Hegats aldizkariaren 50. zenbakiak Miranderen ibilbidean erreparatu du. Jon Mirande (Paris, 1925-1972) zuberotarra zen jatorriz, baina hogei urte zituela ikasi zuen euskaraz (hamabost hizkuntza ze-kizkien). Txomin Peillenekin batera Igela sortu zuen Parisen, "euskal heterodoxoen aldizkaria". Poemez eta artikuluez gainera, nobela ezagun bat idatzi zuen, Haur besoetakoa. Aldizkaria doan jaitsi daiteke Euskal Idazleen Elkarteko webgunetik.