SANTIAGO de Pablo (Zaragoza, 1959)Historia Garaikidean katedraduna daEuskal Herrriko Unibertsitatean. Zineaeta abertzaletasuna aztertu izan ditu,batik bat, ikus-entzunezkoen bitartez historiarenanabasa askatze aldera. Eskoletan, ikusentzunezkoakerruz erabiltzen ditu, betiere testuinguruaargi azalduz: “Ikasleak oso gogokodituzte pelikula bestelakoak ikustea, bainahorretarako azaltzen jakin behar da”. Izan ere,historia garaikidea hedabiderik gabe eta berezikizinerik gabe ezin uler daitekeela uste du.Berak sinatu ditu, besteak beste, Los cineastas.

Historia del cine en Euskal Herria, 1896-1998 etaTierra sin paz. Guerra Civil, cine y propagandaen el País Vasco. Bere azken liburua RenokoEuskal Ikasketen Zentroaren laguntzarekinkaleratu du: The BasqueNation On-Screen. Cinema,Nationalism and Political Violence. Orainarte gutxi jorratu izan den aldagaia jorratu du:zineak osatu duen abertzaletasunaren historiaeta ETA-ren testingantza. Hori guztia osomodudidaktikoan jorratu du, publiko anglosaxoiakbehar bezala uler dezan. Bere ustetan, lanarenekarpen garrantzitsuena zera izan da: ETAp.m.-k Euskadi Estatutik at (1983) dokumentalakontrolatu zuela argudiatzea, edo gehiengoarentzatezezaguna den pelikula nazia ImLande der Basken (1944) aipatzea.

1928. urtean agertu zen estreinakoz ikurrina‘El mayorazgo de Basterretxe’ lanean. EuskalHerri idiliko bat agertzen du. Baina zein pelikulatanazaleratzen da abertzaletasunaren irudikeriaherrialde moduan? ‘Ama Lur’-ren?

Oso goiz, zineak euskal abertzaletasunaren irudikeriaagertu zuen. 1918an fikziozko pelikulabat (Josetxo) filmatzeko saialdia egin zutenabertzaleek. El mayorazgo de Basterretxebaskistagoa da abertzalea baino. Gero, BigarrenErrepublikan eta Gerra Zibilean EAJ-k etaEusko Jaurlaritzak zinearen bitartez abertzaletasunazabaltzeko ahalegin osoa egin zuten,Euzkadi (1933) eta Guernica (1937) lanen bitartez.Baina, egia da, Ama Lur izan zela euskalabertzale kontzientziaren ikus-entzunezko aldarria,diktadurapean politika agortuta zegoengaraian. Inflexio puntu bat izan zen Ama Lur.

Abertzaletasunaz hitz egitean zer nolako erreakzioaizan lezake publiko angloxasoiak?Gizarte estatubatuarra abertzalea da edo bestezerbait?

Bestelako abertzaletasun mota bat da, AmeriketakoEstatu Batuen jatorri berezia dela eta.Beraientzat zaila da, Europako nazioen gakoaerraz ulertzea. Egunerokotasunean antzematenda haien benetako patriotismoa. Bandera estatubatuarraknonahi ikustea adierazgarria da.

Posible al da ETA-ren edo abertzaletasunareninguruko pelikula bikainak egitea ‘anbiguo’edo ‘partziala’ hitzak erabili gabe, ‘Yoyes’ filmarekinpasatu zen moduan?

Zaila da erantzun argi bat ematea, aukera personalbat baita. Agian, askorentzat ETA edoabertzaletasunaren inguruko film onena dagoenekoeginda dago. Beste batzuk usteko dute pelikulahori epela edo partziala dela. Eztabaidatuizan diren gai sozial, politiko eta historikoekinantzeko zerbait gertatu izan da azken urteotan.IRA-ren inguruan estreinatzen zen film bakoitzakika-mika sortzen zuen. Ildo horretan, ETArenterrorismoaren amaierarekin bateralitekeena da pelikula sakonagoak egitea, etaaldi berean, ikus-entzuleak erakartzekomodukoak izatea.

ETA erakunde barruko matxismoa eta emakumezkoenindartzea azpimarratu izan dute ikerlariatzerritar batzuek. Oro har, zein izan daikertzaile horien begirada euskal gizartearenerrealitate aberats horretara gerturatu direnean?

Orotariko ikuspegia izan dute. Baina argi dagoikerlari askoren artean Euskal Herriak txundimenaeragiten duela: hizkuntzak, historiak,ETA-k? Txundimen horrek errealitatearen mitiuna batalla (1993), adibidez, oharkabean pasatuziren. Jakin badakigu etorkizuneko lanakere polemikoak izango direla edo ikuspegi kontrajarriakizango dituztela. Euskal gizartearengehiengo bat adiskidetzearen aldekoa bada ere,hori bideratzen jakitea ez da erraza. Oraindikere zauri irekiak daude.

Liburuan pelikulen ekoizpenen jatorria bereiztenduzu. Zergatik?

Iñaki Artetaren dokumentalak euskal ekoizpenadu eta abertzaletasunarekiko oso kritikoada. Aldi berean, badaude euskal parte-hartzeaez duten eta abertzaletasunarekiko sekulakoenpatia agertzen duten lanak. Gainera, ETArenaurrean txundituta agertu izan dira, askatasunarenbila borrokan dabiltzan gerrillarierromantikoak bailiran.

Imanol Uribek ‘Días contados’ filma egin ondorenbehin eta berriz adierazi zuen ez zela pelikulapolitiko bat, kontraesanak zituen gizonbat agertu nahi zuela, alegia. Nekagarria izanbehar du behin eta berriz hedabideen aurreanjustifikatu behar izateak, ezta?

Egia da ETA-ren inguruko pelikula bat egitenzen bakoitzean ika-mika berri bat hasten zela.Onartu beharko da tirabirak zine-txartelaksaltzen dituela. Galdetu beharko dugu, bestalde,Días contados-eko protagonista etakidea izateazerbait kasuala ote den. Orduan, zergatikaukeratu zuen pertsonaia hori, eleberrikoaaldatzeraino? Adierazgarria da oso hori, etaezin liteke esan zerbait kasuala izan dela. Halaere, uler dezaket Uribek eta beste askok pelikulakaurkeztean, zineaz eta ez politikaz hitzegin nahi izatea.

bereziki, katarsi-eragilea izan da. Telebistazere hitz egitea pentsatu zenuen?

Bai. Baina telebista aipatuz gero, ikerketa eremuagehiegi zabalduko litzateke, eta are gehiagoteknologia berriak aipatuz gero. Jo ta kebera bideo formatuan egin zuten eta gaur egungogarai digitalean eta zeluloidearen atzerakadagauzatzen ari den honetan, ikus-entzunezkoenarteko mugak gainditu egiten dira.

Telefilme bat edo telebistarako ekoitzitakodokumental bat sarean edo bat-batean zinemaaretoetan estreinatu litezke, banaketa bermatuezean.

Nola irudikatzen dituzu hemendik 50 urteraegingo diren pelikulak?

Ez du erantzun errazik, jakinda historiarenerritmoa areagotzen ari dela. Amaiezinak ziruditengertaerak bukatu egiten dira eta handikgutxira inork ere ez ditu akorduan. Bainazineak memoria kolektiboan indar handia du,eta 50 urte barru ere euskal gaiaren inguruanpelikulak ere egingo dira. Dena den, ETA-reninguruko pelikulak historikoak izatea positiboaizango da.

Liburuan, Aguirre lehendakaria aipatzen duzu,Ameriketako Estatu Batuetara egindako bidaiadela eta. Garai horren lekuko izan ziren ikusentzunezkoaktopatu dira?

Aguirre eta Eusko Jaurlaritza eta EstatuBatuen arteko harremana oso garrantzitsuaizan zen. Liburu garrantzitsuak idatzi dituzte,Ludger Meesena tarteko. Filmaketa oso gutxibatzuk badaude, baina oso amateurrak dira.Gauza bera pasatu zen Eusko Jaurlaritzak NewYorken zuen delegazioarekin.