FANTASIAZKO anime eta komikizalea da Mikel Rodriguez; bereziki,botere bereziak dituzten gizakieiburuzko istorioen zalea. Horrelakoistorio gehienetan, baina, superheroiek Mendebaldekoegoera soziopolitikoaren defensahelburu dutela uste du idazle lesakarrak.Besteak beste, Batman, Spiderman edota XTaldea kasu. Baina Rodriguez ez da ideiahorrekin identifikatzen, eta, hortaz, bere istoriopropioa asmatzea erabaki zuen. “EstatuBatuetako komiki industria handiak sortutakobertsioetan, orokorrean, boteredungizakiek status quoaren alde borrokatzendute, horrek zintzo bihurtzen dituela. Arginuen istorio bat sortuz gero, statu quo horiezin zela zintzoa izan”, azaldu du.

Historia bera baino lehen, pertsonaiak jaioziren. Zehazki, hirukote protagonistarenartean, bi nesken pertsonaiak, Aratz eta Aitziber.“Burura bi pertsonaia boteretsu sortzekoideia etorri zitzaidan, bikote gisa funtzionatukoduten bi neska gazte. Segidan,marko bat osatzen hasi nintzen, abiapuntubat, azken geltoki bat, tarteko geltokiak, eta,azkenik, trenbide osoa osatu nuen”, zehaztudu Rodriguezek.

Markoa gaur egungo Mendebaldeko munduabada ere, errealitate gordinenean oinarriturik,protagonistek gizakiek dituzten antzekosentipenak dituzte. “Borroka armatuareneta torturaren itzalak eragiten die pertsonainagusiei, eta, topikoa suerta badaitekeere, edozeinek dituen sentipen berberakdauzkate”, nabarmendu du idazle lesakarrak.Sentipen horien artean, maitasuna etaadiskidetasuna ulertzeko modu ezberdinak,bakardadeari beldurra eta dependentziaemozionala edo heriotzari beldurra bidelagunizango dituzte Begirada bategatik nobelarenprotagonistek.

Aske izateko beharra ere present dago liburuan.Izan ere, askatasuna bera zer deneztabaidagai azaltzen da eleberrian. “Esklaboakonformatzen da esklabo izateariuztearekin, baina esklabotza ezagutu ezduenarentzat hori ez da aski”, gogorarazidu Rodriguezek. Hala ere, protagonistekinidentifikaturik sentitzea baino, irakurleakhainbat egoera edo gogoetekin identifikatukodirela uste du. “Pertsonaiak gustukoizatea ulertzen dut, baina, horrelako istoriobatean, identifikatzeraino ailegatzea zailaikusten dut”, agertu du.

GAUEZ IRAKURTZEKO APROPOSA Eleberriarenezaugarrien artean, komikiekin duenlotura nabarmendu du Rodriguezek. “Nireburu-barrenean komiki edo anime batenitxura zuen istorioak, eta, nigatik balitz, nobelagrafiko bat sortuko nukeen. Baina lauurteko haur batek bezala marrazten dut,beraz, paper gainean letrak badaude ere, nikmarrazkiak nituen buruan”, aitortu du.Horrexegatik agian ohikoa dena bainoluzetxoagoa da Begirada bategatik. “Idaztenari nintzenean inoiz ez nuen pentsatu liburugisa argitaratuko zenik, eta, hortaz, inoizez nuen pentsatu zenbat ari ote nintzen idazten”,azaldu du. Hala ere, akzioz beteriko istorioadela ziurtatu du, gauez irakurtzeko maitedutenentzat aproposa.

Mikel Rodriguezek ez du uste begirada batekdena aldatzeko gaitasuna duenik. Hortaz,bere lehen eleberriaren titulua fantasiabatekin jolastearen ondorioa besterik ez delaadierazi du. Batetik, azken urteotan ikusitakoJaponiako hainbat animetan begiei etabegiradari ematen zioten garrantziaz ohartuta,eta, bestetik, telesail batzuetan botereakbegiei lotuta agertzen ohi zela ikusita, Aratzneskaren pertsonaia sortu zuela azaldu duidazle lesakarrak. “Begirada armatzat izangodu Aratzek, finean, ikusteko gaitasunadugunok pertsona bat ezagutzen duguneanezinbertzean begietara begiratzen diogulehenik, eta, ahoa ireki edo ezagutu bainolehen, jada aitzin-juzku bat egiten dugu gustukodugun edo ez erabakitzeko”, ohartarazidu. Sentsazio hori muturrera eramandaabiatu du Rodriguezek bere lehen eleberria.

BI URTEKO LAN GOZOA Bi urte pasatxoeman ditu Mikel Rodriguezek bere leheneleberria idazten. Diziplina eta metodologiazehatzik gabe idatzi duela onartu arren,ederto gozatu duela azpimarratu du idazlelesakarrak. “Istorioa bukatzea eta horrensatisfakzioa lortzea zen helburu nagusia”,ziurtatu du.