Síguenos en redes sociales:

Guggenheim Bilbao Museoa "rock museo" bihurtuko da

Guggenheim Bilbao Museoak "160 metros: una historia del rock en Bizkaia" dokumentalaren emanaldi bat eskainiko du azaroaren 16an, arratsaldeko 20:00etan, Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 55. edizioaren programazioaren barruan, dokumentalaren arduardunek jakinarazi dutenez.

Guggenheim Bilbao Museoa "rock museo" bihurtuko daJosetxu Rodríguez

BILBAO. Museoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, bost kapituluk osatzen dute Bizkaiko rockari buruzko dokumentala, eta horietatik hiru interneten estreinatu dituzte jada. 1990ko hamarkadan Bilboko itsasadarraren bi aldeetan gertatu ziren ekonomia eta gizarte arloen aldaketak kontatzen ditu dokumentalak rockaren ikuspegitik.

Alvaro Fierro musika kazetaria (Ruta 66, Mondosonoro) eta Joseba Gorordo errealizadorea dira dokumentalaren zuzendariak, eta ekoizleak Diego Urruchi eta Raul Lopez dira, Stereozona WebTV-ren (http://www.stereozona.com) eta Media Attack on line bideo agentziaren (http://media-attack.tv) arduradunak, hurrenez hurren.

Dokumentalean agertzen diren taldeen artean daude Parabellum, Subversión X, Distorsion, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, Cujo, Gringo, Ya Te Digo, Sonic Trash eta Quite Fantastic. Lanak Nerbioi ibaiaren itsasertzak elkartzea bilatzen du, historikoki aurrez aurre egon ostean (langileria eta burgesia), 1990eko hamarkadan aurkitzen ziren musika ereduak elkartuz.