. Intuition Beyond Japonisme: Balenciaga's

Relationship With the Aesthetics of Emptiness, Ana Esther Santamaria eta Sergio Roman.