BILBO. Batera emango duten kontzertu hori eskaintzen den lehen aldia izango da. Kontzertua, BilbaoMusikak beste musika hezkuntza zentro batzuekin, eta, zehatzago esanez, Kontserbatorioarekin, duen lankidetzaren eta harremanaren ondorioa da.
Kontserbatorioko irakasleek bertako ikasle izandako eta gaur egun bakarlari profesional den David Salinas aukeratu dute, eta baita kontzertuan parte hartuko duten gainerako ikasleak ere. Zuzendaria José Rafael Pascual Vilaplana Bandako zuzendari titularra izango da, eta Kontserbatorioaren Auditorioan eskainiko da.