BERTA izeneko adin ertainekoemakume baten bizitzakontatzen du 12etan bermutanobelak. Bere bizitzangarrantzitsuak diren pertsonakgogoan, protagonistak dauzkanbakarrizketen bidez osatu du eleberriaJasone Osorok (Elgoibar, 1971),modu kaotikoan, narrazioaren ordenalogikoa desafiatuz. OndarroakoUdalak eta Elkar-ek antolatutakoXVI. Augustin Zubikarai beka irabaziondoren ondu du liburua.
Ausarta, desberdina, berritzailea... ‘12etan bermuta’ definitzeko erabilitakoadjektibo batzuk dira. Oraindikesku artean hartu ez duenari nola aurkeztukozenioke liburua?
Batez ere, bi ezaugarri azpimarratukonituzke: bata, kontatzeko modukaotikoa duela. Eta, bestea, emozioetatikabiatutako istorio bat dela. Etaezaugarri batak bestea elikatzenduela. Hau da, emozioak, hausnarketaketa burutazioak burura etortzenzaizkigun bezala ageri dira liburuan.Istorioa kontatzeko moduakez dio narratibaren logikari jarraitzen.Horren ordez, emozioen kaosarenlogika erabili dut.
Sufritzen ari den pertsona oinazetsubat dugu protagonista. Zer gertatzenzaio Bertari?
Protagonista hitz egiten ari da gelditugabe, eta burura etortzenzaizkion ideiak botatzen ditu arrapaladan.Liburuak daukan logikabakarra da kapitulutan banatutadagoela, eta kapitulu bakoitza daBertaren bizitzan garrantzitsua izanden pertsona bat: ama, aita, amona,senarra, maitalea, anaia, alaba etalaguna. Berak istorioa kontatzen dupertsona horietako bakoitza aurreanizango balu bezala, nahiz eta ez denhorrela, horregatik da bakarrizketadialogatu bat. Gainera, kontatzenduen guztia ere ez da zertan egiaizan. Nahasmen bat dago gertatzenzaizkion eta irudikatzen dituen gauzenartean, delirio edo krisi egoerabatean dagoelako. Azken batean, krisibat bizi dugunean pentsamenduakordenarik gabe etortzen dira.
Beraz, beharrezkoa zen istorio hauohiko narrazioaren kanonetatik kanpoegituratzea?
Uste dut baietz. Hasieran, narrazioarenlogikari jarraituz hasi nintzenistorioa josten ?hau da, hasiera,korapiloa eta amaiera?, baina ikusinuen ez zuela funtzionatzen. Horihorrela, paragrafoen bidez josi dutliburua, eta horietako bakoitza dapentsamendu bat, sentimendu bat,hausnarketa bat. Esan daiteke paragrafobakoitza pintzelkada bat dela,bakoitza kolore jakin batekoa, etaamaieran koadro bat eraiki dudala,nolabaiteko paisaia emozional bat.
Liburua idazteko modua irakurtzekoarenparekoa izan da? Esan nahi dut,idatzi ere horrela egin duzu, bapatekoburutazioen bidez?
Bai, idazteko modua nahiko inpultsiboaizan da. Kasu askotan abiapuntuahitz konkretu bat izan da,irratian edo telebistan entzundakoa,adibidez. Beste batzuetan, nik neukgustuko ditudan hitzetatik abiatutaeraiki dut paragrafo bakoitza.
Despistatzen du izenburuak... Iradokitzendu zerbait ona, positiboa, bainaez da hori liburuak eskaintzen duena.Edo ez hori bakarrik.
Bermutak badauka bere papera istorioan,askotan errepikatzen den elementuada. Bermutari lotutakoakparentesi uneak dira: ez da besteezer existitzen bermuta hartzen arizaren momentuan, baina horrenaurretik eta ostean gertatzen denguztia bizitza da. Nahi nuen ideiahori azpimarratu, baina baita irakurleadespistatu, tentatu, eta zerbaitiradoki ere. Errazegia litzatekeliburuaren esentzia laburbiltzenduen izenburu bat jartzea.
Liburu guztietan omen dago idazlearenzatitxo bat, baina honako hau ezda lan autobiografikoa, ezta?
Ez. Nire pusketak badaude, noski:hausnarketak, bizipenak, erreferenteak...Jasone badago nobela honetan.Nire aurreko lanetan ere bazegoen,baina fantasia gehiago zegoenaurreko liburuetan, hemen ez hainbeste,nik uste. Horregatik egon daitekeorain irakurlearen aldetik tendentziagehiago Jasone bilatzeko.
Dena den, interesgarria da irakurleakberak ere bere burua bilatzeaeta pentsatzea nik ere pentsatu izandut hau. Ni saiatu naiz nire pentsamenduilunenekin zintzo jokatzeneta horiek paperean jartzen, aldeilun horiek ere nire parte direlako.Liburua irakurri duten batzuk esandidate pentsamendu horietako batzukizan dituztela, baina ez dizkiotelainori aitortu...
Esan duzu zuretzat terapeutikoa izandela liburu hau idaztea, eta balio izandizula barruan trabatuak zenituengauza asko ateratzeko.
Liburu hau katarsi bat izan da niretzat.Azken urteotan barrura begirabizi izan naiz, eta horrek sorkuntzanere eragin dit. Batetik, sortu dutbizitzan sortu ahal den gauzarikederrena, hots, bizitza bera, bi alabaeduki ditudalako. Baina horrekeragin dizkit beste gauza asko. Batetik,begiak ireki dizkit, baina beldurasko sortu ere bai: ama bezala, emakumebezala, pertsona bezala? Nirebeldurrak trabatuak izan ditut etasortzeko beldurra ere sentitu dut.
Traba horiek gainditzeko modubakarra izan da kanpora begiratzenhastea. Botaka egin nahi nuenemozionalki, eta barruan neukanguzti hori atera. Zentzu horretan,barruko korapiloa askatzeko bideaizan da liburua.
Bestelako lanak egin dituzu urteotan,baina denbora dexente zeneraman helduentzakonobelarik kaleratu gabe. Azkena ‘Greta’ izan zen, 2003an.
Bai, dozena bat urte igaro dira ordutik.Lehen liburua (Tentazioak, 1998)kaleratu nuenean oso gaztea nintzen,xaloa, inozoa? Baina bizitzazzenbat eta gehiago jakin, orduan etazalantza eta beldur gehiago izatendituzu; eta, nire kasuan, sentipenhori bertigo antzeko batekin nahastuda. Zer, nola eta norentzat publikatu? Horrek asko estutu izan nau.Zenbat eta gehiago irakurri, iruditzenzitzaidan dena kontatutazegoela eta nik ez nuela ekarpenhoberik egingo. Baina ikasi dut ezdudala bizi behar besteek egitendutenari begira eta nire ahotsa bilatubehar dudala. Eta, orain, nahitaedo nahi gabe, ahots hau atera zait.Ahots hori aurkitu arte ez naiz gaiizan beste ezer idazteko.