Merkealdi eta Okasioko Liburuen XXXIV. Azoka inauguratu zuen atzo Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. Urrezko Zeledonen plazan izan zen, atzotik hasi eta urriaren 3ra bitartean. Euskadiko liburu-azoken koordinatzaile Asier Muniategi izan zuen lagun zinegotziak. Euskal Autonomia Erkidegotik nahiz Estatuko beste leku batzuetatik -Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon eta abar- etorritako liburu-dendek 12 saltoki jarriko dituzte orotara. Gaztelaniazko eta euskarazko merkealdi eta okasioko liburuak izango dira.