undu guztiak du iragana, Zuriñe Hidalgo eta Elene Arandiari galdetzea besterik ez dago. Gaur egun Hesian eta Tenporako abeslariek, Telmo Idigoras eta beste hainbatekin batera, BT Taldea osatu zuten mende hau hasi berritan. Hura izan zen ETBko Betizu saiotik atera zen nerabe musika taldea. Bizi Bizi diskoko singlela, berbena eta taberna guztietan entzun zen arrakasta plazaratu zuen BTk: Lokaleko leihotik. Berez, Joxe Mendizabalenak dira bai letra eta baita melodia ere. C.D.