Síguenos en redes sociales:

Bilatu gabe etorria

Alberto Martinez eta Mikel Iraetak osatzen duteZizel taldea. ‘Serendipia’ euren lehen lanak elektronika,country-a eta euskararen arteko nahasketa dakartza

Bilatu gabe etorria

ZERBAITEN bila aritu etaare baliotsuagoa etagarrantzitsuagoa den zerbaitustekabean topatzea,hori da serendipia. Eta hori da Zizeltaldeak bere lehen diskoari ipinidion izena, izan ere, Zizel proiektuakberak badu serendipiatik dezente.Bartzelonan du sorleku magiak.Duela hiru urte hara joan zen AlbertoMartinez (Azkoitia, 1990) soinuikasketak egitera eta eskolako lanbezala eskatu zioten kanta batkonposatu eta midi formatuanentregatzeko. Hori izan zen berakosorik konposatutako lehen kantua,Serendipia izenekoa, diskoari izenaemango ziona. Ondoren beste bategin behar izan zuen, jada instrumentaziogehiagorekin eta estudioangrabatuta. At izena jarri zionabesti hari eta lagun batek animatuta,kantua argitaratzeko pausoaeman zuen.

Lagun batek bideoklipa egin zion,Martinezek hari egindako lan batzuentrukean, eta konturatzerakoproiektuari izena jartzen ari zenazkoitiarra. “Zizel aukeratu nuen,egurra lantzen ibili bainintzen garaibatean eta asko gustatu baitzitzaidan.Gainera, gure musikak baduzizelkatzetik ere, artisau lana baita,poliki eta detailez egina”, dio Martinezek.Kanta hark harrera ona izan zuelaikusita, erdi idatzirik zituen bestedozena-erdi kantu borobildu etadisko batean biltzea erabaki zuen.Zuzenean defendatzeko garaia ereiritsi zen, eta Bartzelonako Sidecararetoan egin zuen estreinakoa, ZeaMaysen aurretik. Baina laster ikusizuen buru bakarra eta bi esku ezzirela nahikoak diskoko abestiakzuzenera nahi bezain ondo eramateko.Puntu horretan bilakatu zenbikote Zizel.

Tandema osatzera etorri zen MikelIraeta (Azkoitia, 1992). 15-16 urterekingitarrarekin saltseatzen hastetik,Azkoitiko Passepartout taldekoteklistaren ordezkapena egiterapasa zen zuzenean. “Ez daukatmusika ikasketarik, eta ez nueninoiz pianorik jo, baina hark irakatsizidan ?dio Iraetak?; taldeko abestiezgain, pianoko oinarrizko kontuakere erakutsi zizkidan eta, horriesker, orain neure ideiak garatzekotresna bat gehiago daukat”. IñigoBorda artista azpeitiarraren muralismolan baten bideoari musikajarri zion Iraetak eta, Martinezek,hura entzunda, ez zuen zalantzarik izan proposamena luzatzeko. Iraetak,bere aldetik, ez zuen zalantzarikizan hura onartzeko.

HOTZ-BEROAK NAHASTUZ Zizelenmusika definitzeko nahikoa litzatekehitz bakarra: eklektikoa. Baina ez dakontua xuhurrak izatea ere. Zizelenmusika berritzailea da, harritu etaharrapatu egiten du. Izan ere, musikaindustrialaren, noise-aren, etaelektronikaren hoztasunak inoizespero ez bezala fusionatzen dutecountry musikaren ukitu goriarekineta rockaren melodikotasun indartsuarekin.Base elektronikoak, gitarrak,bateria, sintetizadoreak, teklatuaeta ahotsa dituzte instrumentu.

Martinezek berak idatzi ditu abestienletrak ere, euskaraz denak:“Sekula ez dut sentitu letra onakidazten ditudanik, baina behin esanzidaten At kantuaren letra oso ederrazela, eta orduan ohartu nintzenberdin zitzaidala nire letrak inorkulertzen ez bazituen ere. Lehen jendeakulertzeko eran idazten nuen, baina orain gogoak emandakoaidazten dut. Badira letra zuzenak,baina badira nondik heldu ez daukatenbeste batzuk ere”. Norbanakoagizartea-ingurunea triangeluarenarteko harremanen gaineko hausnarketaketa begiradak dira, oro har,Zizelen letrek jasotzen dutena, metaforezbaliatuz sarri, indar estetikozainduaz.

Zer diren gauzak, taldekideak ezezik, pisukideak ere badira egunMartinez eta Iraeta, azken hori ereBartzelonara joan baita bizitzera.“Entseatzeko erraztasuna emandigu, batez ere, elkarrekin bizitzeak.Distantziara egiterik izango genukezerbait, baina ez genuen harrapatukoorain daukagun puntua”,azaltzen dute. “Giro berdinean gaudeeta, beraz, dena askoz errazagoada”.

SAREAN ENTZUNGAI Kanta berriakegiten jarraitzeaz gain, kontzertuakematea dute orain helburu azkoitiarrek.Euskal Herrian badute dagoenekoudazkenerako hitzordu bat,herrian bertan Herrikoloreak jaialdianjoko baitute, irailaren 15ean.Dena den, zuzenekoen zain egonezin duenak, sarean badauka Zizelenmusika entzuteko aukera:https://zizel.bandcamp.com webgunean.