HAUSNARKETA labur bezain sakonezhornitu du bere hirugarren liburuaazpeitiar idazleak, eta Arrazoia ezdago edukitzerik izenburua eman dio(Alberdania). Izan ere, eguneroko gertaera etaegoeretatik abiatuta, gogoeta sorta bat eskaintzendigu oraingoan, arrazoiaren, arauen etagizartearen jarreren inguruan. Idazteko, Berbaturaizeneko estiloa darabilela nabarmendudu, hau da, literaturaren idazkera zurrunetikaldendu nahi duen molde dinamikoagoa, hitzaren,berbaren bizitasunean oinarritua.

Liburuan, gogoeta laburrak aurkituko ditugu,elkarren atzean jarriak, baina itxuraz bakoitzakhurrengoarekin inolako loturarik izan gabe.Gehienak ez dira aforismo izatera iristen, luzexeagoakbaitira, “aforismora heldu gabe, laburreanzer idatz nezakeen ikusi nahi nuen”, azaldudigu Iñaki Segurola egileak. “Liburu oso bataforismo hutsez betetzea lan nekeza da, bizitzaosoa egin behar da horrenbeste materialbiltzeko; bestetik, gogoeta luzea egiteko asmorikere ez neukan, beldur nintzen idazten hasieta ez ote nintzen gehiegi korapilatuko”. Hausnarketatxobakoitzak ez dauka besteekin zerikusizuzenik, baina denak elkarrekin hartuzgero, badauka hari bat: “gogoeta solteak daude,baina oro har badago gai bat, arrazoia, maiztxoagertzen dena, agian ez da liburu osoaren hariabaina bada soka lodixeago baten parekoa; arrazoiarekinbehin eta berriz egiten dut topo”.

Arrazoiak, eta bereziki arrazoia eduki beharrak,kezkatu egiten du Iñaki Segurola: “denok nahiizaten dugu arrazoia eduki, baina arazotsua gertatzenzait hori”. Izan ere, Segurolak dioenez,“arrazoia ez da eduki daitekeen zerbait, berezdabilen zerbait da, harrapatu ezinezkoa, bainaarrazoiaren bila joateko joera daukagu txikitatik,nork bere arrazoiak, ideiak, pentsamenduak,...

nahi ditu”. Esamoldeak dio, umeari arrazoiaeman behar zaiola beti, baina Segurolakohartarazten duenez, “ume horretatik gatozdenok, baina zerbait gehiago ere bagara, konturatzengara arrazoia ezin dela lortu, badago horzalantza bat”. Hain zuzen, arrazoia eguzkiarekinparekatzen du, “eguzkiak noizean behin jo egitengaitu, baina ezin dugu hartu, ukitu; arrazoiaberdina da, akaso noiz edo noiz joko gaitu, bainaezin dugu ukitu, eutsi, haren jabe izan”.

Arrazoia ez dago edukitzerik liburuan, egiazurrunaren jabe direnei kritika egiten die IñakiSegurolak, izan erlijiotik abiatutako egia biribilakzein zientziatik eratorritakoak, ez ditu aiseonartzen: “Zientzia bera aztertuz gero, azaletikbegiratuta bai, badirudi gauzak nola diren esatenzaigula, ondo frogatuta; baina ikerketa sakonakaztertuz gero konturatuko gara zientziakesaten digula gauzak nola diren, eta baita nolaez diren edo nolakoak izan litezkeen ere, egiabakar bat ezin zehaztuta”. Hor borroka bat ikustendu, dabilen arrazoiaren eta araututako arrazoiarenartekoa.

BERBATURA Hizkuntzaren arau zorrotzak ere ezdira Iñaki Segurolaren gustukoak, bereziki “akademikoeneuskara batu, jaso eta landua” (porlanduadela dio). Literaturara egokitutako hizkeraere hila iruditzen zaio; hori dela eta, berak,literatura ez, berbatura egiten duela dio: “Berbaturarekin,idazteko era bizia adierazi nahi dut, bizkaierazko berba hitzetik sortu dut ?hitzturaitsusi geratzen omen zen?, literatura hitza letrahitzarekin dago lotuta, letra gauza hila da, berba,berriz, ahotik dator, bizia da”. Horrela,ahozkotik eta euskaldunen senetik hurbilagoegongo den idazkera aldarrikatzen du, “euskaldunpetoak diren herrietan hazi garenok zerbaitnaturalagoa behar dugu, idazleok zor diogueuskaldun mota horri euskara biziagoa, graziaduna,ez literaturaren estilo geza”.

“Luzaz pentsatua, motzean idatzia”, horrelaazaltzen digu Iñaki Segurolak Arrazoia ez dagoedukitzerik liburuaren funtsa. “Hiruzpalau urtezibili naiz gogoetak biltzen, etorri ahala batuditut, ni ez naiz idaztera propio esertzen denhorietakoa”. Gogoeta bakoitzaren luzera erepentsatu gabe etorri omen zaio, pieza laburrezosatutako zerbait egitea pentsatua izan badu ere.Gogoeta motzak izanagatik, ideia sakonak direlaazaldu digu Segurolak: “irakurraldi luzeegiakegiteko ez dela aproposa esango nuke, pixkanakairakurtzeko lana da”.