GATIBUK irribarre handi batekinemango dio amaiera urteari, izan erebadute zer ospatu. Lehen Zoramena(Oihuka, 2002) hark Euskal Herria zoromoduen jarri zuenetik hamar urte igaro direnean,pauso ziurrez emandako ibilbidea konfirmatzendu bosgarren kaleratu berri dutendiskoak, ZazpiKantoietan izenekoa. Bazirudienzaleak kantu berrien gosez zirela, izan ere, azaroanaurkeztu eta pasa berri den 47. DurangokoEuskal Liburu eta Disko Azokan gehien salduden diskoa izan da bizkaitarrena. Alex Sardui(ahotsa), Haimar Arejita (gitarrak),Mikel Caballero(baxua) eta Gaizka Salazar (bateria) osopozik daude lan berriak izan duen harrerarekin.“Gauzak espero baino hobeto atera dira, diskoaoso ondo saldu da, Durangoko kontzertua beteegin zen eta Bilbokoa ere betetzea espero dugu.Ospatzeko nahiko aitzakia dira”, dio Arejitak.
Urteak dira jada aretoak betetzen dituztela etaarrakasta izaten dutela nahinora doazela ere, bainabeti mantentzen dute gauzak lehen aldiz egitendireneko izpiritua, momentu bateko arrakastakez baitu biharkoa bermatzen; “ezin zaraerlaxatu, gauzak borrokatu egin behar direla etapublikoaren konfiantza eta babesa irabazi eginbehar direla pentsatu behar duzu”. Horregatikdio Arejitak, disko bat ateratzen duten bakoitzeanedo kontzertu bat aurkezten duten bakoitzean“zerotik hasiko bagina bezala” dela, musikalkiez, noski, baina bai jarreraz.
ZAZPI TXOKOTARA ZABALTZEN Lau urte ziren kantuberriz osatutako diskorik kaleratzen ez zutela,Zoramena-ren eta Disko Infernu (Oihuka, 2005)bigarrenaren ostean, Laino guztien gainetik, Sasiguztien azpitik (Baga-Biga, 2008) izan zen kantuberriz egindako azkena. Haren ondotik etorri zenZuzenean bizitzeko gogoa (2010), Durangoko Plateruenanemandako kontzertuaren zuzeneko grabazioa.
Hain zuzen ere, zuzeneko horren garaianArejita jolasten hasita zegoen jada disko berrirakoizango ziren ideia batzuekin. Hala, ideiahaiek Sarduik izandakoekin batu eta hasi ziren,apurka-apurka, kantuei forma ematen, “bainanahiko erlaxatuta, larritu gabe eta bukatzeko presabarik”. Bien artean egin dute sortze lan nagusia,beti egin izan dute hala. “Nik musikakonponketa eta produkzioa egiten ditut, gero Alexekletra jartzen die horiei, eta lauzpabost abestinahiko gorpuztuta ditugunean, lokalera joaten gara, han Mikelekin eta Gaizkarekin entseatzeko”.Lanketa prozesu hori pasata, zazpi kantuzituztenean Durangoko datak gertu ziren jada,“eta esan genuen, bada zazpi kanturekinbagoaz!”, azaldu du Arejitak. Musika aldetikinoiz egin ez dituzten gauzak egin dituztelaaitortzen du gitarra-jotzaileak, erritmo berriakbaitaude diskoan,Pausu bet atzera kantuak Gatiburenmusikan ohikoa ez den pop-rock kutsuadu, funky-arekin ausartu dira Gabak zerueribegire kantuan eta %100 abesti akustiko batdakarte, Biarritz. “Jendeak oso disko desberdinadela esaten digu; noski, azken finean ez dugumusika etiketetara mugatu nahian sortzen, aldehorretatik oso arduratsuak ez garela esangogenuke, ez diogu estilo jakin bati edo pose batigarrantzia larregi ematen, ez gara punkyak, ezgara heavyak”.
Etiketarik izatekotan, bakarra dute buruan: alaitzekomusika egitea. Baina, alaitzeko musika izanagatikez dira arinkeriatan erortzen, kantuak ezdaude mezuen faltan. Gehienbat euren bizipenetanoinarritutako istorioak kontatzen dituzte etaez dute iritzirik edo jarrerarik inposatunahi, “baina,nahiz eta pretentsio handi bat izan ez, beti nahiduzu zure musikarekin zerbait hobetu, jendearenburuan zerbait eragin”. Musikarekin zerbait lortunahi badute, jendeak amestu dezan, mentalkibeste leku batzuetara joan dadin, “euren izpirituakalaiago eta lasaiago egoteko”. Konbentzitutadio Arejitak: “Jendea alai dagoenean ez dagoproblemarik, alai zaudenean dena hobeto doa etahori da gure helburua”.
HAMARKADA BETE ABENTURA 2000. urtean Alexenlokalean biltzenhasi zirenetik pasa dira jada dozenabat urte, hamar urte lehen diskotik.Hamarkadahonen balantzea egiterakoan Arejitak onartzendu asko hazi direla, bai musikari moduan,bai talde moduan, gero eta gehiago saiatzen baitiraondo antolatzen eta kontzertuak ondo zaintzen.“Kontzertu gero eta handiagoak eta jendetsuagoakegin ditugu, hori talde guztien helburuadela uste dut; baina ez bakarrik jendea biltzea,kalitateaematea baizik, ekipo indartsuagoak jartzengoaz kontzertuetara datozen guztiek gozatuahal izateko, ez bakarrik soinua ondo iristen zaienlehen lau ilaretakoek. Alde horretatik beti gabiltza borrokan eta gauzak ondo egin nahian”.Hamarkada bete abentura izan da, beste gauzenartean, Euskal Herritik kanpora ere eurenlekutxoa bilatzen saiatu direlako,Espainian nahizatzerrian. Valentzian, Galizan, Bartzelonan etaMadrilen izan dira, eta orain Londresera joatekoasmoa dute. Euren ustez, euskara gaur egunoraindik muga sakona da euskal taldeentzat,“euskal taldeok ez ditugu oso zubi sendoak eraikikanpora begira eta lan asko dago egiteko, guremusika kanpoan ere promozionatu ahal izateko”.
Hamar urtetan, noski, afaritan behin eta berrizateratzen diren anekdotak sortu zaizkie. Irlandaraeginiko bidaiak eman zien ahazten zaila denpasarte horietako bat: “Bidaia hartan, batzukhegazkinez joan ziren eta beste batzuk itsasontzianjoan ginen Normandiatik. Kontzertu bezperakoarratsaldea zen, ferryak irteteko ordua;baina oso itsaso zakarra zegoen eta azkeneanhamabi orduz atzeratu zen ferrya. Imajina dezakezuzer nolako bidaia izan zen, denak sabelaknahasturik eta desesperatuta iritsi ginen Irlandara.Iritsi ginen Dublinera bai, ez berandu,baizik oso berandu. Hain berandu, ezin izangenuela kontzertua egin. Orduan erabaki genuendenok elkarrekin pinta batzuk edatera eta geureaez zen beste kontzertu bat ikustera joatea”,kontatzen du Arejitak. Taldetik kanpora elkarrekindenbora asko pasatzen ez duten arren,“lagunartean biltzea beti da motibo bat gusturaegoteko, ez gara aspertzen”. Are gutxiago horrelakobizipenekin.
EUSKAL MUSIKAREN EGOERAZ HAUSNARKETAHain azkar doan mundu honetan, hamarkadabatean goitik behera alda daitezke zenbait egoera.Musikaren egoera azken hamarkadan zertanaldatu den galdetuta, internet da Arejitari ateratzenzaion lehen hitza. “Taldeek orain badaukateinternet promozioa zeuk egin ahal izatekobaliabide oso indartsu bezala.Talde txikiek lehenez zituzten baliabide horiek”. Alde horretatik“demokratizatu” egin da egoera bere ustez. Baina,nahiz eta inoiz baino talde eta proposamengehiago egon, kontzertuen kalitate maila jaitsiegin dela uste du Arejitak.Krisiarekin plazetakokontzertuetarako eta soinu ekipo onak kontratatzekodiru publiko gutxiago dago; horregatik,bere ustez, kalitate gutxiagoko talde merkeagoenalde egin da kalitatezko talde handien bainaaurrekontu handiagoa dutenen kaltetan, orokorreankontzertu eskaintzaren kalitatea jaitsiz.
Badira ordea urteekin aldatzen ez direnak ere,Euskal Herrian musikari profesional izatekoaukerak, esaterako. “Oso zaila da Euskal Herrianmusikatik bizitzea eta horren arrazoiak izan daitezkeeuskaraz bakarrik bazabiltza, EuskalHerriko mugen barnea oso leku txikia dela hortikbizitzeko. Ez badugu Kantabria edo Burgosinbaditzen eta denak euskalduntzen, nahiko zailadago”. Hori aldatuko balitz musikatik bizikoliratekeen musikari asko egongo liratekeela ustedu. Gutxi batzuentzat izan ezik ordea, ametsbatean gelditzen da.
Horixe da hain zuzen ere Gatibukoen ametsetakobat, “euskaraz abesten edonon jo ahal izateaeta edonon jendeak zure musika baloratzea etaentzutea, nahiz eta hizkuntza ez ulertu; hori litzakeametsik handiena, euskaraz abestuz musikajotzetik bizitzea”. Ametsak amets, errealitateaosasuntsua du Gatibuk, “ez gara gelditzen,gero eta gogo gehiago dugu taldea gero eta indartsuagoaizateko”. Euren musikan eta gaitasuneansinestean dago arrakastaren gakoa.