Artea. Bilboko Azkuna Zentroan banatu ziren atzo 2015eko Gure Artea sariak, euskal sortzaileen bilgune bihurtu zela, une batez, Bastidaren eraikin berriztatua. Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskuetatik hartu zituzten golardoak Elena Aitzkoa arabarrak eta Txomin Badiola bilbotarrak. Bi artisten ibilbide zabala eta artista gazteengan izan duten eragina gogoratu zuten atzo agintariek, baina ez ziren saritu bakarrak izan. Entre Cuerpos-Mugatxoan elkartearentzat izan zen hirugarren aitorpena. Argazkia: J.M.M.