HAU ez da ondorio liburu bat”, dioIbai Atutxak, Kanonaren gainekonazioaz idatzi duen liburuari buruz.“Irakurleak nik kuestionatzendudana zalantzan ere jartzea nahi dut”. Horixebaita idatzi duen bigarren Bi euskal idazleen lan bana aukeratu eta ikertuditu horretarako, Benardo Atxagaren Ziutateazeleberria, eta Kirmen Uriberen Bilbao-NewYork-Bilbao nobela. “Bi autore kanoniko direlako,eztabaida ezinak”. Izan ere, ikertzailearen ustez,ideologia eta egitura politiko hegemonikoekkanonizatu dituzte egileok, biek ere “eleberriarenarauak” errespetatzen dituztelako. Hau da,gizonek idatzitako nobelak direlako, eta estatuenlogikaren barrutik ari direlako, besteak beste.
Bi obrak oso ezberdinak dira, baina. Bilbao-NewYork-Bilbao eleberria “espresuki kanonerakoidatzi den liburua” dela dio Atutxak. “KirmenUribek idazle kanoniko bihurtzeko behar zueneleberria da”. Ziutateaz nobelak bestelako ibilbideaizan du, ordea. “Bernardo Atxaga Obabakoaknobelarekin bihurtu zen eredugarri, etalan honen iragazgailutik pasata egin dira Ziutateazliburuaren gaineko irakurketak. Nik kontrakoaproposatzen dut, autore kanoniko batek eskainiko lukeena”. Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberriak berrikuntzarikekartzen ez duela uste du Atutxak, iritzi orokorrarenkontra. “Uriberen lanaren gaineko ikerketaakademiko gutxi daudenez, medioetara jodut, eta Estatuko denek diote guztiz berria dela,ideologia oso ezberdinetakoak izan arren”,azaltzen du harriduraz. “Horretarako, osomodan dagoen terminologia erabiltzen dute: eleberrilikidoa, post-modernoa, eta abar.
Baina, horiek guztiak aztertu eta eleberriraekartzerakoan konturatzen zara Erdi Aroko eleberribaten aurrean zaudela”. Izan ere, zatiketaeta teknologia berrien erabilera berritzailetzatjotzen baditu ere, egitura “betikoa” dela dio galdakoztarrak.“Ez dago eboluziorik, egia absolutubat dagoelako hasieratik bukaeraraino errepikatzen”.
Gainera, eredu neoliberalaren erdian kokatzendu Atutxak Kirmen Uriberen eleberria, “arazopolitikoak toleratu behar diren ezberdintasunkultural bihurtu” dituelako. “Euskal Herrikoarazo politikoa desagerrarazi du Kirmen Uribek,eta planteatzen duena zera da: euskaldunbat inolako arazorik gabe, orainaldi baketsu etaia magiko batean, bihotza ideien gainetik dagoena.Ageri diren arazo bakarrak, aldiz, iraganilun horretan kokatzen ditu”. Horregatik,euskalduna errespetatzearekin nahikoa da,dioenez. “Planteatzen duena hauxe da: euskaldunoigure berezitasun harri-jasotzaile horierrespetatzen digutenean Estatua pozik egongoda. Beste arazorik ez balego bezala”.Autofikzioa horretarako giltza dela uste du, Uribek“egia absolutua” hitzartzen duelako irakurlearekin.“Estatu espainiarrak behar dueneuskal birusaren bertsio ahuldua da Bilbao-New York-Bilbao, euskal identitatea onartudezan. Eta berriro topo egiten dugu tolerantziaeta neoliberal ikuspuntuarekin”.
EUSKALDUN TERRORISTA “Estatu batek subjektuoso zibilizatu, estandarra eta unibertsala izatekobeste kurioso, txiki, partikular bat behardu”, eta hori da Atxagaren Obabakoak nobelakeskaini zuena euskaldunaren irudiaz, Atutxareniritziz. Horregatik kanonizatu zutela deritzo.Ziutateaz eleberriak bestelako eredu bat eskaintzenduela dio Atutxak, nahiz eta Obabakoakeleberriaren eraginean aztertua izan den.“1976an argitaratu zuen Atxagak, Estatu espainiarraautonomiazko egituran sartzen hastendenean. Beraz, eleberriak estatu egitura horiulertzeko giltzak ematen dizkigu, eta ondorioz,egun daukagun Estatu espainiarraren egituraulertzeko esperientziak eskaintzen ditu”.
Horregatik, euskalduna bitxikeria beharreanterrorista gisa irudikatzen da, Atutxaren aburuz.“Euskalduna ezer baino lehen susmagarriada, eta egiteko duen aukera terrorismoa kondenatzeada, bai behintzat euskaldun errespetagarriizateko. Hori da estatuak behar duenirudia”. Gainera, estatuak berak “euskaldunegiten” zaituela dio. “Euskalduna estatuan integratzeadakar, baina ezingo da euskalduna izan,euskaldun terrorista ez bada. Onartzen duzuestatua, edo legez kanpo zaude, eta hori da Ziutateazeleberriak esaten duena”.
BEHARREZKO EZTABAIDA Bi obren gaineko azterketajarri du mahai gainean Atutxak, beraz.“Nik ez dut arazorik eztabaidarekin, alderantziz”.Kritika beharrezkoa delako. “Uste dutgakoa dela, euskal literaturaren kritikarenegungo panoramak behar duen gauzetako batkritika eta eztabaida baitira”. Eta liburuhonekin hori lortu nahi izan du, “medioek esatendutenetik kanpo” iritzi edota planteamenduberriei leku egiteko.