iruñea - Tolosako Beotibar pilotalekua lepo bete zen, joan zen larunbatean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako sailkapena argituko zuen saioa jarraitzeko. Sarrera guztiak ostegunetik agortuta, 1.250 lagun inguru bildu ziren Maddalen Arzallus, Jon Maia, Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso, Xabat Galletebeitia eta Etxahun Lekue bertsolarien emanaldiaz gozatzeko. Lekuek eskuratu zuen garaipena eta, harekin batera, hurrengo fasera zuzenean igarotzeko txartela ere.
Puntu gehien bilduta, 670, Maule-Lextarren jokatuko den saioan arituko da Lekue. Gainontzeko bertsolariek hurrengo puntuazioa eskuratu zuten: 670 Arzallusek; 662,5 Maiak; 646,5 Lizasok; 636 Galletebeitiak; eta 607 Lazkozek. Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea aritu dira epaile lanetan, eta Nerea Goñik eta Joxe Mari Altunak egin dituzte idazkari lanak.
Bertsozale Elkarteak Tolosako Udalari eta Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneari eskerrak eman dizkio gaurko saioa antolatzeko emandako laguntzagatik.
Finalaurreko saioak, osatuta Azken final laurdena izanik, Tolosako saioaren ondoren ezagutu zen lehen fase honetako behin betiko sailkapena eta hurrengoan parte har-tzeko aukera lortu duten bertsolarien zerrenda osoa. Hala, zuzeneko pasearen zein puntuazio bidez sailkatu diren 18 bertsolariak hurrengo hauek dira: Alaia Martin, Jon Martin, Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Unai Agirre, Maddalen Arzallus, Nerea Elustondo, Jon Maia, Jone Uria, Nahikari Gabilondo, Miren Artetxe, Beñat Iguaran eta Aimar Karrika.
Final laurdenetatik sailkatutako 18 bertsolariei batuko zaizkie duela lau urte finalista izandako 6 bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
Bi itzuli izango ditu finalaurreko faseak: lau finalaurreko izango dira lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egingo dira, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu duten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galduko dute. Taldeak aldatu egingo dira lehen itzulitik bigarrenera.
Asteburu honetan atseden hartu eta datorrenean helduko zaio Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehenengo itzuliari. Urriaren 28an ospatuko da, Bastidan (Araba), eta Agin Laburu, Igor Elortza, Jon Martin, Jone Uria, Nahikari Gabilondo eta Sustrai Colina arituko dira lehian.
Azaroaren 1ean, jai eguna aprobetxatuz, ospatuko da bigarren saioa, Irunen, Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre oholtza gainena izanen direlarik. Azaroaren 4ean, larunbata, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Etxahun Lekue, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibarzabal bertsolarien txanda izanen da, Maule-Lextarren.
Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran, azkenik, Durangoko saioan arituko dira, azaroaren 12an.
Beltzez, zuzeneko sailkapena lortu duten bertsolariak. Gainerakoak, puntuazio bidez sailkatu dira.
Oihana Iguaran 714.00
Alaia Martin712.00
Miren Amuriza700.50
Nerea Ibarzabal698.50
Agin Laburu686.00
Iñaki Apalategi685.00
Julio Soto678.50
Unai Agirre674.50
Jon Martin673.50
Etxahun Lekue673.00
Maddalen Arzallus670.00
Nerea Elustondo665.50
Jon Maia662.50
Jone Uria662.00
Nahikari Gabilondo661.50
Miren Artetxe661.50
Beñat Iguaran655.50
Aimar Karrika651.50