Bost mila enpresa, 20.000 langile, 10.000 elkarte eta 30.000tik gora boluntariok osatzen dute kulturaren ekosistema Euskal Herrian, eta ekosistema aberats hori larri dabil. Arriskua ikusita, edozenbat eragile eta norbanako batu zen iaz kulturgintzaren egoera aztertu, ga-beziak seinalatu eta proposamen zehatzak egiteko. Deialdi zabalak egin zituzten eta Durangon bildu ziren bi aldiz. Hortik sortu zen Guk gEUre Kulturaz (GEUK) plataforma. Momentuz, ADDEk (Euskal Herriko Profesionalen Dantza Elkartea), Ahotseneak, EABk (Euskal Aktoreen Batasuna), Karraskan Elkarteak, Kultura Abiertak, Kulturalivek, MIEk (Musika Industrien Elkartea) eta Soinueder taldeek osatzen dute GEUK.

Batzar nagusi bi egin zituzten, baina gero ixileko lana izan da nagusi: talde eragileko kideak astero batu ziren hilabeteetan zehar, eta azkenaldian hamabost egunetik behin batzartu dira. Lan guzti horren emaitza da astelehenean komunikabideen aurrean aurkeztu zuten txostena, proposamenez gainezka datorrena.

“Bihar [gaur] batzartuko den Kulturaren Euskal Kontseiluari Euskal Herrian kulturgintzan ari garen hainbat eragilek adostutako premiazko egitasmoen neurriak aintzat hartzea eskatu gura dugu. Ekarpena egitea, gehitzea, osatzea da gure helburua, eta horrez gain parte hartzeko borondate osoa adierazi nahi dugu”, esan zuen Gotzon Barandiaranek (Ahotsenea). Barandiaranek berak azpimarratu zuen legez, premiazko neurri hauek “Euskal Herrian kulturgintzan ari garen sortzaile, antolatzaile, komunikabide, hezitzaile eta zaleok osa-tzen dugun kulturaren ekosistemaren endekatze progresiboari aurre egitea dute xede, horixe bera falta baitu gure kulturak: babesa”.

Proposamenen zerrenda handia da, eta hogeitahamabi bat neurri bildu dituzte bertan. “Bi topaketa hauetan atera diren hainbat eskaera, hausnarketa eta aldarrikapen sartu ditugu hor: kultur jarduerak nola artikulatu, nola zaindu, sortzailearen estatutuak sortu beharraz, zer den estrategikoa kulturarentzat, artista bisual eta plastikoen egoera, sorkuntza Hezkuntzan, prekarietatea, ikuslegoa ere kontuan hartu behar dela, komunitate kulturalak sortzearen premia”, aletu zuen Ixiar Garciak (Karraska). “Gure ustean, neurri hauek ezinbestekoak dira kulturak etorkizun iraunkor bezain egonkorra izango badu. Oso kontuan hartzekoa da, baita, kultura egoera diferentean bizi dugun pertsonen ekarpenak direla, ez gara extralurtarrak. Hori bai, badakigu oraindik beste jende askoren ekarpenak behar dituela dokumentuak; zentzu horretan, ez da txosten itxi bat. Webgune bat ere badugu, eta hor publiko egin dugu gure proposamena, eta ekarpenen bat egin nahi duenak ere hor egin dezake”, gehitu zuen Barandiaranek.

ardurak “Hau ez da inoren kontrako aldarri bat -nabarmendu zuen Larrabetzuko kulturgileak-, baizik eta gure jarrera eta gure ekarpena adierazten duen dokumentua. Gure jarrera eraikitzailea da eta nahi dugu parte hartu. Azpimarragarria da, baita, dokumentukoak batzen gaituzten neurriak izan daitezkeela, komunean ditugun gabeziak baitira”. “Gu prest gaude honetan guztian ardurak har-tzeko, gure iritzia emateko, gure kezkak azaltzeko, beti modu eraiki-tzailean”, esan zuen. Honela, Kulturaren Euskal Kontseiluari, Legebiltzarrari, bestelako administrazio publikoei, alderdi politikoei zein herritar orori aurkeztuko dizkiete dokumentua, “guztion artean kulturak bizi duen egoera larriari konponbidea xerka diezaiogun”.

Dokumentuari dagokionez, premiazko neurriak multzotan sailkatu dituztela azaldu zuen Ahotseneako kideak: “Babes juridikoa behar duten neurriak, ekonomikoa behar dutenak, sorkuntzari dagokion babesa eta ekoizpen eta zerbitzuena; artikulazioa eta ikusgarritasuna ere begitantzen zaigu ezinbestekoak direla hau guzti hau gauzatuko bada. Iruditzen zaigu foro zabal bat proposatu behar dela guk hemen ditugun premiazko neurri hauek eztabaidatu, adostu eta martxan jartzeko”.

Kulturgintza egiteko beste modu bat dela ere aitortu zuten GEUK plataformako kideek: “Erakunde publiko askok pentsatu du beraien ardura zela kulturgintza, eta joera hori aldatzea ez da erraza. Guk proposatzen duguna da lan egiteko modu bat, baina ez bakarrik Jaurlaritzari begira, udalei begira ere bai. Gure lehen neurria litzateke herri guztietan kultur bilguneak sortzea, eta horrek eskatuko du jarrera aldaketa bat”.

“Kulturarekiko dugun arduragatik eta kulturak bizi gaituelako ari gara hemen gehienok”, argitu zuen Barandiaranek. “Inork ez digu ordaintzen hau egitearren”. “Bi bileratan 32 neurri proposatu ditugu -gogoratu zuen-, eta horrek erakusten du kulturgintzan ari garenok egoerari erantzuteko prest gaudela”.

Protección jurídica.

-Crear leyes municipales que garanticen espacios culturales destinados a promotores locales.

-Establecer por ley cuotas mínimas en los medios de comunicación locales a favor de la divulgación de la Cultura local.

-Establecer cuotas también en los programas locales.

-Crear el Estatuto del Creador para la protección de sus derechos y regular su contratación.

-Crear epígrafes de actividad económica para una regulación más flexible que recoja las actividades que existen dentro de la profesión.

-Crear la Ley Vasca de Acceso a la Cultura.

Protección económica

-Crear un régimen especial de la Seguridad Social.

-Compensar con reducciones u otras acciones el gravamen del 21% del IVA.

-Impulsar el Kultur Kutxa.

-Desde la responsabilidad compartida, permitir la práctica colaboración en el diseño de políticas y presupuestos públicos.

-Obtener una participación presupuestaria mínima del 1% para la creación y programación cultural.

-Crear un Fondo para la inversión en proyectos culturales.

-Promocionar la contratación del personal.

-Convenio con Lanbide para la contratación de personas que ayuden a los agentes culturales en el diseño de programas que requieran de formación específica.

Protección a la creación

-Promocionar las condiciones y experiencias que faciliten la Creatividad en la Educación.

-Realizar una cartografía de todas las iniciativas y agentes que trabajan alrededor de la Educación Contemporánea.

-Garantizar la transmisión cultural. -Incorporar al currículum la Creación y la Cultura que se hace en Euskadi de una manera más práctica y participativa.

-Ofrecer formación especializada a creadores, agentes culturales, educadores y al público.

-Impulsar niveles de educación en todos los pueblos y ciudades.

-Crear un Plan de Empleo.

Protección a la producción y a los servicios

-Mapear las infraestructuras y necesidades culturales de Euskadi.

-Crear código de buenas prácticas.

-Ampliar y mejorar el servicio de KulturKlik.

-Generar condiciones sostenibles para la creación y desarrollo del espacio Guk gEUre Kulturaz, para que se convierta en una plataforma referente de unión.

-Crear la Asociación de la Cultura en Euskara

-Y crear un canal cultural de televisión vía Internet con la ayuda y colaboración de EITB y entidades privadas.