AROSI diskoaren bira amaitzeanhasi ziren Pedro Melgarejo Pepo(baxua), Iñigo Pagazaurtundua Pagaza(gitarra), Gorka Chamorro (bateria)eta Maria Rivero (ahotsa) euren hirugarreneszena (hala dio izenburuak) honetanpentsatzen. Oro har, musika zerbait esatekobide bezala erabiltzen dute, hitza da konposizioarenabiapuntua eta ondoren, hitzek diotenarenarabera egiten dute musika. Riverokazaltzen duen moduan, garrantzi handia ematendiete mezuei. “Abestiaren abiadura, melodiaedo dena delakoa mezuaren arabera egitendugu, guretzat letra eta mezu batzuek abiaduraeta indarra behar dute eta beste batzuek,aldiz, intentsitatea eta iluntasuna”.

Kasu honetan, diskoan bildu dituzten sei abestiberrien hitzak abeslariaren anaiak, Ruben Riverokidatzi dituVillefranche-sur-Saône espetxean.“Hala ?dio abeslariak?, Ez al zaizu iruditzen kantuakbizi garen mundu zoro eta zentzugabeariegiten dio kritika, kontzientziak astindu nahian;Heriotz beltza abestiak polizia desberdinenindarkeria salatzen du, herri honetan askotanbizi izan dugun heriotz beltzaren salaketa argiaeta zorrotza egiten dugu; Kontrametafora mezupositiboa bidaltzeko asmoarekin idatzia dago;Piratak kanta alaia da, hirugarren eszena honierritmo bizia ematen diona; Egi apokaliptikoaabesti kritikoa da eta Kanta honekin, alaia etaindartsua da”. Guztietan ere letra eta musikauztartzen saiatzen dira, estiloak, erritmoak etamelodiak hitzek iradokitzen duten horretaramoldatzen, alegia.

Sei abesti berriez gain, lehendik grabatuta zituztenbi ere sartu dituzte diskoan, bonus trackmoduan. Tximeletak abestia da horietako bat,Tximeletak gazte mugimenduaren ingurukodokumentalerako sortutako kanta, Alaia Martinenhitzak dituena. Abesti horretan Iheskide taldekoXaguk kolaboratu zuen. Bestea, Inside on aBelmarsh Cell, azaroan Londresen izan zen London-Basque Solidarity Sound System elkartasunjaialdirako sortutako kanta da. Imanol Galfarsorokidatzitako letra darama eta Governors-ekoJuan Sangre, Laineko Leire Berazaluze, ZeaMaysekoAiora Renteria eta 121Krew-ko EndikaLahaine izan dira kolaboratzen.

Sorreratik talde konprometitua izan da Siroka,euren hitzetan eta parte hartutako proiektuetanislatzen da engaiamendu hori. “Mikrofono bateta publikoa izatea arduraz hartzen dugun gauzada, aukera hori aprobetxatu nahi dugu etagure ustez garrantzitsuak diren kontuen inguruanhitz egin ?azaltzen du Riverok?; musikaborrokatzeko tresna izan ahal da eta gure ustezsalatzeko gauza asko dago, edota goraipatzeko,eta arduraz hartzen ditugu bai letrak, bai zuzenekoetanedota elkarrizketetan esaten ditugungauza guztiak”.

Kaki Arkarazoren Garate estudioetan grabatudute diskoa eta zinez diote oso esperientzia onaizan dela: “Etxean bezala sentiarazi gaituzte baiKakik baita Mikel Abregok ere, eta horrek askoerraztu digu lana. Gainera, musikalki ere askoinplikatu da Arkarazo eta oso pozik gaude emaitzarekin,baita berarekin izan dugun harremanarekinere”. Errepikatzeko moduko esperientziaizan dela baieztatu dute.

Talde guztiak bezala, Sirokak ere etengabe ikastendu esperientzietatik. Musikalki helduago sentitzendirela diote: “Azken finean, gure lekutxoatopatzen ari gara, bai estilo aldetik eta baita arloguztietan ere. Gauzak ondo egin ditugu askotan,bestetan erratuko genuen, baina hori da azkeneanbehar duguna, gure estilo hori bilatzea,gure filosofia talde moduan definitzea. Oraingohonetan oso eroso gaude lortutako estiloarekineta soinuarekin”, azaltzen du abeslariak.

AUTOGESTIOAREKIN LIBRE 3.SZN hau bezala,aurreko bi diskoak ere (Haize Berriak, 2010; Karosi,2011) Copyleft lizentziapean argitaratu dituzte.Lehen biak MusikHerria herri disketxearekinkaleratu zituzten. Hirugarren hau argitaratzeko,beste hainbat sortzailerekin eratutako Taupakaelkartea baliatu dute. Beti egon dira autogestioarenalde, horrek independentzia osoa ematendielako lanak kaleratu eta kudeatzeko. “Ezdugu inolaz ere nahi enpresa batek gure kantueneskubideak kudeatzea, hauek libre izatea nahidugulako. Horregatik, guretzat zentzuzkoenaCopyleft lizentzia erabiltzea da”. Diskoa aurkeztenduten unetik, hura deskargatzera, erostera,konpartitzera eta zabaltzera bultza nahi dituzteentzuleak. “Era horretan euskal kulturarendemokratizazioari gure bultzadatxoa ematen diogu,gure musika behintzat, erosteko ahalmen ekonomikoaez duenaren esku jartzen ere”.