DONOSTIA. Bere arduradunek jakinarazi dutenez, deialdi honen bidez, langileak ez diren gazte sortzaileen talentua harremanetan jarri nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikus-entzunezkoen sektorean diharduten enpresekin, sektore horretan proiektu lehiakor berriak sortzen laguntzeko. Talentu sortzailea Euskadin geratzeko saiakera da eta, era berean, talentu horren ideiak industriari azaltzeko lekua eskaini nahi du.
EikenTALENTen parte hartzeko aukera dute ikus-entzunezko proiektu orijinal bat duten gazte sortzaileek, baina, edukien esparruan, oraindik sektoreko enpresetan lanean ari ez direnak edo enpresa horiekin modu profesionalean eta jarraituan kolaboratzen ez dutenak. Banaka nahiz taldeka egin daitezke proposamenak, gehienez ere, hiru pertsonako taldeetan.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Gradu Aretoan egingo da, Arrupe eraikinean.