EUSKALGINTZAN gaztetatik dabil JonSarasua (Aretxabaleta, Gipuzkoa,1966) eta haren inguruan izandakobizipenak, emandako hitzaldi eta ikastaroetatikkoaderno ertzetan idatzitakoak etaurteotan sortutako ideiak biltzen dituen saiakerakaleratu berri du: Hiztunpolisa. Euskaltasunarennorabideaz apunteak, Pamiela argitaletxeareneskutik. Iparrari begira idatzitadagoela dio, “non gaude, nola goaz eta noragoaz” galderei erantzuna emateko eztabaidarakopuntuak jarri nahi ditu egileak. “Debaterakotresna izan nahiko luke, batez ere debateorganikorako tresna bat. Ez debate espekulatiboedo intelektualerako, baizik eta euskararengeroaren inguruan lanean ari diren antolatutakoorganoentzako ekoizpena izan nahikoluke”. Bere kezka eta proposamenen berrieman dio Sarasuak Ortzadarri.
Nola ikusten duzu, bada, organo horietako debateagaur egun?
Nik uste dut bisio edo etorkizun ikuspegi arazoakditugula azkenaldian, norabidea, ortzimuga,iparra lausotua dagoela. 50 urte daramatzaguhizkuntza biziberritzeko loraldi modernoan,baina, iruditzen zait badaudela ziklo batenamaierako sintomak, eta badirudi arlo askotanez dagoela argi nora goazen, iparra non dagoen.Iraganeko uste asko erori egin dira. Aurrekobelaunaldiak ametsekin arazoak izan zituen,arlo batzuetan ingenuitatetik frustraziora pasadira sentipenak. Berriro amets horizonte batekoizteko beharrean gaude. Eta amets horretan, estrategiak edo helburu-kateak kokatu. Estrategia,azken finean, etorkizun-ikuspegiaren alabada. Ipar argirik ez badago, ez dago estrategia bizigarririkere, plan estrategiko asko egon arren.
Euskararen egoeraren argazki bat egingo bagenu,zeintzuk lirateke euskararen mehatxuak etaindarguneak?
Mehatxuetatik hasteko, munduko korapilobatean gaude: zer gertatuko den hizkuntza aniztasunarekindatorkigun mundu teknologiko etaglobalizatu honetan. Ikusteko dago input uholdebatean biziko diren belaunaldietan, euskararenkomunitatearen elementuak nola biziberritukodiren. Egoera zail baten aurrean gaude etagure diagnostiko medikua serioa da, ez gaudebrometarako egoera batean eta, arlo batzuetangainera, alarma gorriak pizten ari dira. Barrutikditugun indarguneetako bat, esango nuke,daukagun gizarte kapitala dela. Gauza asko kontraditugu, baina, gizarte zibiletik erakundeakantolatzeko eta erakunde horietatik gizartearenbeharrei erantzuteko nerbioa duela frogatu duengizarte batean gaude.
Euskarak badu inolako abantailarik aurreraegiteko?
Hizkuntzaren egoerarekin dugun tentsioaaspalditik dator, eta nik uste dut komunitatehonen iraupen muskulua aktibatuta dagoela,beste hiztun komunitate batzuk espazioanhedatzera entrenatu diren bezala, gurea espazioanez baina denboran irautera gehiago entrenatudela esan genezake. Badago transmisiosena, nik fluxu deitzen diodana, eskutik eskuraura pasatzeko ilusioa transmititu duenkomunitatea da gurea. Hori da abantailetakobat, transmititu zaigun harrotasun puntu hori,gure nortasun eta fluxu kulturalarekiko.
Liburua bi zatitan banatu duzu: atal inorganikoaeta organikoa. Zer esan nahi du bakoitzak?
Atal organikoak bederatzi dira eta nolabaitorganoentzako ideiak edo organizatzeko ideiakdira, gizarte antolatutik sortutako organoeiburuz ari naiz gehienbat, hezkuntzan, hedabideetan,kulturgintzan, euskalduntze alfabetatzean,aisialdian edo korpusean, besteak beste,lanean ari diren organoak. Arlokako estrategiakjorratzen dira atal horretan. Horren aurretikbeste bederatzi kapitulu daude, euskaltasunarengeroa pentsatzeko oinarri batzuk lantzendira kapitulu hauetan.
Zeintzuk dira, orduan, oinarri horiek?
Hizkuntza ekologiaren paradigma aipatuz hastenda liburua. Ideologia modernoek ez dutegaratu gramatikarik hizkuntza eta kulturadibertsitatea kudeatzeko, ez ezkerrekoek eta ezeskuinekoek. Hizkuntza ekologia etika bateanoinarritzen da, eta horren gainean jakintza sortzendu. Hizkuntzaren bizitzaren gakoak, galbideak,berreskurapenerako bideak eta hizkuntzenarteko dinamikak aztertzen ditu ekolinguistikak,soziolinguistikak. Jakintza horiserioago garatu behar dugu, demagogia alderdikoietatikapur bat atereaz hizkuntzaren biziberritzea.