EUSKARAREN istorio txoro bat, ganberroa,absurdoa eta ikonoklasta”, horrelaxedefinitu du Patxo Telleria aktoreakdatorren asteazkenean lehenengozeskainiko duten antzezlana. Teoria “xelebre”batetik abiatzen dira: “Euskaldunak beti ibiliizan gara borrokan, eta etengabeko gatazkahorrek sortu eta garatu du euskara”, dio aktorebilbotarrak. Horretarako, obran zehar euskalhistoriaren pasarte konkretu batzuk aukeratudituzte eta bakoitza euskararen aurrerapausobatekin lotu dute. “Azkenean aitzakia bat da gurehizkuntza eta historiarekin jolasteko”. Aspaldiirakurritako Stefan Zweig-en Gizateriaren uneikusgarriak narrazioak eman zion abiako ideiaTelleriari. Abiapuntu “absurdotzat” interpretatubehar da, hala ere. “Gu ez gara zientifikoakezta saiogileak ere. Gu komikoak gara. Komediakironia behar du, eta guk ikuspuntu ironikobat ematen diogu gure historiari”.
Bilboko aktorearekin batera, MikelMartinez ereikusiko dugu Kafe Antzokiko oholtzan, ordubeteeta hogei minutuko saioan, biak Jokin Oregirenzuzendaritzapean izango direla. “Taldeanasko hitz egiten dugu ideiei buruz. Dozenakaproposamen agertzen dira zakarrontzira joatendirenak”, azaldu dute. Lingua Nabajorum obrarenideia Telleria berarena izan da. “Nik aspalditikneukan buruan historiarekin jolasten duenantzerki lan bat egitea eta duela 15 urte, KontenedoreBaten Istorioa plazaratu aurretik, Mikeliantzeko zerbait proposatu nion, DenborarenKaxa bezalako bat egin eta historiarekin jolastea,alegia”, dio aktoreak.
Garai hartan ideia baztertuta geratu zen, bainaoraingo honetan historia eta euskara lotzea proposatuzuen bilbotarrak eta hori abiapuntutzathartuta hasierako testua idatzi zuen, obranagertzen diren sketch gehienekin. “Materialhorrekin hasi ginen entseatzen, eta bitartean,hiruron ekarpenekin borobildu dugu, sketchenbat gehituz, besteren bat kenduz eta obrari osotasuneta zentzu dramaturgiko bat emanez”,argitu du. Bi aktoreak hainbat pertsonaienlarruan sartuko dira, haitzuloetako bizilagunetatikhasi eta egungo euskaldunetara iritsiz.
MONTY PHYTONEN ESTILORA Mikel Martinezeketa Patxo Telleriak Ez Dok Hiru taldea osatzendute eta dagoeneko esperientzia handia duteelkarrekin lan egiten. Duela hiru urte Euskarazetamolantzezlana aurkeztu zuten, Dibertimenduaktrilogiaren azken obra zen hura. LarruHaizetara eta Euskara Sencilloaren Manifestuaizan ziren aurreko biak. Hiru obra horiekin alderatuta,Lingua Nabajorum antzezlanak berezitasunbat dauka: “Gure ikuskizunak hitzean oinarrituta badaude ere, oraingo hau bisualagoaeta jantziagoa da, belarrietatik ez bakarrik,begietatik ere eduki gehiago igortzen dugu -argitudu-; aurrekoetan beti gara Mikel eta Patxo,oraingo honetan, berriz, pertsonaia historikoakgara askotan eta horrek diferentzia nabarmenbat markatzen du”. Bilakaera bat egon da eszenaratzekoestiloan. Telleriak nabarmendu duenez,lehenengo lanak Faemino y Cansadoren antzagehiago zeukan, “eszenografiarik gabe, bakarrikaktoreak eta hitzak osatzen zuten ikuskizuna”.Lingua Nabajorum aldiz, “Monty Pythonenestilora hurbiltzen da gehiago”.
Tartean antzerki konpainiaren partaide da EzDok Hiru. Jendartea ahal den heinean “moduinteligente baten dibertitzea” dute helburu,erraztasunetara ahalik eta gutxien eroriz.Euskarazetamol, Larru Haizetara eta EuskaraSencilloaren Manifestua antzezlanak milakalagunek ikusi dituzte jada eta Euskal Herrikoantzoki gehienetan eskaini dira. “Aurrekoikuskizunen erreferentzia daukagu eta horregatiknahiko trankil gaude, jendeak oso harreraona eskainiko dio lanari. Gainera, antzokietantomateak botatzea debekatu zenetik, askoztrankilago gaude”, ziurtatu du aktoreak.Lingua Nabajorum ikusi nahi duenak berazdatorren asteazkenean du hitzordua Bilbon.Tomaterik gabe, noski.