ESTATU Batuetako Renoko Unibertsitatekoeuskal ikasketen atalaren ekimenezargitaratu da The Dialects ofBasque liburua, euskalkien aniztasuna,ezaugarriak eta garapena publiko amerikarrarihurbiltzeko asmoz. Koldo Zuazohizkuntzalariaren Euskalkiak, euskararen dialektoak(Elkar, 2008) lanaren itzulpena da, AritzBrantonek egina. Euskarak eta euskal kulturakaspalditik liluratu izan dituzte EstatuBatuetako ikerlariak, europar mintzairenartean bakarra delako eta, batez ere, euskalinmigranteek Amerikako historian izan duteneraginagatik. Hala, irakurle ingelesdunak eskuradauzka euskal diasporaren inguruko idazlanugari eta gramatika zein hiztegiak ere badaude.Euskalkiez luze eta zabal jarduten den libururik,ordea, ez da egon, Renoko unibertsitateakZuazoren lanari erreparatu dion arte.

“Badaude lan zahar batzuk ingelesez, KoldoMitxelenaren eta haren garaikoen teoriak jasotzendituztenak, baina azkenengo hamarkadetaneuskalkien gaineko teoriek izan duten garapenaez da jasotzen”, azaldu du Koldo Zuazok.Renoko unibertsitatea jarri zen berarekinharremanetan, liburua ingelesera itzultzeko,“berri pozgarria izan zen, badago jendea euskarazez dakiena baina interesa baduena”.

“Renon esan zidaten, euskal gramatikakbazeuzkatela ingelesez, baina euskara biziarenaztarna euskalkiak direla eta horixe erakutsinahi dutela”.

Itzultzailea, ordea, ez da amerikarra. AritzBranton Ingalaterran jaio zen eta Bilbon bizi dagaur egun. Euskal Herrira etorri zenean, euskarazikasi zuen eta, gaur egun, itzultzaile ari da,batez ere literaturaren alorrean. Orain delahamar urte heldu zen gurera: “Kasualitateziritsi nintzen, jaialdi batera, baina lagun batzuekeuskararen berri eman zidaten ?dio Brantonek?;nor-nori-nork sistema azaldu zidatenean,pentsatu nuen: hizkuntza hori ikasi eginbehar dut, eta hala hasi nintzen”. Euskal aditzaktxundituta dauka Branton, “lego jostailubatekin jolastea bezalakoa da aditza osatzea, sistemaederra da eta euskara, hizkuntza aberatsa”.

Ath Brantonek izena aldatu zuen etaAritz Branton da gaur egun, “hemengoentzaterrazagoa da euskal izen bat badut”.

DIBULGAZIOARenoko unibertsitatekoek Brantonaukeratu zuten euskalkien liburua itzultzeko,“bazekiten nik euskararekin sekulako grinadaukadala”. Literatura itzuli ohi du batik bat,baina Ingalaterran hizkuntzalaritza ikasi zuenez,euskararen gaineko lan bat itzultzea “plazerra”izan du. “Liburua ez da zaila itzultzeko,badu alderdi espezializatua baina Koldorenidazkera erraza da ulertzeko, oso era dibulgatiboanidazteko gaitasuna du”. Biak Bilbon bizidirenez gero, Koldo Zuazo eta Aritz Brantonelkarlan estuan aritu dira itzulpenean.

Koldo Zuazoren ustez, euskaratik ingelesera zerbaititzultzen denean, “beti da albiste ona,kanpokoek gu ezagutzeko bidea baita”. Brantoneniritzian, Dialects of Basque dialektologianespezializatutako hizkuntzalarientzat aproposaizan daiteke batez ere; baina, estilo dibulgatiboanidatzita dagoenez, interesa daukan edozeinekirakur lezake, “atea irekitzea bezalakoada”. Euskal diasporakoen jakinmina asetzekobalio lezake, “Amerikan gero eta interes handiagoadago euskal gaiekin, datorren urteanAsun Garikanoren liburu bat [Far WestekoEuskal Herria] ingelesez argitaratuko dute”, dioBrantonek. Euskal Herrira etorri zenean,euskalkiek “txunditu” egin zuten, baina baitabeldurtu ere: “Hain eremu txikian horrenbestedialekto daude; batua ikasteak denbora luzeaeskatu zidan eta, euskalkiak gehituz gero, festajaialdi bihurtzen da!”. Hala ere, Brantonentzat,euskalkiak “euskararen mamia” dira. Orain,ingeles hiztunek altxor hori ezagutzeko aukeradute. Nagusiki, Estatu Batuetan zabalduko daliburua, baina Ingalaterran ere interesa piztukoduen esperantza du Brantonek.