BILBO. bizimodua ikusteko mo-du ezberdinak banatzen zituen Bilboko itsasadarrak 90. hamarkadan. 160 metrotako distantzia laburrean islatu ziren pentsamolde ezberdin biren doinuak; izan ere, Ezkerraldean eta Eskuinaldean -zonalde bakoitzeko karakteristika ekonomiko, soziologiko eta ideologikoetan oinarrituta-, ezaugarri diferenteetako musika motak garatu ziren. Dualtasun hori azaltzeko asmoz aurkeztu dute Álvaro Fierro kazetariak eta Joseba Gorordo dokumentagileak 160 metros, una historia del rock en Biz-kaia izeneko docuweb-a.

Kronika bost zatitan banatu dute eta jadanik lehenengoa internet bidez ikus daiteke berau aurkezteko berariaz prestatu duten webgunean (www.160metros.com). Hainbat musikari eta kultur eragileek parte hartu dute proiektuan, euren testigantza eta iritziak eskaini dituztela. Abiapuntutik froga ukaezinak azaltzen dituzte: Portugaleteko zubi esekia lekuko izanik, Ezkerraldean punk tankerako rock sozialago bat garatu zen bitartean (Eskorbuto, Zarama, Parabellum... horren erakusle dira), Eskuinaldean Getxo Sound delakoa sortu zen, molde hedonista eta globalago batek elikatuta (El Inquilino Comunista, Los Clavos, Lord Sick-ness... bezalako taldeekin).

Transmedia ekimena den heinean -zati ezberdinetan atondutako prozesu narratiboa, plataforma eta euskarri ezberdinetan plazaratzen dena-, atal bakoitzak gaiaren inguruko alderdi batean sakontzen du. Gorordoren hitzetan, lehenengo kapituluan testuingurua eskaintzen da. Bigarren kapituluan ingeles eragina izan zuen Ezkerraldeko punk mugimenduari eskaintzen diote. Hurrengo atalean, berriz, Getxo Sound mugimenduaren nondik norakoak azaltzen dituzte. Laugarren kapituluan bi alderdien arteko ezberdintasunei buruz ari dira; estereotipoak azalduz eta ikertuz, horien atzean zer dagoen azaltzeko helburuz. Azkenengo atalburua konklusioen garaia da; eta gaur egun dagoen egoera zein den azaltzeko ordua.

"Bost kapitulo horiek 60 minutu inguruko film bat osatuko dute", azaltzen du Gorordok. Lehen kapitulua baino ez dute aurkeztu eta besteak editatzen ari dira orain. "Elkarrizketa eta errekurtso batzuk grabatzea gelditzen zaigu oraindik, baina %90a grabatuta dugu", dio dokumentagileak. Interneten eskuragai jartzeaz gain, proiektuaren susta-tzaileen esanetan, dena editatzen bukatzen dutenean ETBn ere emango dute; bai atalka eta baita osorik ere. Gainera, proiektua gauzatzeko jendeak bidali dizkien dokumentu guztiak (argazkiak, bideoak, sarrerak..) gizartearen eskura jarri nahi dituzte, lanaren edizioa bukatzen dutenean guzti horiek gordetzeko artxibo digital bat sortuz.

ondoriorik ez Proiektuak piztutako interesa oso handia izan da. Ez bakarrik publikoaren artean, baizik eta musikagintzan diharduten eragile guztien artean ere. Hori dela eta, horietako askok parte hartu izan dute docuweb-ean, euren testigantza eta iritziak emanez: Los Clavos, El Inquilino Comunista, Zarama, Elektrobikinis, El Eterno Femenino edota Bonzos taldeetako zenbait kideek, Radiation sustatzaileek, Banizu Nizuke argitaletxeak, Fernando Gegúndez edo Jerry Coral bezalako kritiko musikal entzute-tsuek, kultur teknikariek edota zenbait ekonomialarik gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak eskaini dituzte.

"Klixeak albo batera utziz, errealitateari aurre egiteko orduan heda-tzen ziren mezu musikaletan -baita hizkuntzan eta eragin musikaletan- egoera ekonomiko zailagoak zerikusia zuela aztertu genuen", kontatzen du Álvaro Fierro kazetariak. Baina dokumentala graba-tzearen arrazoiak ez zuen ezaugarri horiek aztertzearekin zerikusirik; "Euskal Herrian -bereziki Bizkaia aldean- dauden rock taldeen maila oso handia den heinean, horiei omenaldi bat egiteko gogoa geneukan Álvarok eta biok", azalzen du Gorordok. Haiei dokumental bat eskaintzea euskal taldeek zer nolako maila duten erakusteko modu bat iruditu zitzaien.

Horretaz gain, Bizkaiak rockaren bidez bizi izan zuen eraldaketa kontatzeko modu bat bezala garatu zen dokumentala grabatzearen ideia. Horretarako, ibaiaren bi ertzetako errealitatea aukeratu zuten, nahiz eta Bizkaiko beste eremu batzuetan ere rock mugimendu garrantzi-tsuak izan ziren, hala nola, Lekeition edo Bermeon, baita Bilbon ere. Dena den, Fierroren esanetan, "gaur egun ez dago ezberdintasun handirik estilo musikalei dagokienean. Tratatu dugun beste gai bat globalizazioa da; izan ere, Guggenheim efektuarekin batera distan-tziak laburtu egin dira. Bilbo hiriburu industrial bat izatetik zerbi-tzuen hiri bat izatera igaro izanak homogeneotasuneranzko bidea erraztu du".

Musika genero ezberdin horiek garatzeak ez zuen, baina, egoera ekonomiko edo sozialari aurre egiteko asmoarekin zerikusirik. "90. hamarkadan Bizkaian zegoen egoerari buruz hausnartu duten musikoek eurentzat musika asperduratik irtetzeko modu bat zela ondorioztatu dute". Hala ere, lanaren arduradunek nahiago dute docuweb-aren ondorioak ikusleak atera ditzan. "Guk eztabaidarako markoa sortu nahi genuke", adierazten du Álvaro Fierrok.