TXILLARDEGIRI buruzPako Sudupek idatzitakolan batean irakurri dutnola, 1982 urrunean, JoseLuis Alvarezek kargu hartu zienezker abertzaleko kideei, euskararekinbehar bezain kontsekuenteez zirela-eta. Bere gogaideek ezdakit kasurik egin zioten, bainaAlfonso Sastrek erantzun zuen,esanez berak ez zuela traba izannahi Euskal Herriaren euskalduntzeaneta, ezinbestez gaztelaniazidatzi beste erremediorik ez zuenez,utzi egingo zuela Egin-enzeukan zutabea, bere lekua euskaldunbatek bete zezan.
Aspaldiko pasadizo horrekin gogoratunaiz egunotan, itxuraz zerikusirikez daukan kontu bat dela-eta:A deituko dugun erdal idazle batekbere original bat bidali dit. EuskalHerrikoa da A, esperien-tzia etaprestigioa dituen egilea, bere kurrikulumeanhainbat liburu eta saripilatu dituena, eta euskarazko kulturarekinez harremanik ez feelingikez daukana. Ni ogibidez editoreanaiz, baina euskal obrena; beraz,A-rekin tratu zuzenik ez dudana,harekin topo egin dudan aldi bakanetanadei-tsuki agurtu eta bereobrari buruzko iritzi ona agertudiodan arren. A-k, baina, bere originalabidaltzen dit emailez,konplimenduzko hitz batzuekinbatera, eskatuz ea argitaratzearibegira lagun-tzarik eskain diezaiokedan.
Zer esan nahi du horrek? Askokdakigun gauza bat, sarritan esatenez dugun arren: Hego EuskalHerriko erdal idazleek zaila dutelaberen liburuak normaltasunezargitaratzea. 500 milioi pertsonakomerkatu potentziala dute, mundukoindustria editorial sendoenetakoa,baina horren guneak Madrileneta Bartzelonan daude, etahorrez gain Mexikon, Bogotan,Buenos Airesen? Zer egin dezake,ordea, Iruñea, Bilbo, Gasteizkoidazle batek? Bakar batzuek lortzendute nola-halako onespena:Ramiro Pinilla laudorioz inguraturikhil zen, zahartzaroa iritsi arteinork jaramonik egin ez zionarren; Miguel Sánchez Ostizekkapitaleko kultur giroan lekutxoaeduki zuen urte batzuetan, nahizeta ur irakinetik bezala aldeginhandik, erreta; Pedro Ugartek edo Iñaki Uriartek presentzia duin batdute liburu-dendetan, profesionaltasunetikurruti halere. Badirakarrera egiten saiatzen diren gazteak,eta ez da harritzekoa Madrilerajotzea: Aixa de la Cruz, NereBasabe? Dozenaka adibide gehiagobota nitzake, baina bere horretanutziko dut.
Eta guri (euskal sortzaileoi) zer?Ba, uste dut axola zaigula. Testuonak asmatzea eta horiek ahalikegokien merkaturatzea da gurezeregina, noski, baina EuskalHerrian beste hizkuntza batzukdauden bitartean (gurea bainohamaika aldiz indartsuagoak, baifrantsesa bai espainola), normalaeta desiragarria al da hizkuntzahorietan sorturiko arteak ia plazarikez izatea bertan? Nik ezetz ustedut, eta horregatik iruditzen zait,erdal bokazioko eragileek bertakoazpiegiturarik sortzeko modurikedo gogorik ez badute, ona delaEuskal Herrian sinesten dugunokaukera hori eskaintzea. Txalapartabezalako argitaletxeak egotea,adibidez, edo Durangoko Azokanerdarei ere lekua egitea. Euskararenhegemoniatik, behingoz.