NI ezagutzailearen eta ezagugarriden errealitatearen, subjektuareneta objektuaren arteko erlaziogatazkatsu eta klasikoaren auziangiza ezagutzaren posibilitatearen eta nolakotasunarengainean galdegitean faktoregarrantzitsua ?eta ez nolanahikoa? da errepresentazioarena.Hizkuntza naturalaz gain,gizakiok orotariko bideak darabiltzagu errealitaterahurbiltzeko, atzemateko, interpretatzeko,tartean teknologia digitalak eta errepresentaziobisualak, hala nola, subjektuareneta objektuaren ?inguratzen gaituen errealitatearen?artean kamera fotografikoak gauzatumediazioa.
Akzio bera ?tamaina txikiko kamera bat jaurtitzendu artistak zerura, eta berriz ere hartzendu eskuetan? bi lokalizazio desberdinetan,Bilboko Abando plazan eta Lizarrakosoro batean, erregistratzen du OtamendirenLa enorme manada bideoak. Artistak errepikatutakojaurtiketetan kamerak bere buruarenbaitan biratuz jausi bitartean ateratakoargazkiak abiadura ultra-geldoan proiektatzendira: zeru urdina, BBVAko etxe-orratza,automobilak, fosteritoa, Gran Viako zuhaitzak:ortua, landare eta mendiak, argi-intentsua,ixiltasun atmosfera: zatikatuta, buruzbehera,zoriaren produktu denak, jira etabueltaka dabilen argazki-kamerak kliskatuinstanteen errealitate puskak, zeruranzkojoan-etorrizko bidaia gorabeheratsuaren testiguberdingabeak.
Eadweard Muybridgek giza eta animali anatomiarenmugimenduaren ikerketak burutuarte pintoreek zaldien lauhazka errepresentatzekoaurreko eta atzeko hankak batera margotzenzituzten, hegan bailiren. Gure begiradarenpertzepzioa mugatua baita. Eta mediaziobarik ezinezkoa da pertzepzioa. Mediazioaekintza da. Gure begirada aktiboa da.
Sergio Pregoren Tetsuo Bound to Fail bideoa360ºtan zehar kokatu kamera finko askorekingauzaturiko espazio zehatz bateko errealitatearendokumentazio multiple eta zentripetuaden bitartean, Otamendiren bideoankamera bakar eta solte batek 360ºko jira-birakaotikoak gauzatu eta espazioan jausi bitarteaninguruaren erregistro bisuala ?errealitateinguratzailearen dokumentazio zentrifugoa?osatzen du, biak ala biak, errealitatearen,irudikapenaren eta hauen interpretazioarenarteko erlazioaren inguruan,gomutatu eta iradokiz ?esplizitatu barik?,itauntzen duten ariketa esperimentalak.Testuinguruak begiratzeko modua determinatzendu. Begiradak ?bai berez, bai honenkultibatzearen ondorioz? objektu batzuk,errealitatearen aspektu batzuk bereizi etabesteak diskriminatzen ditu. Mediazioakgure begirada ?paisaia urbanoa ala landaeremua izan? baldintzatzen, determinatzen,mugatzen, eraikitzen du. Mediazioa muturreraeramatea gure begirada fotografikoarenkonbentzionaltasunaz ohartaraztea da.Kategoria kognitiboek imajina isolatuenarteko zuloak betetzen dituzte mugimendusentsazioa sorraraziz. Espazioaren eta denborarenpertzepzioaz eta erreprodukzioarenkontzientziaz ohartaraztean kategoria hauenerlatibotasuna azaleratzen da.
Proiekzioak irauten duen bitartean ?eguneanbi aldiz, 11:45 eta 17:45etan proiektatzenda La enorme manada, bi bideo seinaletan,paretetako batetik aurreko hormara?iluminazioa jaitsita Carreras Mugica galeriakoareto handirako korridore luze eta neutroa?ideala? gune berezi bihurtu du JonOtamendik: tunel bat bailitzan, hormetaraegokitzen diren jesarlekuen bidez, eta baitaJon Mikel Eubaren interbentzioarekin elkarbizitzan?galeria berean aurkezten duenerakusketarako sarrera metalezko hesiekinzarratu du zornotzarrak?, normalean igarobidedena esperientzia sentsorial eta intelektualeanbilakatu da.
Segundu eskasetako gertaera minutu geldoetanluza daiteke. Kamararen jiratze kaotikoagatik?jaurtiketa bakoitza desberdina da:halako mila eginez gero ere, bakoitza diferentealitzateke? errepresentazio eta dokumentazioororen perspektibismo saihestezinaematen da aditzera. Artistaren lana prozesuagauzatzea eta birsortzea da. Denbora?eta espazioa? luzatu eta laburtzea. Ikuslearenlana sorkuntza prozesua berreraikitzea da. Elastikoa da denbora. Eta espazioa