NAFARROA. Urte berria heltzearekin batera, Baluarteko Ganbera Aretoak Gorgoritoren hiru istorio hartuko ditu, Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiaren eskutik. Zehazki, urtarrilaren 2an (larunbata) Gorgorito eta Machakao indiarrak eskainiko ditu; 3an (igandean), Gorgorito eta Garrafito piraten aurka; eta 4an (astelehenarekin), Gorgorito eta Garrafito, agente sekretuak.

Hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko. Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan dauden hiru emanaldi hauek arratsaldeko 17.00etan eta 19.00etan izango dira eta sarrerak 5 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.