ORAIN urte batzuk Angel TorresQuesadaren Las islas del paraiso(Paradisuaren uharteak) trilogiairakurri nuen, eta esan daiteke nireoraingo erakusketak hor duela abiapuntua.Zientzia fikziozko liburu horietan idazleakkontatzen du munduan lur zati batzuk desagertudirela: munduko zenbait lekutan ezerezageratu da, eta inork ez daki nora joandiren lur zati horiek. Horrek badu oso konnotaziointeresgarria. Niri lehenik eta behinOteiza eta bere hustasunaren kontzeptua etorrizitzaizkidan gogora. Ni oso narratiboa etaoso literarioa naiz, eta niretzat oso inportanteakdira liburuak, eta ohartu nintzen istoriobatean landu zitekeela ezerezaren kontzeptua,eta nik abiapuntutzat erabili nuen istorioalur zati hori irudikatzeko, beste ezelakokontuen beharrik gabe”.

Iker Serrano (Iruñea, 1982) margolariak BilbokoLaTaller galerian (Bilbon) sortu ditu bereLur zati bat erakusketako lanak, eta bertanditu ikusgai irailaren 18ra arte. Lau dira obraosatzen duten sailak, eta sail bakoitzean hainbatmargolan ikus daitezke; guztira, 31 pieza.Lehenengo sailak hamahiru lan biltzen ditu,grabatuan egindako hamahiru edizio, hainzuzen. Horietan lur zatiak landu ditu artistak;“hau da, paisaiatik ateratako espazio txikiak,eta horietan lurra, landareak, mineralaketa, batez ere, animaliak ikusten ditugu”.Bigarren sailean hamabi irudi batu ditu Serranok,laranja koloreko irlak, eta edizio guztiakdira berdinak, batetik bestera esku hartzerenbat badagoen arren. “Irla horien gainean oliopinturarekin hainbat interbentzio egin ditut.Irudi bakoitzean zirkulu bat seinalatu dut, etazirkulu horren barruan kolorez margotu dutirudiaren zati hori; hau da, adibidez, bateanlaranja monokromoa utzi eta koloreztatu egindut, eta, beste batean, zeru zati bat agertzenda, baina eguneko ordua aldatu diot, eta gauada agertzen dena”. Pieza honek duen beste sinbolobat sua da. Sei irudiz osatutako azpisailbat ageri da, eta bertan ikustenda uharteak erretzean hastendirela, eta, gutxinaka-gutxinaka, iruditikirudirako garapenean, seigarren margoakirla guztia erreta dagoela irudikatzen du.Hirugarren sailean, hamabi collage daude;artista nafarrak edizio bidezko irudiak moztuditu, eta bestelako irudi batzuk sortu. Etaazkeneko sailean tamaina handiko obra bisailkatu ditu Serranok. Horietan, alde batetik,krokodiloz osatutako zirkulu bat ageri da, eta,bestetik, hartz polarrez osatutako irla bat. Irudihoriek kolorezko tinta txinatarrekin egindadaude, “eta lan osoaren alde deskriptiboenaosatzen dute”.

LAU SAIL, OBRA BAKARRA Iker Serranok istorioakkontatu izan ditu bere ibilbide artistikoaneginiko koadroen bidez, eta “istoriohoriek artistari buruz zein koadroari buruzhitz egiten dute”. Koadro horietan, gehienetan,pertsonaia bat agertzen da irla baterabidaiatzen, “eta, bidaia horieiesker, bidaiariak gero eta gehiagoulertzen du bizi den lekua, ezagutzendu ingurua, eta ezagutzen du bereburua. Baina Lur zati bat proiektuan pertsonaiageldiarazi nahi izan du artistak, kontaketaeta istorioak gelditu nahi izan ditu, irudietanagertzen diren eremu txiki horietan geldiarazi.“Eta, egia esan, lortu dut pertsonaiairuditik kanpo geratzea, edo ikusten dugunarenatzean edo ikuslearen atzean geratzea, etahori zen nire hasierako asmoa, nire hasierakohelburua”.

Irudietatik desagertu den pertsonaia horimodu desberdinetan identifikatu daitekeelaazaldu du Serranok. “Ikusle bakoitzak identifikatudezake nahi duen moduan, baina nik,pintore bezala ikuslearen lekuan jarriz gero,ikusten dudana da nire isla bat, baina ez autorretratubat edo alter ego bat; bidaiari hori pintorebat da, eta poetika bat du, harremana duenapintorearen eta koadroaren arteko hartuemanarekin”.Eta pertsonaia horren arrastoariedo arrasto ezari jarraitu nahi dionak udaosoa du La Taller galeriara gerturatu, eta lurzatietan barrena bidaiatzen hasteko.