BADIRA hogei urte Mikel HernandezAbaituak literatura eta rock and rollanola nahasten ziren aztertu zuela,Iruñeko IPES elkartean 1994aneman zuen hitzaldian. Han kontatzen zuennoiz ezagutu zuen rock and rolla: nerabe zela,eta irakurzale amorratua zen garaian, bereosaba apaizak etxera ekarritako telebistanikusi eta entzun zuen lehen aldiz lurraldeurrunetatik zetorren musika berri eta hipnotikohura, The Beatles protagonista zituen AHard Days Night filmean. Eta musika hori literaturarekinnola uztartu zitekeen jakin zuenBob Dylanen A Hard Rain’s A-Gonna Fall kantuarenletra ezagutzean; “Dylanen eraginaabestien hitzak idazteko moduan ?zioen HernandezAbaituak? erabatekoa izan da popmusikarentzat”.

Euskal Herrian rock and rolla literaturan sartuzuen lehena edo lehenengotarikoa, nahizeta berak “badaezpada” horrelakorik baieztatunahi ez izan, Xabier Montoia (Gasteiz,1955) izan zen, 1983an Susaren eskutik argitaratutakoAnfetamiña poema liburuan. Bertanirakur litezke honakoak, esaterako: “Nirekitarra baino gehiago behar haunat / Conradenliburu batean baino hire begietan / abenturagehiago irakurtzen dudalako”, edo “Negaregiten dut / sekula iristen ez den / rock & rollhorregatik, / inoiz hazten ez den / marihuanahorregatik”. Sexua, droga eta rock and rolla,poesiaz zerbitzatua.

Harkaitz Cano (Lasarte 1975) idazleak duelahilabete batzuk bota zuen gai honen ingurukobere tesia: “Nire ustez, gehiago arduratu diramusikariak literaturara hurbiltzeaz rock androlletik, alderantziz baino, bakanak baitirarock and rollera gerturatu diren idazleaknobela bat egiteko, adibidez, edo pertsonaiabat sortzeko”. Hernandez Abaituak berak edoXabier Montoiak idatzitakoei eta idatzi zirengaraian, mesfidantzaz begiratu zitzaiela dio,“haien pop kultura hura gutxietsiz edo”. Bainageroago horri buelta eman zitzaiola onartzendu, Juan Luis Zabalaren Galdu arte lanarekin,esaterako.

Rock and rolla zehazki, eta musika orokorrean,ez da euskal literaturan sarri jorratuden gaia. Montoiaren iritziz, ezta beste literaturetanere: “Ingurukoetan ere musika gutxiikusten dut, ez inolaz ere euskal literaturan baino gehiago”. Canok dio egon badaudelamusikari buruzkoak edo musikariekidatziak, “baina kontua da horri bestekoska bat gehitzea, literarioki estuagoa,musika gustatzen ez zaionpertsona bati edo musikariburuzko jakinduria edo zaletasunikaragarria ez duen batek eregozatzeko modukoa egitea nolabait,aprobetxatzea rockarenatmosfera, giro eta gai hori lanliterario eder bat egiteko”.Canoren ustez, musikarenmunduak ematen du literariokizerbait kontatzeko aitzakia.“Idolatratzea, inbidia...

ofizio guztietan dauden osagaiakdira, baina musikanareagotuak aurkitzen ditugu.Kontzertuetan kantariak edotaldeko liderrak nola eskaintzenduen bere gorputza publikoari,jendartera salto egin etaharrapatzen dutenean eta batetikbestera ibiltzen duteneko irudiaoso zinematografikoa eta literarioairuditzen zait, musikarenbackstage horretan mugitzen den guztiabezala. Azken urteetako industriarengainbeherak ere ematen ditu aukerakidazteko”. Canok dioenez, euskal rockeroarenarketipora gehien hurbildu dena MartxelMariskal idazle eta musikaria izan da, Me llamoEzequiel y así será siempre liburuan, bainagaztelaniaz idatzia da.

ABESTIETAKO POEMAK ETA EZ-POEMAKEuskal rock and rollean ere, eta musikan orohar, asko dira literariotzat har litezkeen hitzak.Noski, asko dira ez direnak ere. Montoiareniritziz, ez dago ezberdintasun handiriklehen egiten zirenetatik hona, kalitatearidagokionez: “Beti ikusi izan dudan bezalaikusten dut gaur egun, batzuk oso onak etabeste batzuk ez hain onak, batzuk gehiagogustatzen zaizkit eta beste batzuk ez hainbeste,batzuk gehiago zaintzen dituzte eta bestebatzuk ez hainbeste. Beti egon dira letrengatikgehiago kezkatu izan direnak, orain Morauedo Anari etortzen zaizkit burura, esaterako”.Canok ere Anari aipatzen du letren maila literarioazgaldetzean: “Anarik egiten dituenletrak poema izatetik oso gertu daude, poema ez badira,batzuetan letra bateta poesiaren artekomugak oso lausoak baitira”.

Xabier Montoiak ongi ezagutzen ditu biarloak, bai literatura eta bai musika, ia hogeiliburu eta hamar disko (M-ak taldearekin etabakarka) baititu bere bilduman. Musika egiterakoaneta horri hitzak jartzean, beti kantuarenalde egin izan duela dio: “Nahiko literaturarenkontrakoa izan naiz beti musikarenbarruan. Beti iruditu zait komenigarriazela biak bereiztea, bestela bazegoelakoarriskua pedantekerian erortzeko. Izan ere,poesia bere testuingurutik atera eta beste testuingurubatean sartuta, batzuetan oso ondodoa, baina bestebatzuetan galduegiten da orekahori”.

Izan ere, argi dutebiek, bai Montoiakbai Canok, poema bateta kantu baten letra ezdirela gauza bera. “Musikarakoerraztasunak ez duzerikusirik letrak egiteko gaitasunarekin?azaltzen du Canok?. Poetei letrak egiten hastendirenean, agian kostatzenzaie onartzea hitzen pisua musikan ezdela poema baten pisu bera. Kantubatean hitzaren pisua txikiagoa da etapoema batean hitzak eman behardu eman beharreko guztia”. Ildoberetik, Montoiak zera dio:“Nahiz eta poema bat oso ederraizan paperean irakurtzeko,gero agian ez du balio kantubaterako. Poema eder batek ezdu kanta eder bat sortzenautomatikoki, beste faktorebat baitako kantu batean, etaez nolanahikoa: musika, alegia”.Era berean, Canok onartzendu posible dela kantu ederbat egitea ezer ez dioen letrabatekin: “Kantu batek ez du betibehar beste munduko esanahia duenletra mamitsu edo liriko bat. Letra, batzuetan,beste instrumentu bat gehiagoizango da, eta beste batzuetan beste leku bat,garrantzitsuagoa, emango zaio, kantua lekudesberdin batera eramanez”.

Asko dira poeten piezak musikatzen dituztenmusikariak ere, literatura zuzenean musikantxertatuz; beti egon da Euskal Herrianbi hauen arteko lotura estu bat. Imanolek,esaterako, beti jotzen zuen idazleengana: hitzeniturri zituen Mikel Arregi, Koldo Izagirreedo Xabier Lete. Ezagun da ere Bide Ertzeantaldearen eta Jose Luis Otamendi poetarenarteko harremanestua, honen dozenakapoesia musikatu baitituzte Ubedatarrek.Jabier Muguruzaren adibidea dakarCanok: “Berak apenas idazten duen letrarik,Iñaki Irazu, Bernardo Atxaga, Jose LuisPadron edo Lourdes Oñederrarengana jotzendu zuzenean hitzen bila”. Canorenustez, Euskal Herriko sistema literario etamusikala txikia izateak eta gutxi-gehiagodenak elkar ezagutzeak erraztu ditu harremanhoriek: “Beharbada sistema hegemonikoagobatzuetan ez da hain ohikoa loturahori, susmoa dut inguruan baino gehiagogertatzen dela hori hemen”.

Canok berak letra ugari egin ditu hainbatmusikarirentzat, Petti, Txuma Murugarren,Eñaut Elorrieta edo Oskorri, esaterako. Idazlebezala, musikariaren eta letren artekomedium bezala sentitzen dela dio: “Nik neurezidatziko ez nituzkeen gauzak idazten ditutkantariei esker eta kantariengatik, eta denada jartzen dudalako nire lana beste ahotsbaten eta beste ehundura batzuen zerbitzura.Badago medium kontzeptu bat, idaztenbaitut norbaitentzat eta norbait horrenganeta bere ahotsean pentsatuz, eta bere kadentzianeta erritmoan”. Musikaria ezagutzeakasko errazten ditu gauzak, bere ustez: “Huraezagututa, bere kezka estetikoa, bere tonuaedo bere konbikzio lirikoak ezagututa errazagoada idaztea, ez delako berdina NiñaCoyote eta Chico Tornadorentzat idatzi edoJabier Muguruzarentzat idatzi”, dio Canok.