EZ zait iruditzen nobela batizuzenean ezer kritikatzeadagokionik, horretarakobadaude saiakerak edo iritziartikuluak edo bestelako euskarriak.Nobelak gaia aurkezteko aukeraeskaintzen du, eta bereziki saiatu naizgerraren inguruan egon ziren jarrerak,ikuspuntuak eta bizipenak adierazten”.Hori izan du xede Mikel PeruarenaAnsak (Ereñotzu, Gipuzkoa, 1978) Suzelaiak (Susa) bere bigarren nobelan.
Kontatzen ditu I. Mundu Gerrak nolaharrapatu zituen familiak euren egunerokotasunean,Baionako 49. Erregimentuarengerra pasarte gordinakazaltzen ditu, eta saminen, desertzioeneta beldurren berri ere ematen du, besteakbeste. “Nobelak garai bat, jendebat eta giro bat erretratatu nahi ditu”.Euskal letrek 1914ko gerrari buruz osogutxi esan dutela uste du PeruarenaAnsak. “1920ko hamarkadan etahurrengo urteetan Ipar Euskal Herrikoidazle eta kronikagile batzuek zerbaitidatzi zuten, baina, gero, gai horiliteraturatik desagertu egin da. XabierMontoiak 1999an Hezur gabeko hilak(Susa) idatzi zuen, eta ordutik honaapenas idatzi da gaiari buruz. Nikpertsonaia asko neuzkan buruan, gaiasko, pasadizo asko, hari posible asko,eta gerrari buruz ahalik eta mosaikozabalena eskaini nahi nuen”.
Horretarako hainbat eta hainbatpertsonaia erabili ditu ereñotzuarrak,nahiz eta onartzen duen pertsonaiabat edo bi bakarrikjarraitzea errazago egitenzaiola irakurleari. “Bainanobela ez dapertsonaia horienbizitzetan gehiegisartzen, ez dapertsonaien psikologiansartzen, eta horrekirakurketa arinagoegin ahal izateaerrazten du, pertsonaiabakoitzarengan hainbestegeratu gabe. Interesatzenzitzaidan ahalik eta gerrarenertz gehien erakustea, eta horren mesedetanerabili ditut hainbeste pertsonaia”.
Gainera, pertsonaia eta pasadizoasko dokumentatutako pertsonaiaketa pasadizoak dira, ez dira huts-hutsetikabiatzen, beste asko ezerezetik sortutakoakbadira ere.
Idazlearena bakarkako lana dela adierazidu Peruarena Ansak, baina kasuhonetan bakardade hori areagotu eginda. Izan ere, dokumentazio lan mardulaegin du I. Mundu Gerrak euskaldunenartean izandako eraginaz bustiahal izateko. “Eskualduna egunkariarenaleak irakurtzen hasi nintzen,esaterako, asteroko berriak ematenzituelako gerraren inguruan, eta horibera bakarrik dokumentazio iturrihandia izan da. Gainera, herriz herrikokontuak, pertsonaiak, gertaerak etaeguneroko bizitzari buruzko detaileasko eskuratu ahal izan nituen. Eraberean, gerra honi buruzko liburuetaneta garaiko Ipar Euskal Herrikotestuetan, mapak eta argazkiak erearakatu nituen. Zorte handia izan dut,gainera, Frantziako Barne Ministerioakbadituelako interneten ezarriakgarai hartako erregimentu guztienoperazioak eta egunerokoak. Erregimentubakoitzean idazkariak ziren,eta egunero-egunero markatzen zutenerregimentu bakoitza non zegoen,nondik nora zihoan, erregimentuarizer gertatzen zitzaion, zenbat bonbaerori zitzaizkion, zenbat jende zauritueta hil zitzaizkion, bakoitzarenizen-deiturak? Informazio parrastabat balio izan didana gerraren bilakaeran49. Erregimentuaren jarraipenaegiteko”.
EUSKARAREN HAUTUA Euskarabatua erabili du Mikel PeruarenaAnsak liburu honetarako. Baina ezgaur egungo literaturan ohikoena zaiguneuskara batua, baizik eta lapurteratik,behe-nafarreratik eta goi-nafarreratikgertu dagoen euskara. “Apustuarriskatua izan da, banekielako IparEuskal Herriko irakurleentzat ez zelaguztiz haien hizkuntza izango, etaHego Euskal Herriko irakurleentzatexijentzia bat eskatuko zuela.
Saiatu naiz batzuentzatsinesgarria izango deneta besteentzat trabaizango ez den zerbaitegiten, eta hori ez dalan erraza izan”.
Hasieratik argizeukan erabilikozuen euskara zeinizango zen. Izan ere,dokumentazio lanarenzati handi bat, eta, beraz,hiztegia zein garaiko esapideeta bestelako mordo batlapurteraz, behe-nafarreraz eta goinafarrerazjaso ditu. “Ezinezkoa egitenzitzaidan beste era batera idaztea, ezinnuen nik sinetsi, beraz, nik ezinbanuen sinetsi, nekez sinestarazikonion beste bati. Horregatik diot nahikoaukera naturala izan dela niri dagokidanez,baina oraindik ere kezkatuegiten nau irakurleak liburua zelanhartuko duen ez jakiteak. Eurek epaitubeharko dute”. Baina lan duinek ezdute zertan bele eta miken beldur izan.