JOXE Azurmendik Euskal Herriaren izannahia oztopatzen duen edozein ideologiarenaurka jotzen du. Badugu zapalketa gordina,baina mendera-molde beharraren araberakomozorro seduzitzaileak ere erabiltzen dira:nazioartekotasuna, giza eskubideak, zibismoa, unibertsaltasuna,hiritartasuna, berdintasuna, kosmopolitismoa,demokrazia, aurrerapena, zentzua,praktikotasuna. Frantziari kontzeptu polit horiekhizkuntzen hilerri bilakatzen lagundu diote.

Mesfidatia izaten zara dikotomia zurrunetan oinarritutakoerretorikaren aurrean, hain praktikoa izatendena irakaskuntzan eta distiratsu mitinetan, hala nolademokratak/biolentoak edota balio moral zentzuzkoabsolutuak/dena berdin da. Oraingo ‘Historia, arraza,nazioa’ honetan ere horietako batzuk argitu etadesegin dizkiguzu. Zein nabarmenduko zenuke?

Nazioaren bi kontzeptu daude. Bat zibiko demokratikoa,ilustratua; bestea erromantiko irrazionala,arrazista. Bat frantsesa, bestea alemana. Hau da,bat zuria, bestea beltza. Mundua begiesteko eradikotomikoa hizkuntzan bertan daukagu nolabait:handi/txiki, zuri/beltz? Errealitatea oposizioetanordenatzeko modu hori tresna funtsezkoa izan dadudarik gabe gizakiaren eboluzioan pentsamenduarengarapena bideratzeko. Irakaskuntzan erebaliabide pedagogiko errazenetakoa da. Beraz, ezerez dikotomien aurka, izaera eta erabilera dogmatikoaematen ez bazaie. Tresna lagungarria da. Bainaizan, munduan ia ezer ez da zuri ala beltz hutsa.Historian are gutxiago. Izan, nazioak eta nazionalismoakez dira derrigor zuriak ala beltzak izaten.Frantsesak edo alemanak.

Historiari begira, nazionalismoa ez al da Jainkoa bezainugari eta aldakorra?

Nazioa eta nazionalismoa fenomeno sozialak etahistorikoak dira. Gizarte batetik bestera, aro batetikbestera bestelakoa da. Eskuinekoa, ezkerrekoaizan liteke. Goethek esaten zuen, nolakoa izanbakoitza, halakoa izaten zuela Jainkoa. Horrelakozerbait nazioaz ere esan liteke.

Renanen garaian bezain sasoiz dugu gurean nazioadefinitzeko orduan zer ote den garrantzitsuagoa, historia,legedia, kultura eta hizkuntza bezalako ezaugarriobjektiboak ala subjektibotasuna, nahia, politika.

Nire ustean, nazioa egiten duten faktore objektiboeneta subjektiboen bereizketa hori guztia eskolastikabesterik ez da. Nazioa objektiboki deskribadaitekeen zerbait da edo ezer ez da, eta nazioa fenomenohistorikoa denez, deskribapen bat bakarraedozein naziorentzat edozein momenturako ezdago. Nazio irlandarra eta nazio judua, esate baterako,edo Leizarragaren euskal nazioa eta AranaGoirirena eta Txillardegirena. Nahia, berriz, ez danazioa deskribatzen duen datu bat. Edozein asmoedo ekintza politikoren aurretiazkoa da, ordea, etanazioaz politikoki mintzatzeko edo politika nazionalerako,nazioaren nahia suposatu beharra dago.Nazioaren kontzeptu boluntarista batez mintzatzeakez du zentzurik, nahia ez da kontzeptuko elementua,praktikakoa baizik.

Nazio eraikuntzan garrantzi handia eman izan zaiooroimen konpartituari. Renanek eransten du ahazmenaez dela garrantzi gutxiagokoa. Zein da nazioari pairagaitzzaion egiaren alde hori, ahaztu beharrekoa?

Nazioa hor, Renanekin, Estatua bezala ulertuz.Frantzia edo Espainia historiaren produktuak diraeta bakoitzak bere historia oso goratik ospatzendizute. Historiak justifikatzen du Katalunia, Euskadi,Andaluzia Estatu berean loturik egotea, eta Portugalesate baterako ez. Edo Irun bai eta Hendaiaez. Nazio edo Estatu batasuna memoria historikoakoinarritzen du. Kondizio batekin: historia hori batasunajustifikatzeko moduan gogoratzea eta batasunhori burutzeko egin diren sarraskiak eta krimenaketa amarruak ahaztea. Hau funtsezkoa da. Historiakesaten digu zer garen, baina historiari gukesan behar diogu berak zer esan behar digun.

Ortega y Gassetek eta Hitlerrek sakonki irakurri zutenRenanen obra.

Arana Goiriren abertzaletasuna nazioaren eredualemanekoa eta arrazista omen delako gaitzestenda. Nazio etnikoa. Aurkara Renanen kontzeptufrantses demokratikoa goratzen da, nazio zibikoa.

Bien testuak irakurrita, bizkaitarra baino askoz erearrazistagoa da bretoia. Renan jauna bere buruaarrazen teoria zientifikotzat daukan arrazismoarengurasoetako bat da eta batez ere antisemitismomoderno gaiztoenaren fundatzaile eta patroi handia.Hitlerrek eta Ortega y Gassetek Renanen arrazismoanikasi dute.

Estatuaren behar espantsionisten arabera, frantziarintelektualek desberdin teorizatu dute nazioa, konkista-gaia Aljeria, Bretainia, Belgika edo Alsazia izandenean.

Frantziak ingira txikienik gabe anexatu du Savoia,hor frantsesa mintzatzen omen zelako. Kasu honetanhizkuntza inportantea zen nazioaren kontzeptuan.Dunkerken flandrieraz egiten zen, Alsazianalemanez, Roselló katalana zen, Niza italiarra, etab.Orduan arrazoi inportantea arma garaileak izandira, hizkuntzak ez zuen inportantziarik. Nazioarenteoria frantsesean hizkuntza ez da garrantzizkoa,Frantziari interesatzen ez bazaio. Gero,eskualdeok konkistatu orduko, izugarri garrantzizkoabihurtzen da nazio osoan hizkuntza bakarrainposatzea. Nazio bat, hizkuntza bat. Errusiaherrien kartzela bazen, Frantziak hizkuntzen hilerriadirudi.

Renanek aipatu eta gurean zabaldu den nazioa etaeguneroko plebiszitua berdintzeko joerak hiritarrenborondatea demokratikoki aintzat hartzea beste helbururikez lukeen printzipioa omen du oinarri.

Eguneroko plebiszitua inoiz egiten ez den plebiszituxelebrea da. Gauzarik komikoena da kontzeptufamatu horrekin gertatzen dena. Inork ez duulertzen, baina mundu guztia liluratzen du. Alegia,Frantzia, Ile de France txikitik abiatu eta inguruguztia bortxaz harrapatuz hedatu denmonarkia baten eraikina da. Erregeari lepoa moztueta gero, logikoena eskualde konkistatu guztiakatzera euren askatasun zaharrera itzultzea litzateke.Baina eskualdeok, dio Renanek, ez dira banatu.

Eta horrek probatzen du elkarrekin bizi nahidutela. Nahia hemen hasten da Renanen teoriangarrantzizkoa izaten. Nola erakusten dute eskualdediferente guztiok nazio frantsesa izan nahi dute dutela?

Ezer ez eginez. Zuberoako artzainak, Bretainiakoarrantzaleak, Okzitaniako laborariak, Parisekoburgesak, orain erregerik ez dago, eta halaere isil-isilik euren eguneroko bizitza egiten jarraitzean,elkarrekin nazio frantsesa osatu nahi dutelaadierazten omen dizute. Horixe duzu egunerokoplebiszitua. Zuberoako artzainak, gaztak eginez,Bretainiako arrantzalearekin solidaritatenazionala adierazten ei du? Formula bat belarriarenlimurgarria, inork garbi ulertzen ez duelakoxetxit egokia jendea engainatzeko, eta horregatikedozein diskurtsotarako aipu polit bat bilakatueta sekulako arrakasta ukan duena.

Frantziar nazionalismoak, gainerakoekin alderatuzgero, badu nabarmentzeko moduko berezitasunenbat?

Historikoki nazionalismo frantsesa beste guztienmaistra izan da, denek dute haren antzen bat.Berezitasunik egotekotan, nazionalismo frantsesarenespezifikoa esango nuke, Frantzian nazionalismorikitxiena ere beti irekitasun espiritualeta kosmopolitismo itxuraren banderarekin agertzendela eszenan. Beharbada horregatik Parisenrola nazionalismo frantsesean. Frantzia Paris daeta Paris munduaren argia. “Le centre même del’humanité, la capital de la civilisation”, esango duVictor Hugok. Nazionalismo espainolak hantustekeriahori ere kopiatu gura izan du. Espainia “launidad de destino en lo universal” dela ikastengenuen guk. Ez unibertsalak euskal abertzaletasuna-eta ziren. Parisen tokia Gaztela inperial etaunibertsalak hartzen zuen. Ikustea dago UnamunorenGaztelaren mistika-eta, ni arras hunkitzenninduen gaztetan! Orain batzuetan Madrili etaReal Madrili jokarazi gura izaten zaio rol hori.

“Madrid es mi patria, corte digna de España,madre benigna del mundo”, Tirso de Molinak deklamatzenzuen jadagoneko.

Jon Sudupek diosku Voltairek arrazismotik askatueta kosmopolitismora bideratu gaituela. Voltairekdio judua arraza higuingarri bat dela, esklabo izatekosortua, eta beltza berriz gutxiago dela zuria baino,ziminoa beltza baino gutxiago den bezala etaostra ziminoa baino gutxiago. Zein da hemen ezkutatzenden arazoa?

Mezua aspaldikoa eta sinplea da. Abertzaletasunarenestukeria eta euskaltasunaren arrazismoalaga eta mundu zabaleko kosmopolitak bihurtubehar dugula. Ilustratuak. Hasteko, bitartean irrazionalaeta intelektualki desonesta iruditzen zaitsalaketa edo suposizio horiek beti modu generikoanerabiltzea, estukeria eta arrazismo suposatuhorren adibide konkretuak gaurko gizarteaninoiz seinalatu gabe. Egongo dira arrazistak abertzaleenartean, esan bedi zein eta zein. Alabaina,hori mentalitate dogmatiko baten kaferrotatxoabaizik ez dela pentsarazten didana, kontraeredutzatVoltaire eta Renan bezalako ganadua goraipatzeada. Irakurri ote dituzte? Voltairek merezimenduasko eta handiak dauzka, baina justu horiexekez. Kapaz da Berlinen urteak bizitzeko kulturaeta literatura alemanaz axola izpirik gabe.

Hizkuntza alemanaz burlatzeko adina bakarrikinteresatu da, “soldaduen eta zaldien hizkuntza”barbaroa. Haren kosmopolitismoa beti eta edonontotal frantsesa eta paristarra izatean datza.

Aberriaren fanatikoen satirista handia izan zen...

Egia da, baina kasualitatez fanatiko erdeinatu horiabertzale poloniarra da, eta tropa errusiar eta prusiarrenokupazioaren aurka da fanatikoa. VoltairekErrusiako Katarina II.aren eta Prusiako FederikoII.aren Poloniaren okupazio eta partizioa ontzateman du. Panfletista antipoloniar negargarriabihurtu da. Eta zer kasualitate, berriro, bipotentatuok Voltaireren ongile aberats eta mezenaseskuzabalenak ziren. Rousseauk erabat bestelajokatu du tragedia poloniarraren aitzinean.

Voltaireren arrazoia okupazio militar eta partizioarenalde da, Errusia eta Prusia askoz progresistagoakzirela, Polonia atzerakoia baino. Inperialismoeuroparrak progreso unibertsalaren argudioberarekin zuritu ditu bere lapurreta unibertsalakXIX. mendean. Renanek, Voltaire bezalakoxea baitzenarrazista eta “ez-nazionalista”, Frantziarenmisio zibilizatzailearen arrazoiarekin bedeinkatudu inperialismo frantsesa Ipar Afrikako nazioarabiarren zanpaketan. Ni neu aspaldian Voltairerenirakurle eta mireslea naiz. Hala ere, harenzenbait iritzi eta jarrera kapitulu hauetan barkagarriizan litezke apika XVIII. mendean, XXI. mendeaneredugarritzat aurkezteak ez dirudi barkagarria.Geu ere ilustratu gara harrezkero.