Rock'n'roll soinu retroen puntako banda lehen aldiz izango da Kafe Antzokian, eta "oso ikuskizun berezia" eskainiko du. Gainera, Emanuela Hutter abeslari eta gitarrista buru duen taldeak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Geraint Watkins, Martin Winning eta Pete Thomas rhythm'n'blues britainarreko artista handiak.
Geraint Watkins piano eta akordeoi jotzailea da eta Nick Lowe, Dave Edmunds, Van Morrison, Paul McCartney, Rory Gallagher, The Stray Cats, Dr. Feelgood eta Eric Clapton lagundu ditu, besteak beste. Martin Winning saxofonista, klarinetista eta edozein instrumentu jotzen birtuosoa da, eta, besteak beste, Van Morrison laguntzen aritu da eta Ray Charlesen bi diskotan hartu du parte.
Haize instrumentuko atala osatzen Pete Thomas izango da, Joe Jacksonen "Jumpin' Jive" diskoko haize instrumentua idatzi, moldatu eta jo zuen musikari mitikoa; PJ Harvey, Robert Cry, REM, The Proclaimers eta Keziah Jonesen diskoetan ere hartu du parte.