ARTEA zer den definitzea zaila da. JonMacarenok ez daki zer den, baina badakizertarako balio duen. Eta berari salbatzekobalio diola esaten du, arterikgabe ez lukeelako jakingo zer egin. Artea ez duuste tresna bat denik, baizik eta fenomeno bat.Izan ere, artea ez du artistak asmatu, ezta gizakiakere. “Artea hor dago eta berari esker subjektugisa eraikitzen naizenez, praktika artistikoakontzientziari lotuta dago”, azaltzen du. Etaikustezina den fenomeno horretan, esparru askotaneta elkarren artean desberdinak direnetankokatzen du bere burua. Diziplina anitzeko artistaeta eklektikoa da Jon Macareno.

Eskultura egiten du, baita akuarela, serigrafiaeta argazkia ere. Lan-esparru zabala da berea.“Ez zait zerbaitekin edo lan-ildo zehatz batekinidentifikatzea gustatzen”, azaltzen du. Eta estiloeidagokienez, mundu figuratibotik hasi etaabstraktutasuneraino heltzen da. Bere lana ezdu korronte artistiko zehatz batek definitzen eta,horregatik, “artista” etiketa orokorra jartzendio bere buruari. “El arte por el arte filosofiarekinidentifikatzen naiz eta JorgeOteizak zioenbezala: borrokatu eta ez pentsatu, sortu eta ezpentsatu ideiarekin”. Artista oriotarraren hitzaketa hark markatutakoa oso presente du JonMacarenok bere eguneroko artista jardunean.Eta pentsatu gabe borrokatu, sortu eta tailerreanlan egin, hori guztia egiten du.

GIZARTE PARADIGMAREN ALDAKETA Artista gaztehonen lanetan Pressing Catcheko pertsonaiaketa toreroak agertzen dira sarri, haurtzarora etanerabezarora jotzen baitu iturriak bilatzera.Horrez gain, musikatik eta naturatikere edaten du. Eta inspirazio iturriakbilatzen etengabe dabilela kontatzen du, beraeta zeinahi artista. “Inkontzientea gelditugabe dabil lanean eta gutxien espero duzuneanideia berri bat datorkizu, lan berri baterakoedo eginda dagoenari aldaketa egiteko”, gehitzendu. Beraz, edonoiz, edonon eta edozein egoeratansortzen dira ideiak artistaren burmuinean.

Artista bilbotarra artea benetan ekoizten orainurtebete hasi zen arren, artea egiten betidanikdabil, berak dioen bezala “artea eta artearen sistema”ez direlako gauza bera. “Artearen sistemaosatzen duten galerietan eta ferietan parte hartzenurtebete nabil, baina artea egiten urte asko”.Beste artista batzuekin hiru urtez espazioakonpartitzen egon ostean, une honetan tailer propioadu. Hala ere, artistekin etengabe ari da interakzioan,hori baita sektorea bultzatzeko gakoa.

Eta bide beretik hitz egin du esanez gaur egunautogestioa eta autopromozioa ere artisten lanadirela. “Arte munduan, orain arte, aktore bakoitzarenlanak banatuta egon dira: artistak sortuegiten du, komisarioa erakusketak antolatzeazeta sektorea dinamizatzeaz arduratzen da eta erakundeekbekak ematen dituzte”. Baina jada funtzionamenduhonek ez duela balio dio, gizarteparadigma aldatu delako.

ARTEA BETI DA BERA Artistak gaur egun aktiboegon behar du. Ikertu egin behar da, hitzaldiakeskaini, esparru desberdinetako artistekin harremanaeduki behar da, etorkizun hurbileko lanildoberriak aztertu behar dira… Eta, orohar,panorama artistikoa elikatu egin behar da, geldirikez egonda. Berak erakusketa kolektiboakegiten ditu, bakarkakoak egitea zaila delako.“Tailerrean lanean dagoen bitartean erakusketabat eskaintzeko esanez telefonoa jotzen dionartistaren irudia desagertu egin da”, dio JonMacarenok. Eta artistaren lanak erakusketanjarri ostean piezak saltzen dituen galeristarenlanak ere ez du funtziorik. “Artean dirua gastatzenduen kolekzionista asko dago eta hori eskertzekoada, kolekzionistek artistak deskubritzenjoan ahala izena hedatzen eta lana indartzenlaguntzen dutelako”, aitortzen du.

Dudarik gabe, artistaren perfila aldatu egin daeta XXI. mendeko artista ez da aurreko mendeetakobera. Jon Macarenok begirada pentsakorrezdio: “Ez dakit artea aldatu den. Teknologia,kultura, ohiturak eta bizimodua asko aldatu dira azken 500 urteetan, baina artea ez”.Bere aburuz artearen beharra beti da bera:transzendentzia. Horrenbestez, gaur egun ere“unibertsoaren eta norberaren ezagutza” diraartearen bidez deskubritu nahi direnak; jakina,egungo mundura aplikatutako praktikarekin.Une honetan, esaterako, krisi sasoian egonik,“euskarri merkeagoetan egindako artea danagusi eta marrazki gehiago ikusten da”, adieraztendu. Eta arte topaketa eta azoketan jasotakotikesan dezakeenez, “aire libreko eskulturakgeroz eta gutxiago ekoitziko dira”. Horrenbestez,artista aldatu den bezala bere lanarenerakusleihoa ere aldatu egin da, lana kokatzenden espazioa, alegia.

TALENTUA BAI, EHUNDURARIK EZ Transformaziohoriekin batera, artisten mekak izan diren Berlin,Londres eta NewYork ere beste hiri batzuekordezkatu dituzte. Milanen, Bilbon edo Glasgowenere artea sortzen dela gogorarazi duMacarenok. “Euskadin talentuaren aldekoapustua egiten da, erakundeak arduratu egitendira eta finantzaketa dago”, azpimarratzen du.Zentzu horretan oso pozik dago JonMacareno.Esaterako, Bilboko Alondegian artea gizarteratzekoahalegin eta lan handia egiten da, edonorentzakobaitaude erakusketak zabalik etakalitatezko ekintzak antolatzen baitituzte. Bainabada arazo bat: artistak ez daude Bilbokoaktibitatean txertatuta, hots, Bilbo hiriko bizimoduarenzainetan. “Ez dago galerien ehundurarikBilbon, Madrilen eta hiri handi askotandagoen bezala”, aldarrikatzen du. Euskadikoartisten talentuan inbertsio handia egitenden arren, kanpoko galerien eskuetan dago bertokoenlana. Bere kasuan Santanderreko galeriabatek ditu bere lanak. “Hemengo galeriekOteiza, Chillida, Zumeta, Bermeo eta itsas-paisaiariegiten diote tokia, bezeroaren profila tradizionaladelako”.

Euskal artisten outfitek ospea dute hemendikkanpo eta Espainian izugarri baloratzen daeuren lana. Madrilen eta Bartzelonan sekulakoonespena du artistak, eta puntu batean mitifikatutadagoela iruditzen zaio Jon Macarenori,nahiz eta berak horretaz gozatu egiten duen.“Euskal Herrian egonezin kultural handia egonda, beharbada komunitateari lotutako pentsamenduadugulako eta hori aldarrikatu egitendelako”, kontatzen du gogoeta eginez. “Abangoardiariegurra ematen diogu”. Oteizarenherentzia izan litekeela iruditzen zaio artistagazte honi. Dena den, gaur egun gizartean arteaez da beti begi onez ikusten: “gizarteko sektorebati artistaren lanak zentzurik ez duela iruditzenzaio, artista horrek ekoizten duena ukiezinadelako”. Hori horrela da, baina JonMacarenokargi du bere bizitza egituratzen duen arteaelikatzen jarraitzeko asmoa duela. “Seguruenikprofesionalki artea ez den beste aktibitate bateradedikatu beharko dut, baina artea egitenjarraituko dut”, dio. Garaiak eskatzen dueneran,artea beti existituko delako.